Kubaren banaketa administratiboa
Kubaren banaketa administratiboa 15 probintziak eta udalerri berezi batek osatzen dute.
Kubako udalerri berezia Isla de la Juventud da, 70eko hamarkada arte "Isla de Pinos" izenarekin ezagun zena. Aurretik beste izen batzuekin ezagutu zen: "Evangelista", "Isla de Santiago", "Isla de Pino" eta "Isla de Loros".
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976a baino lehen Kuba 6 probintziak osatzen zuten:
- Pinar del Rio
- Habana
- Matanzas
- Las Villas (1940 aurretik "Santa Clara" deitua)
- Camagüey (1899 aurretik "Puerto Príncipe" deitua)
- Oriente (1905 aurretik "Santiago de Cuba" deitua)
2010eko abuztuan Nazio Biltzarrak azken aldaketak egin zituen (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean daudenak). Bi probintzia berriak sortu zituen antzinako Habanako probintziatik (eta baita Pinar del Ríoko probintziako ekialdeko hiru udalerri gehituta): Artemisa eta Mayabeque. Matanzasko Varadero antzinako udalerria ere desegin eta Cárdenasekin batu zuten.[1][2]
Habana hiriburua, bera bakarrik probintzia bat osatzen duena, 2010era arte Habana Hiria (gaztelaniaz: Ciudad de La Habana) zuen izen ofiziala baina 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera soilik Habana da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ cubadebate. (2010-8-1). Parlamento cubano aprueba creación de dos nuevas provincias. .
- ↑ «Cuba tiene dos nuevas provincias» El Nuevo Herald 2010-8-6.