Edukira joan

Juan Martín de Pueyrredón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Martín de Pueyrredón

Rio de la Platako Probintzia Batuetako zuzendari gorena

1816ko maiatzaren 3a - 1819ko ekainaren 11
ambassador of Argentina to Spain (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1777ko abenduaren 18a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSan Isidro1850eko martxoaren 13a (72 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaColegio Nacional de la Capital (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduabrigadier
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 6924451 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Firma de Pueyrredón.png, Firma de Jose Martin de Pueyrredon.jpg

Juan Martín Mariano de Pueyrredón (Buenos Aires, Río de la Platako Erregeorderria; 1777ko abenduaren 18a - Buenos Aires, 1850eko martxoaren 13a) politikari eta militarra izan zen, Argentinaren independentzia prozesuan nabarmendu zena. 1816-1819 bitartean, Rio de la Platako Probintzia Batuetako zuzendari gorena izan zen.[1]

Juan Martín de Pueyrredón Buenos Airesen jaio zen 1777ko abenduaren 18an. Juan Martín de Pueyrredón Labroucherieren eta María Rita Doganen zortzi seme-alabetatik bosgarrena izan zen. Aita Bearnon sortutako merkataria zen, eta ama espainiar jatorriko buenosairestarra. 1795ean Cádizera joan zen, Diego osabarengana, eta merkataritzan jardun zuen harekin. Horretaz gain, Parisen Humanitateak ikasi zituen. 1804an itzuli zen sorterrira, Dolores Pueyrredon lehengusinarekin ezkondurik.[1][2]

1806an, Rio de la Platako lehenbiziko britainiar inbasioa gertatu zenean, Santiago de Liniersen armadarekin bat egin zuen. Harekin batera, Buenos Aires berreskuratzeko borroketan parte hartu zuen.[1] Liniersek teniente koronel izendatu zuen. Gobernuaren ordezkari gisa, Espainiara bidaiatu zuen, egoeraren berri ematera. Espainiako monarkiaren gainbeheraren lekuko izan zen bidaia hartan, eta independentzia osoa lortzeko beharra ikusi zuen.[3][1]

1810eko ekainean itzuli zen Buenos Airesera. Maiatzeko Iraultza gertatu berria zen, eta gobernu iraultzailearen agindura jarri zen. 1811ko urtarrilean, Chuquisacako gobernadore izendatu zuten. Hiri hartan zegoelarik, iraultzaileen porrota gertatu zen Huaquiko guduan. Horiek horrela, armadaren agintea hartu eta erretira antolatu zuen.[3]

1812ko apirilean, Lehen Triunbiratuko kide izendatu zuten, Juan José Pasoren ordez. 1816ko maiatzean, Rio de la Platako Probintzia Batuetako zuzendari gorena aukeratu zuen Tucumángo Biltzarrak, José de San Martínen eta Martín Miguel de Güemesen laguntzaz. Politika unitarioa burutu zuen urte horietan, eta federalistak jazarri zituen. 1817-1818 bitartean,Txile Espainiako koroaren mendetik atera zuen kanpaina militarra sustengatu zuen. José Rondeauk ordeztu zuen 1819an.[1]

1829an, bitartekari lanak egiten saiatu zen Juan Lavalleren eta Juan Manuel de Rosasen artean, baina arrakastarik gabe. 1835ean, Rosasen bigarren gobernua hasi zenean, Bordelera erbesteratu zen, eta Rio de Janeirora eta Parisera geroago. 1849ko urrian itzuli zen Buenos Airesera; bertan hil zen 1850eko martxoaren 13an. La Recoleta hilerrian dago ehortzia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Pueyrredón, Juan Martín de (1777-1850). pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-3).
  2. Juan Martín de Pueyrredon. pueyrredon.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).
  3. a b Ferraro, Liliana Juana. Políticas articuladas. Correspondencia San Martín – Pueyrredón. Revista de Historia Americana y Argentina, ISSN 0556-5960, ISSN-e 2314-1549, Vol. 50, Nº. 1, 2015, págs. 251-268, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]