Komitatibo
Itxura
Komitatiboa kasu gramatikoa da, «zerbaitekin / norbaitekin batera» adierazten duena.
Hizkuntza eranskarien artean zabalduta dago eta euskaran «-(a)rekin / -ekin» atzizkiak ditu.
Munduko hizkuntzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu hau, adibidez, bepsaerak (uraldar hizkuntzen kidea) du; hizkuntza horretan kasuak -nke eta -(i)denke atzizkiak ditu: koiranke «txakur batekin / txakurrarekin» — koiridenke «txakurrekin».
Izan ere, hizkuntza eranskari batzuek komitatiboaren atzizkia «eta» hitzaren ordez erabiltzen zuten eta, horren ondorioz, «eta» hitza mailegatu zuten, adibidez, finlandierazko / estonierazko ja «eta» hitza germaniar hizkuntza batetik eratorri zen eta turkierazko ve «eta» hitza persieratik eratorri zen.
Hizkuntza indoeuropearren artean osetierak du kasu hau.