Edukira joan

Kaskabeltz handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaskabeltz handi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaParidae
GeneroaParus
Espeziea Parus major
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa1,68 g
18,5 g
Zabalera0,23 m
Kumaldiaren tamaina7,7
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora13 egun
Genomaren kokapenaensembl.org…
Arrautza

Kaskabeltz handia (Parus major) paridae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoko basoetan bizi dena[1].

Kasko beltzean masaila zuriak ditu. Bularra hori horia da, baina erdialdean lerro beltza du burutik beheratz doana. Bizkarra berdexka du eta ipurtaldea zuria. Emea eta arra berdinak dira, arrak erdiko lerro beltza lodiagoa badu ere. 14 zentimetrotako luzera du.

Arrunta da gure baso eta arboladietan, baita gizakiarengandik gertu ere, hiri, berdegune, parke eta abarretan. Urte guztian bizi da Euskal Herrian; ez da migratzailea. Habiagile arrunta da.[2]

Intsektuak eta haziak jaten ditu, baina beste txori batzuen kumeak ere erasotu ditzake.

Txori hori-betza, gorbata beltzaren seriotasunarekin eta etengabeko sinpatiaren artean erabaki ezinda, baso, baratze eta lorategietako zuhaitzen adarretan jauziak egiten dabilena. 14 cm-ko tamainaz, txolarrearen antzekoa. Gertutik behatzea ez da zaila, bere buru eta lepo beltz distiratsuak argi eta garbi nabarmentzen du, masail zuriek etenda, sabelean zehar hedatzen den zerrenda beltz batekin, arrek nabarmenagoa eta zabalagoa, emeetan ez hain garbia eta gazteek ia ez dute. Sabela horia eta bizkarra berde-oliba kolorekoa buztan grisaxkarekin eta kanpoko luma zuriekin. Laster ikasten da bereizten.[3]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamikoa eta bizia, etengabe janaria bilatzen ibiltzen da, hostoak kimuak eta azala ikuskatuz, adar batetik bestera salto eginaz, goitik behera zintzilik eta mota askotako intsektu andana harrapatuz. Beti zuhaitzei lotua, itxiegi dauden pinudien lagun txikia, nekazaritzako eta basoko izurriteen aurkako borroka biologikoaren aliatu nagusietako bat da. Pinu-beldarraren kantitate handia kontsumitzen du, baita zuhaitzen egurraren, kimu eta fruituentzat kaltegarriak diren larba mota guztiak ere, landare-zorriak, kukurutxak, etab. eta intsektuen arrautzen eta larben bilaketak ahaztu gabe neguan fruituak eta haziak aletzeari hasten dio. Ohitura horiek dituelako, intsektiziden tratamenduek asko eragiten diote, bere gorputzean pilatzen baitira, azkenean bere heriotza edo antzutasuna sortuz.

Dagoeneko otsaileko egun eguzkitsuetan entzun daiteke ozenki “txi-txi-pan”, “tti-tti-ppu” baten antzeko soinua duen hiru notako koru bat abesten. Kantu honetaz gain, nota eta dei sorta oso anitz igortzen du. Lurraldearen aldarrikapen eta defentsa kantu honek udaberrian zehar jarraitzen du.

Emea da habia eraikitzen duena, goroldiozko katilutxoa, liken eta belarrez egiten du, eta material bigunez estalia, hala nola ilea, lumak eta artilea. Bertan 8-13 arrautza zuri, (sakabanatutako puntu gorrixkekin) jartzen ditu, eta berak inkubatzen ditu, denbora horretan arrak elikatzen du. Arrautzak inkubazioa hasi arte estalita egoten dira, eta 13-14 egun irauten du. Txitak hiru asteren buruan uzten dute habia eta elkarrekin egoten dira, familia-taldeetan, 2-4 aste geroago independente bihurtzen diren arte. Ohikoa da bizirik dauden kumaldiko txita guztiak adar baten gainean lerrokatuta ikustea gurasoek elikatzeko zain. Urtea epela denean eta janari ugari dagoenean, bi errute arrakastaz aurrera atera dezakete.

Banaketa, habitata eta estatusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa osoan, Asia gehienean eta Afrikako ipar-mendebaldean ugaltzen da. Ohikoa edo oso ohikoa da Iberiar penintsulan zehar.

Banaketa orokorra de Euskal Herrian. Oso moldagarria zuhaitz gutxi batzuk dituen edozein pasai motara, hirietako parkeak eta lorategiak barne. Hostozabalen baso mota guztiak okupatzen ditu, baso irekiak edo zuhaiztiak nahiago ditu baso itxiak baino, eta, batez ere, haritzak eta beste Quercus zuhaitzak, urria koniferoetan.

Hemen sedentarioa da, neguko ibiltari klasikoa da beste parido batzuen konpainian.,

Beste izen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Amilotx, Burubeltz, Kaskabeltz, Pepetxin, Sagarxori, Sahats-txori, Txamilotx, Tximuritza, Tximutx, Txinbo burubeltz, Txori burubeltz.[2]

Kaskabeltz handiak 14 azpiespezie ditu:

  • Parus major newtoni
  • Parus major major
  • Parus major excelsus
  • Parus major corsus
  • Parus major mallorcae
  • Parus major ecki
  • Parus major niethammeri
  • Parus major aphrodite
  • Parus major terrasanctae
  • Parus major karelini
  • Parus major blandfordi
  • Parus major bokharensis
  • Parus major turkestanicus
  • Parus major ferghanensis

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. BirdLife International (2008). Parus major. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
  2. a b Kaskabeltz-handia txoriak.eus webgunean (2017-07-25)
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 280 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.