Kenya (mendia)
Kenya | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Batian (en) |
Garaiera | 5.199 m |
Prominentzia | 3.825 m |
Mota | mendi eta II. maila: parke nazional |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°06′S 37°12′E / 0.1°S 37.2°E |
Honen parte da | Rift Haran Handia Seven Second Summits (en) |
Mendikatea | Kilimanjaro |
Leku geografikoa | East African Rift (en) |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1899ko irailaren 13an, H. Mackinder, C. Ollier eta J. Brocherelek. |
Ohiko bidea | Iparraldeko eta hegoaldeko aldeak |
Geologia | |
Material nagusia | Sienita |
Kenya[1] (ingelesez Mount Kenya; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga; embuz Kirenia; maaz Ol Donyo Keri; meruz Kirimara) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m), Nelion (5.188 m) eta Lenana (4.985 m) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.
Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea. Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann Ludwig Krapf misiolariak mendia ikusteko lehendabiziko europarra zen, 1849 urtean. Lehenengo igoera Halford John Mackinderrek, Cesar Ollierrek eta Josef Brocherelek 1899ko irailaren 13an egin zuten. Nelion gailurra Eric Shiptonek egin zuen 1929an. Kenya mendia igotzeko hilabeterik onenak urtarrila eta otsaila hegoaldeko aldean eta abuztua eta iraila iparraldekoan dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kenya mendiaren eskualdean bizi diren herriak Gĩkũyũ, Meru, Embu eta Masai dira. Guztion kultura mendia oso inportantea da.
Gailurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Batian (5.199 m)
- Nelion (5.188 m)
- Pt Lenana (4.985 m)
- Coryndon gailurra (4.960 m)
- Pt Pigott (4.957 m)
- Pt Thompson (4.955 m)
- Pt Dutton (4.885 m)
- Pt John (4.883 m)
- Pt Melhuish (4.880 m)
- Pt John Minor (4.875 m)
- Krapf Rognon (4.800 m)
- Pt Peter (4.757 m)
- Pt Slade (4.750 m)
- Terere (4.714 m)
- Sendeyo (4.704 m)
- Midget gailurra (4.700 m)
- The Hat (4.639 m)
- Delamere gailurra
- Macmillan gailurra
Glaziareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kenya mendiaren glaziareen azalera poliki-poliki atzeraka doa, 1980ko hamarkadan 0.7 km² azalera 1890ko hamarkadan eginiko behaketena baino gutxiago da.
Hauexek dira mendiko glaziareak:
- Northey
- Krapf
- Gregory
- Lewis
- Diamond
- Darwin
- Forel
- Heim
- Tyndall
- Cesar
- Josef
Ibaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kenya mendia Kenyako bi ibai luzeneen arroa da: Tana eta Ipar Ewaso Ng'iro ibaiak.
Mendiko korronte nagusiak hauek dira:
- Sirimon
- Liki
- Nanyuki
- Mutonga
- Kithino
- Nazita
- Thingithu
- Nitmi
- Tnuchi
- Kathita
- Nyamindi
- Sagana
- Nairobi ibaia
- Naro Moru
- Burguret
Igoera bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gailurra | Altitudea | Ibilbidearen izena | Gradoa | Igotzeko urtaroa* | Lehenengo igoera |
Batian | 5.199 m | North Face Standard Route | IV+ | Uda | A.H. Firmin eta P. Hicks, 1944ko uztailaren 31[2] |
South-West Ridge Route | IV | Negua | A.H. Firmin eta J.W. Howard, 1946ko urtarrilaren 8[3] | ||
Nelion | 5.188 m | Normal Route | IV- | Uda / Negua | Eric Shipton eta Percy Wyn-Harris, 1929ko urtarrilaren 6[4] |
Batian/Nelion | Ice Window Route | V- | Uda | P. Snyder, Y. Laulan eta B. LeDain, 1974ko abuztuaren 20[5] | |
Batian/Nelion | Diamond Couloir | VI | Uda | P. Snyder eta T. Mathenge, 1973ko urriaren 4-5 | |
Pt Pigott | 4.957 m | South Ridge | III+ | Uda / Negua | W.M. eta R.J.H. Chambers, 1959ko otsaila |
Thomson's Flake | Thomson's Flake | VI | L. Hernacarek, W. Welsch eta B. Cliff, 1962ko iraila | ||
Pt Dutton | 4.885 m | North-East Face and Ridge | IV | S. Barusso eta R.D. Metcalf, 1966ko abuztuaren 4 | |
Pt John | 4.883 m | South-East Gully | III | Uda | E.E. Shipton eta R.E.G. Russel, 1929ko abenduaren 18 |
Pt Melhuish | 4.880 m | South-East Face | IV+ | R.M.Kamke eta W.M. Boyes 1960ko abendua | |
Pt Peter | 4.757 m | North-East Gully and Ridge | III | E.E. Shipton eta Bill Tilman, 1960ko uztaila | |
Window Ridge | VI, A1 | F.A. Wedgewood eta H.G. Nicol, 1963ko abuztuaren 8 | |||
Midget Peak | 4.700 m | South Gully | IV | E.E. Shipton eta H.W. Tilman August, 1930 |
* Igotzeko urtaroa Ipar Hemisferioaren udak eta neguak dira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- ↑ Alpine Journal, 1945
- ↑ Mountain Club of Kenya Bulletin 3, 1947
- ↑ Alpine Journal Vol. 42
- ↑ Mountain Club of Kenya Bulletin 72, 1974