Edukira joan

Karoo

Koordenatuak: 32°16′S 22°19′E / 32.27°S 22.31°E / -32.27; 22.31
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karoo
Datu orokorrak
Motaeskualde natural
Azalera400.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak32°16′S 22°19′E / 32.27°S 22.31°E / -32.27; 22.31
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintzia Lurmutur Iparraldea

Karoo[1] (khoisan hizkuntzan jatorria duen hitza) hegoaldeko Afrikako goi-ordokia da, itsasertzaren eta Lurmutur Mendebaldeko probintziako barnealdearen artean bi ordoki mailakatu eratzen dituena.

Lehendabiziko maila (Karoo Txikia) 300-600 metroko garaieran dago batez beste, eta Zederberg mendiek mugatzen dute iparraldetik. Bigarren mailak (Karoo Handia) 600-900 metro bitarteko garaiera du, eta aipatu mendien iparraldean dago.

Oso leku lehorra da sasoi idorrean, eta akazia batzuk besterik ez da hazten. Euri sasoian, berriz, landarez betetzen da. Ureztaturik dauden sailak Afrikako lurralderik emankorrenetakoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]