Edukira joan

Karla Homolka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karla Homolka
Bizitza
JaiotzaPort Credit (en) Itzuli1970eko maiatzaren 4a (54 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaNotre-Dame-de-Grâce (en) Itzuli
Châteauguay
Familia
Ezkontidea(k)Paul Bernardo  (1991 -  1994)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaQueen's unibertsitatea
Sir Winston Churchill Secondary School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerailketako gaizkidea
Izengoitia(k)Leanne Bordelais
IMDB: nm2627381 Edit the value on Wikidata

Karla Leanne Homolka edo Karla Leanne Teale (Port Credit, Ontario, Kanada; 1970eko maiatzaren 4a), serieko hiltzaile kanadar bat da, bere senar Paul Bernardorekin batera gutxienez hiru neska adingabe bortxatu eta hil zituena 1990 eta 1992 artean. Biktimen artean Tammy Homolka bere ahizpa zegoen. Senarraren aurkako testigantza osoa ematearen truke epaia murriztu zioten Karla Homolkari eta ez zuten inoiz bortxaketagatik zigortu.[1] Bernardok biziarteko kartzela zigorra jaso zuen eta Homolkari, berriz, 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten hilketagatik errudun egotzita.

2012an, Paula Todd kazetariak aurkitu zuen Homolka Antilletan bizi zela Leanne Bordelais izenaren pean eta Thierry Bordelais senar berriarekin eta haren hiru seme-alabekin. Azkenaldian argitaratutako albisteen arabera, besteak beste, 2016an Homolka Châteauguay-n (Quebecen) bizi zen,[2] eta 2017ko maiatzean jakinarazi zenez, Homolka Montrealgo lehen hezkuntzako eskola batean boluntario gisa lanean ari zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) CHIDLEY, JOE. «BERNARDO THE UNTOLD STORY | Maclean's | SEPTEMBER 11, 1995» Maclean's | The Complete Archive (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).
  2. (Ingelesez) «Robyn Urback on Karla Homolka: Who would marry a murderer?» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).
  3. «CityNews» toronto.citynews.ca (Noiz kontsultatua: 2021-11-06).