Edukira joan

La Masia

Koordenatuak: 41°22′59″N 2°07′23″E / 41.38306°N 2.12306°E / 41.38306; 2.12306
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Masia

La Masiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaLes Corts
Administrative quarter in BarcelonaLa Maternitat i Sant Ramon
Koordenatuak41°22′59″N 2°07′23″E / 41.38306°N 2.12306°E / 41.38306; 2.12306
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1979ko urriaren 20a
JabeaFutbol Club Barcelona
Izenaren jatorriaMasia
Kirolafutbola
Suntsipena2011
Arkitektura
Webgune ofiziala

La Masia FC Barcelona futbol taldeko behe-mailakoen akademia da, landetxe zahar katalana (masia). Bestalde talde honen harrobiaren ikurra ere bada; futbol jokalariak sortzeko lantegitzat ere jo ohi da.

Bartzelonako futbol taldeak bere etorkizuna ezarri zuen eraikin historikoa 1702an eraiki zen eta Camp Nou zelaitik hurbil kokatua dago.

La Masiak aurretiko historia bat ere badu. Taldeak berak bere webgunean aipatzen du: “Lehenbizi, la Masia eraikina Camp Nou zelaiaren eraikitzaile eta arkitektoen maketa gauzatzeko eta lan areto gisa erabiltzen zen lantegi modukoa zen, baita eraikitze lanekin zerikusia zuten bazkide eta goi-karguen bisiten abiapuntu gisa ere. Behin 1957ko irailaren 24an FC Barcelona taldearen estadioa inauguratu ondoren, la Masiak bere patua zein izango ote zen zain zegoelarik bere ateak itxi zituen. Enric Llaudeten agintealdian eraikin hau zaharberritu eta aldi berean taldearen egoitza nagusia izan zedin handitu egin zen, honela egoitza hau Via Laietana kaletik estadio berriaren albora mugituz. Egoitza ofizial berria 1966ko irailaren 26an inauguratu zen″.

1979an Josep Lluís Núñez presidentearen agintepean La Masia Barçako talentuzko gazteen egoitza bilakatzen da. Gauza askoren artean bere 610 metro karratuko azalerak (bi solairutan banatuta) sukalde handia, jangela, egongela zabala, liburutegia, klubaren administrazio sailak, eta etorkizun oparoko 60 gazteentzako logelak daude.

La Masiaren helburua FC Barcelona taldearen zerbitzuan egoteko beren jaiotetxe eta familiak laga dituzten gazteen talentua garatzea da. Klubak ikasketa edo hezkuntza akademikoa eskeintzen die, honela futbol profesionalerako jauzia eman dezaten. Talentua duten gazte hauetako asko Kataluniakoak dira, Espainiakoak ere badaude, baita beste herrialdeetakoak ere.

Ireki zenetik bertatik igaro diren 30 jokalari baino gehiagok FC Barcelonako lehen taldera iragatez lortu dute. Hauen artean futboleko izar hauek daude: Albert Ferrer, Luis Milla, Guillermo Amor, Josep Guardiola, Sergi Barjuan, Iván de la Peña, Carles Puyol, Xavi, Roger García, Óscar García, José Manuel Reina, Fernando Navarro, Víctor Valdés, Gabri, Andrés Iniesta, Sergio García, Cesc Fàbregas, Lionel Messi, Giovani dos Santos, Bojan Krkić, Gerard Piqué, Sergio Busquets eta Pedro.

2009an Leo Messi La Masian hezi eta Urrezko Baloia saria lortu zuen aurreneko jokalaria izan zen, aldi berean Xavi Hernández jokalariak Brontzezko Baloia bereganatu zuen eta Andrés Iniesta bostgarren postuan kokatu zen.[1]

XXI. mendeko Masia berria,[2] gaur egungo Can Planesko Masia ordezkatuko duena, Joan Gamper Kirol Hirian kokatuko da, Sant Joan Despí udalerrian egongo den kirol instalazio multzo erraldoia izango dena.

Zortzi miloi eurotako aurrekontua eta 6.000 metro karratu baino gehiagoko azalera izango ditu. Altzarien eta ur tratamenduaren kostuak gehitzea falta da. Eraikitze lanak 2009ko apirilean esleituko dira eta aurreikusitako epeak bete ezkero egoitza berria 2010-2011 denboraldirako prest egonen litzateke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]