Lankide:Peellootxx/Proba orria
Nikomakorentzako etika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikomakorentzako etika (grekeraz Ἠθικὰ Νικομάχεια, latinez Ethica Nicomachea) Aristotelesek —grezieraz Ἀριστοτέλης— (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322)[1] idatzitako obrarik ezagunena da. Filosofoak K. a. IV. mendean idatzitako hamar disertazioek osatzen dute eduki etiko eta morala duen obra hau; disertazio hauek Aristotelesek berak Lizeoan ematen zituen eta hauetan oinarritutako obra litzateke. Bere semea zen Nikomakori eskainitako obra dela susmatzen da. Gai etiko eta moralak filosofoak idatzitako beste obretan ere jorratzen da, alde batetik, Eudemorentzako etikan, zeinetan Aristotelesen gaztaroko gogoetak biltzen diren eta bere substantziaren teoria garatu baino lehenagoko obra denez, bere maisu zen Platonen eragina aurkitu daiteken. Gainera, Nikomakorentzako etikan dauden lau liburu errepikatzen dira bigarren liburu honetan. Bestetik, Magna Moralian Nikomakorentzako etikan agertzen diren ideien laburpena aurkituko genuke.[2] Obra hau etikari buruzko lehen tratatu sistematikoa izango litzateke. Aristotelesen aurretik, Platonek hainbat lanetan jorratu zuen gaia, hala nola Protagorasen, Errepublikan, Fileboan eta beste elkarrizketa platoniko batzuetan. Hala ere, Platonen obretan gaia ez da hain modu sistematiko eta zorrotzean garatzen.[3]
Aristotelesen etikaren oinarrian bertuteak daude. Obra honetan hauen izaera eta hauetako askok daukaten edukia aztertzen da sistematikoki. Bertuteetaz gain, hainbat gai jorratuko ditu filosofoak. Hasteko, zoriontasunaz [3]arituko da. Filosofoak zoriontasuna gizakiaren azken helburu gisa definitzen du eta hau lortzeko gizakiak bere esentzia eta funtzioak ahalik eta modurik egokienean garatu behar ditu, bizitza kontenplatiboa ezinbestekoa litzateke zoriontasun gorena lortzeko, jakinduria alegia. Hortaz, etika eta epistemologiaren arteko lotura zuzena ezartzen da. Haatik, ez du kontzeptu teoriko-abstraktuetara mugatzen zoriontasuna eta zoriontsu izateko bestelako plazeren beharra ere daukagula azpimarratzen du[4] ugalketa eta haztea bezalako funtzioak ere berharko direla azpimarratuz. Aristotelesek plazera eta oinazearen gaiak ere jorratuko ditu.[3]
Obraren kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesen obraren arazoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Platonekin gertatzen ez den bezala, Aristotelesen obra exoterikoak, hau da, publiko zabalari eskainitako obra guztiak, ez dauzkagu. Alabaina, Aristotelesek Lizeoan idatzitako obrak iritsi dira gaur eguneraino, beraz, obra esoterikoak soilik iritis dira. Platonekin kontrakoa gertatzen da, ez da iritsi Akademian idatzitako obrarik. Laburbilduz, Aristotelesen proposamen filosofikoaz dagoen informazio guztia ziur aski Lizeoan ematen zituen klaseetan idatzitako apunteak lirateke, alegia, aintzinean publiko murriztu baterako obrak ziren. [5]Terofasto hil zenean Aristotelesen idatziak lurrazpiko gela batean gorde ziren. Hainbat gertakari gorabeheratsuren ostean, Luzioa Kornelio Sila militarrak eskuratu zituen filosofoaren idatziak. Erroman, K. a I. mendeko peripatetiko batek eskuratu zituen Aristotelesen lanak, Androniko Rodasekoak, hain zuzen ere. Aristotelesen jarraitzaileak haren lanak ordenatu zituen Corpus Aristotelicuma osatuz. Peripatetikoak bost sailetan multzokatu zituen lan aristotelikoak:[6]
- · Logika (Kategoriak, Analitikoak...)
- · Filosofia naturala (Physica, De caelo, De anima, De Plantis...)
- · Etika eta Politika (Nikomakorentzako etika, Magna moralia, Ethica Eudemia, Politika)
- · Artearen teoria, Erretorika eta Poetika (Ars Rethorica, Poetika)
- · Filosofia lehena edo Metafisika (Metaphysica). Aipatzekoa da, Androniko Rodasekoak berak “metafisika” hitza bera ere asmatu zuela objektu fisikoetatik haratago dagoen ezagutzaz arduratzen den diziplinari erreferentzia egiteko. Gainera, gure ezagutzaren antolamenduan fisikaren ondoren dagoen ezagutza mota adierazi nahi du.[7]
Obraren testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesen lanak edukien arabera multzokatu ohi dira, ez bere sortze-data posiblearen arabera, bere datazio zehatza inguratzen duten zailtasunengatik. Hala ere, Aristotelesen pentsamenduaren gaineko ikertzaileek, sakonera handiagoko edo txikiagoko ñabardurekin bada ere, beren jarduera filosofikoaren banaketa kronologikoa hiru alditan onartzen dute[8] Nikomakorentzako etikak bi aldien arteko zubi lanak egingo lituzke, bidaien aldiaren eta heldutasunaren aldiaren arteko zubi lanak egingo lituzke.
Akademiako aldia[9]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesen aldi platonikoa izango litzateke eta bere maisuaren, Platonen, eragin nabaria ikus daiteke garai honetan idatzitako obretan, ikasleak filosofia platonikoaren onarpena egin zuelako. Eragin hori Platonek sortutako Akademian eskuratu zuen, bertako ikasle bat zen eta. Aldi honi dagokizkion obra nagusiak Eudemo eta Protrepico izango lirateke[5] Honetan, filosofoak ez lioke Nikomakorentzako etikan eta bere proposamen etiko-filosofikoan oinarri den pragmatismoari helduko.
Bidaien aldia [9]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademia utzi zuenetik Atenasera itzuli arte. Aldi honetan, Aristoteles tesi platonikoetatik aldentzen hasten da, eta bere pentsamendua eratzen hasten da, oraindik akademikotzat hartu arren. Honetan, ikus daiteke Eudemorentzako etika idatziko duela, eta bertan agertzen diren pasarte batzuk hurrengo aldian idatziko duen Nikomakorentzako etikan errepikatu egingo dira, beraz, aldi honetan, Nikomakorentzako etika liburuko hainbat ideia jorratuko ditu Aristotelesek eta hirugarren aldirako zubi bezala har daiteke.[5]
Heldutasun aldia[9]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro hau Atenaserako itzulerarekin hasten da, eta bertan Lizeoko jarduera kokatzen da. Aldi honetakoak dira kontserbatutako obra gehienak, argi eta garbi nabarmentzen da bere pentsamenduaren joera enpirista eta zientifikoa, Platonen filosofiari kontrajartzen zaizkion ezaugarriak. Ezagutzen diren Aristotelesen lanak Lizeoan irakatsitako irakaspenen emaitzak dira. Bakarka argitaratu ziren, ondoren, obra horiek bilduko ziren. Aldi honetakoak lirateke Nikomakorentzako etika obraren bestelako atalak.[5]
Obra etikoaren testuinguru filosofikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etika platonikoak eta sokratikoak ezagutzarekin lotura handia zeukaten, eta intelektualismo morala haien doktrina etikoaren erdigunean zegoen. Intelektualismo morala aintzat hartuz gero, ez legoke gizaki gaiztorik, ezjakina baizik. Ikuspegi honen arabera, ongia ezagutzen duenak beti ondo jokatuko du eta. Azken finean, ongia praktikatzea zoriontasuna lortzeko ezinbestekoa delako. Beraz, proposamen honek ezagutza eta bertutea batzen ditu eta optimismo antropologiko baten ikuspuntutik proposatuta dago.[10] Ongiaren ideiari lotutako proposamen etikoa litzateke eta ideia honen ezagutzarekin nahikoa litzateke ongi jokatzeko. Aristotelesek, aldiz, Platonen dizipulu izan arren, proposamen pragmatikoagoa egin zuen. Aristotelesek, ordea, intelektualimo morala kritikatu zuen eta "berebaitako ongiaren" existentzia ukatzen du. Gainera, hainbat ongi mota daudela defendatzen du, horrela ongi bakar eta idealaren ideia errefutatuz.[2]
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikomakorentzako etika bertuetan oinarritutako teoria etikoen aitzindaria da. Era honetan, ez ekintzak ez liratezke indibidualen ontasun edo gaiztotasunaren arabera neurtzen; bizitza bere osotasunean aztertzen saiatzen da eta honen telosa bizitza bertutetsu bat eramatea litzateke. [11]
Denbora pasatzen doan hein berean, bertuteen zerrenda aldatuz joaten dela agerikoa da. Haatik, zerrenda hori garaiko gizartearen isla litzateke eta garrantzitsua litzateke. Bertute ezberdinak jarri dira mahai gainean filosofiaren historian zehar, baina Aristotelesek zuhurtziaren bertutea azpimarratu zuen. Bertute hau oinarrizkoa litzateke ezagutza praktikoa eskuratzeko eta bere proposamen etiko-politikoan..[11]
Nikomakorentzako etika gai ezberdinak jorratzen dituzten hamar liburutan banatzen den obra da, beti bere proposamen etiko-moralarekin zeriukusia daukan edukia jorratuz. Era honetan, ongiari, zorionari, bertuteari, neurritasunari edo bertute intelektualei buruzko gogoetak egingo ditu besteak beste. Bere ikuspegi etikoa era pragmatiko eta induktiboan proposatzen du, ez da Platonena bezain idealista. Bertan, Sokratesek aipatutako definizioaren zantzuak topatuko dira, zoriontasuna ongi bizitzearekin lotuta dagoelakoan, hala ere, Aristotelesek beste era batera definituko du zer den ongi bizitzea eta mundu bakar batean mugatzen saiatzen da bere proposamen etiko eta filosofiko osoa.
Lehenengo liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu honetan, giza ekintzen helburua zein den aztertzen du filosofoak. Era berean, zoriontasunaren (eudaimonia) izaera aztertzen du, eta bertute etikoen eta dianoetikoen arteko desberdintasuna agerian uzten du.[12] Esan bezala, zoriontasunaren azterketa sistematiko bat burutzen du Aristotelesek eta giza-bizitzaren azken helburu gisa definitzen du, gainera, honen interpretazio ezberdinak egiten ditu. Halaber, hau lortzeko proposatzen diren metodoak aztertzen ditu. Bost metodo zehazten ditu: (1) plazeraren esklabo izatea (gehiengoaren pentsamendua),(2) politikaren modu fin eta aktiboa (ohorea ekarriko du eta jakintsuek eskuratuko dute), (3) bizitza kontenplatiboa edukitzea,(4) bertuteak edukitzea, baina bertute horren erabilera ez burutzeak oinazea pairatzea ekartzea eta (5) diruaren produkziora bideratutako bizitza.[13]
Zoriontasuna konzienteki lortzen den zer edo zer dela azpimarratzen du filosofoak, neurri batean Jainkoaren esku-hartze bat dela medio, eta ez da inolaz ere ustekabean gertatzen den zerbait; ahaleginez lortu behar den zerbait litzateke. Beraz, borondatearen ideia gehitzen dio ongia egiteko ekintzari; beraz, intelektualismo morala baztertuko litzateke. Gainera, zorionaren izaera kolektiboa azpimarratzen du, eudaimonia politikaren helburu ere defnitzen baitu. Egilearen ustez, banakoarentzat ederragoa eta jainkotiarragoa denak komunitatearentzat ederragoa eta jainkotiarragoa denak baino balio gutxiagoa du, beraz, zoriontasunaren ikuspuntu sozialago bat defendatzen duela agerian uzten da. Eudaimonia ere ongi bizitzearekin eta gauzak ongi egitearekin lotzen ditu, ideia honetan topa ditzakegu Sokratesen zantzuak, haatik, agerian uzten du ongi bizitzea zer denari buruzko eztabaidak pila direla agerian uzten du; pertsonen, gehiengoaren eta jakintsuen artean. Era honetan, etikak ez du diziplina guztiz ziur eta guztiz zehatz bezala definitzen[14]Horretaz gain, gure inguruko eta maite ditugun pertsonen zorionak gugan ere eragin dezakeela azpimarratzen du, horretaz gain, zalantzan jartzen du egoera horrekiko egiten diren laudorioen izaera. Gainera, zoriontasunak era batean norberaren autarkia behar du, alabaina, bere ikuskera antropologikoak dio gizakia izaki politiko bat dela, beraz, ezin liteke guztiz zoriontsu izan isolatuta biziz gero. Hortaz, bertuteen erabilera aktibo baten eta bizitza oso baten batasuna izango litzateke zoriontasuna Aristotelesen arabera.[13]
Bere ikuspuntu antropologikoak garrantzia izango du bertuteei buruzko gogoeta egiten duenean, honetan, bertute etikoak eta dianoetikoak ezberdintzen dituelako. Etikoetan arimaren ikuspuntu aristotelikoaren alderdi irrazioanala azalarazten duten arimei egokituko zaizkiete. Bestetik, bertute dianoetikoak egongo lirateke, intelektualak lirateke hauek eta gizakiaren arrazoitzeko gaitasunari hertsiki lotutakoak, alegia, arima arrazionalari lotutakoa.
Bukatzeko, zoriona sustengatzen duten bertuteen ezagutza eskuratzea eta baita giza naturaren ezagutza eskuratzea ezinbestekoa litzateke. Beraz, ikus daiteke zoriontasuna jarduera praktikoekin lotzen dituela (bertuteen erabilera) eta baita giza existentziaren ulermenaren beharra dagoela, alegia, jarduera praktiko-teoriko bat litzateke. Gainera, bizitza etiko eta orekatu baten beharra azpimarratzen du zoriontasunerako bide gisa..[12]
Bigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristoteles bertutearen teoriari buruz arituko da bigarren liburu honetan. Bertuteen teoria sakonki aztertuko du eta bertuteen izate naturala azpimarratuko du eta horrek ohiturekin, plazerarekin eta oinazearekin duen harremanaren azterketa sakona ematen du, baita eguneroko bizitzan bertutea lantzeko aholku praktikoak ere emango ditu. Gainera, bertutea bestelako ezagutza motekin konparatzen du Aristotelesek atal honetan..[12] Hasteko, bertute intelektual (dianoetiko) eta moralen arteko ezberdintasuna agerian uzten du eta ohiturak bertutea sortzeko duen garrantzia azpimarratzen du; gizaki bat ez litzateke bertutetsu soilik aldi batez bertutetsu jokatzeagatik, ohituraz eta intuitiboki jokatu beharko luke bertutetsu. Gainera, ohituren harira, haurtzarotik ohitura onak hartzeko beharra zeharo garrantzitsua dela deritzo. Eztabaidatutako beste alderdi bat bertute-ekinzak burutzean bertutetsu bihurtzen garela litzateke, bertutea eta arte arruntak bereiziko ditu eta ekintza bat benetan bertutetsua izateko beharrezko baldintzak ezarriko ditu. Berutearen-teoria orokorra ere jorratzen da bigarren liburu honetan, eta hiru elementu nagusi bereizten dira ariman: grinak, ahalmenak eta ohiturak. Aristotelesek bertutea pertsona betetzen eta bikaintasunera eramaten duen ohitura gisa definitzen du: hori giza muturretako sentimendu eta muturretako ekintzen artean erdibide zuzena aurkitzean datzala argudiatuko digu filosofo klasikoak. Gainera, orokortasun horiek kasu berezietan aplikatzen dira, hala nola; balioa, neurritasuna eta eskuzabaltasuna, besteak beste, bertute bakoitzaren kontrako muturren arteko ingurune bertutetsua identifikatuz. Muturrak elkarrengandik ingurunetik baino urrunago daudela nabarmentzen da, eta bertutea lantzeko aholku praktikoak eskaintzen dira, hala nola autoezagutza, hau da, introspekzioa eta plazerarekiko erresistentzia.[14]
Moralaren izaera naturalaz aritzen da bigarren liburu honetan eta moralaren izaera praktikoa azpimarratzen du diziplina guztiz teorikoa ez delako. Neurritasun edo zuhurtziaren bertutearen garrantzia agertzen da, teoria etiko-aristotelikoaren oinarria litzatekeena. Honekin, muturren aurka joko genuke, era honetan gehiegikeria zein gabeziak saihestuz. Honi jarraiki, plazeren eta oinazeen gaiari heltzen dio Aristotelesek. Hauek giza bizitzan eta bertutean duten garrantzia aztertzen du. Banakoaren arabera erantzun ezberdin bat emango da eta erantzun horrek ezberdinduko ditu gizaki batzuk beste gizaki batzuetatik. Bestetik, bi sentimendu hauek moralaren eta politikaren aztergai garrantzitsuak liratekeela azpimarratzen du.[12]
Hirugarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertutearen izate naturala lantzen da berriz ere, hala ere, liburu honetan giza borondatearekin daukan lotura lantzen da. Honetan, borondatez egiten dena zehazten du eta baita borondatez egiten ez dena. Azken honetan, bi espezie nabarmentzen dira, indarrez egiten diren ekintzak eta ezjakintasunez egiten direnak. Ekintza mistoak ere agerian uzten ditu eta baita goragoko indar batek inposatutakoak. Gainera, nahita egiten denaren eta nahigabean egiten denaren definizio orokor bat ematen da liburu honetan eta argi uzten du ongiek eta plazerek ez daukatela gure gaineko kontrolik.[12]
Aristotelesek gizakiaren ekintza borondatezkoetan eta nahigabekoetan banatzen ditu. Nahigabeko ekintza gizakiarengandik kanpoko lehen printzipio baten ondorio da, indarra edo ezjakintasuna bezala; borondatezkoa, aldiz nahigabekoa ez den ekintza da. Horren ostean, Aristotelesek lehentasun moralaren edo intentzioaren teoria landuko du. Honetan, grinetatik, desiretik, nahimenetatik eta pentsamendutik bereizten diren ekintzak aztertutko ditu, eta gure ebazpenen aurreko deliberazioarekin dituzten harremanak aztertzen saiatuko da. Hautapen arrazionala nahitako ekintza baino murritzagoa da, ekintza hori gure boterearen barruan baitago eta deliberamendu baten emaitza da. Egin daitekeen zerbait eztabaidatzen da, ez da egien besteen ekintzen gainean deliberatzen; gainera, bitartekoak deliberatzen dira eta ez helburua, helburua ez baita xede gisa aukeratzen.[15]
Gainera, Aristotelesek gure ekintzak borondatezkoak direla azpimarratzen du eta bertute eta bizioak borondatezkoak ez direlaren teoria errefutatu egiten du. Horretaz gain, gure ohiturak guk geuk kontrolatzen ditugula argi utzi nahi du..[14]
Balioen gaia ere presente dago liburu honetan. Esate baterako, sendotasuna balio gisa definituko du eta koldarketiaten eta ausarkeriaren bitarteko gisa definituko digu sendotasunaren balioa. Ausarta den pertsona batek beldurra edukitzeaz gain jokatzen du, ez litzateke ausarta beldurrik gabe jokatzen duena. Egoera horietan konfiantzaz jokatuko du gizakiak, baina ez gehiegikeriz. Aurkeztutako bertutearen balioa gizakiaren karakterean ikusiko dugu, egoeren aurrean sendo eta ausart mantentzean ikusiko dugu eta ez aurretik emandako kalkulu edo aurreikuspenetan.[16]
Aristotelesek liburu honetan neurritasunaren bertutea ere aurkezten digu. Bertute hau neurrigabekeriaren eta bihotzagabekeriaren artean dagoen bertutea litzateke eta gorputzari lotutako plazerekin agertzen da. Filosofoaren arabera, badira plazer naturalak eta gizabanakoaren plazerrak: ezberdinketa horren analisia eginez gero, Aristotelek azpimarratzen du, plazer naturaletan erratzea gehiegikeria dela beti, eta plazer indibidualetan, aldiz, erratzea ez dela beti gehiegizkoa izaten. Oinazea dator bertute hori ez duenak bere plazerak ere lortzen ez dituenean. Neurrigabekeria koldarkeria baino borondatezkoagoa da, beti hautu positibo batekin baitator, gaitzesgarriago bihurtuz.
Laugarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen Aristotelesek neurtasunaz eta sendotasunaz gain, dauden bestelako bertuteak aztertzen ditu. Horien artean daude eskuzabaltasuna, handitasuna edo ekitatea[12] Honetan gizakiari aurkeztu ahal zaizkion hainbait egoera agerian uzten ditu eta bertute hauek daukaten garrrantziaz ohartaraziko du. Bestetik, bizitzan behar diren bestelako bertuteei buruz hitz egingo digu filosofo greziarrak, bizitzako bertute izendatuko ditu. Bertute hauek egia esatea eta umorea bezalakoak lirateke. Bukatzeko, lotsa aurkeztuko du. Lotsa kritikatu beharrean sentimendu bertutestu bezala definitzen du. Sentimendu moral honek, Aristotelesen ustez, gazteei euren sentimenduetan erdiko terminoa aurkitzen lagutzen diela deritzo.[15]
Bostgarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu honetan Aristotelesek bertute handienetako bat aipatzen du, justizia, filosofoarentzat bertuterik garrantzitsunetarikoa delakoan. Aristotelesek bi justizia mota ezberdinduko ditu: alde batetik, justizia unibertsala, eta, bestetik, justizia partikularra. Justiziaren bertutea injustiziarekin konparatzen du liburu honetan. Filosofoak azpimarratuko du justizia besteen gaineko bertute bat izango litzatekeela eta praktikan jartzerako orduan zailena litzatekeela, azken finean, zailagoa delako bertutea besteei aplikatzea norbanakoari aplikatzea baino. Justizia hau justizia orokorra litzateke. Haatik, badago justizia partikular bat.
Justizia partikularrari dagokionez, filosofo graziarrak beste bi banaketa egingo ditu: banatze-justizia eta trukatze-justizia. Banatze-justizia gizarte batean ondasunak esleitzeari dagokio, eta esleitze hori bidezkoa edo zuzena den kantitatean egin beharko dela dio eta hau proportzio geometriko batekin egingo litzateke. Bestetik, transakzio-justizia esleiketari ere dagokio, haatik, era aritmetiko batean eginda. Filosofoak justizia partikularren banaketa hau ekonomiari aplikatzen dio eta justizia injustizia bat egitearen eta pairatzearen erdiko puntua dela dio. Hala ere, Aristotelesek antzematen du kasu honetan bere erdiko terminoaren formulak ez duela pasioekin bezala jarduten, honetan erdiko terminoa berdintasun proportzionala baita.
Justizia motak zehaztu ostean, Aristotelesek legeen eta justiziaren arteko harremana zehazten saiatzen da. Filosofoaren ustez, ezinbestekoa da harreman hau zehaztea bestearen ongia lortzeko, azken finean, filosofoaren ustetan, norbanakoak beti bere ongia bilatzen egongo baita, horrela ikuspegi egoista bat plateatuz. Bertan, politikaren jardutea sartuko da eta justizia natural bat dagoela ziurtatzen du; eta bestetik, beste justizia legal bat. Azkeneko hau aldakoarra da eta lege horiek onartu ostean jarraitu beharko lirateke. Gainera, aldakortasuna arau unibertsalekin dauden harreman aldakorren ondorio gisa azaltzen du Aristotelesek.
Bukatzeko, Aristotelsek justizaren kontrako hainbat ekintza azaltzen ditu eta horri jarraiki, injustizia pairatzen duen norbaitek era boluntario batean ezin dezakeela egin azpimarratzen du. Era horretan, inork ezin liezaioke injustiziarik egin bere buruari, suizidioaren bidez kasu. Kasu zehatzetan ekitateak injustizia gailenduko luke legeak zuzentzeko orduan arau unibertsalek ez bituzte kasu partikular guztiak barne hartzen.[15]
Seigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristoteles bertute intelektualei buruz arituko zaigu, edo beste era batera esanda, bertute dianoetikoei buruz. Liburu hau proposamen etiko aristoetelikoaren ulermenerako ezinbestekoa dela diote adituek eta bost bertuteen azterketa egiten du.[12] Honetan, arimaren zatiketa agerian utziko du eta alderdi arrazional eta irrazional bana dagoela aipatuko du. Alderdi arrazionalari buruz jardungo da honetan eta arimaren zati hau beste bi azpizatitan banatzen dela aipatuko du, alderdi zientifikoa eta kalkulatiboa. Filosofo greziarraren ustez bertutea zati bakoitzaren alderdirik onenean aurkitu behar da.
Aristotelesek aukeramenaren eta ekintzaren auzia landuko du, eta bere ustez, ariman badira hiru printzipio ekintza eta aukeramena zehazten dutenak: perzapzioak, adimena eta desirak. Filosofoaren ustez bertute moralak aukeramenak baldintzatzen ditu, hortaz, benetako arrazoimenak eta desirek bat egin beharko lukete aukeramena ona izan dadin. Gainera, ulermena eta egia arimaren alderdi praktikoari hertsiki lotuta daudela aipatzen du, horrela desira zuzenarekin bat etor daitezen. Alderdi praktikoan adimenak eta desirek elkar eragiten dute eta bertutea pentsatzearen eta izarearen menpe dago. Desira zuzen hori ondoren aurkeztuko zuhurtzia beharko litzateke, adimenaren alderdi praktikoak emandako bertutea.[15]
Arimaren banaketaren ostean bost bertute intelektual aurkezten dizkigu: zientzia, artea, zuhurtzia, jakinduria eta adimena. Zientzia beharrezko eta betiereko bezala definitzen du eta frogapenera bideratzen du. Artea, aldiz, produkzio edo sormenerako gaitasun arrazoionalarekin lotzen du. Zuhurtzia litzateke Aristotelesen proposamen etiko-politikoaren oinarria eta honekin erdibidea aurkituko dugu, bertute dianoetiko hau norbere buruarentzat onena eta egokiena dena bilatzen dutenengan egongo litzateke. Bertute honek giza ekintzei buruzko ongia lortzen lagunduko luke. Zuhurtziak etika eta politikaren batasuna ekarriko luke, azken finean, helburu berdinak lortu nahi direlako, erdibidea. Zuhurtzia, etikan, kasu partikularretan norberaren edo gizatalde baten ongia bilatzeko erabiliko da, politikan, aldiz, orokorragoa litzateke eta polisaren ongia bilatzeko erabiliko da. Ulermenak, bestetik, ezagutzaren oinarrizko printzipioak begiesteko aukera ematen du. Bukatzeko, jakinduria ezagutza mota perfektuena litzateke, zientzia adimenarekin elkartuko luke eta berez bikainena denaz arduratuko litzateke. Adimernaren alderdi teorikoa litzateke eta gailentzen den bertute gisa definituko du. Arimaren izaterik gorenari dagokion ezagutza lortuko litzateke honekin eta, egoera honetan, ikus daiteke Aristoelesek bizitza kontenplatiboari ematen dion garrantzia.[14]
Zazpigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu honetan Aristoteles Sokratesen ideietatik haratago doa eta zer izango litzateke ongia egitea eta ongia egiteko prest egotearen arteko ezberdintasunak jorratzen ditu. Pertsona zuhur batek zuzena zer den jakingo luke eta zuzen jokatzeko prest egongo litzateke. Bestetik, pertsona inkontinenteak zuzena zer den jakingo luke, haatik, ez du zuzen jokatzen zuzen jokatzeko prest ez egoteagatik. Beraz, egoera honetan ikus daiteke Aristoteles ez litzatekela intelektualismo moralaren defendatzaile izango, bigarren kasuan ongia ezagutu arren, ez baitu ongi jokatzen. Aristotelsen arabera, pertsona inkontinente bat ez litzateke bere bizioen jarraitzaile, honek bere kontrol falta onartzen duelako eta aldatu nahi duelako. AItzitik, bizioen jarraitzaile bat ez da hortaz koziente.
Kontinentzia falta plazerarekin zuzenezko erlazio bat daukala dio Aristotelesek. Filosofoak gizakiak plazera bilatzen duela azpimarratzen du, plazer hau sarritan xede bilakatuz. Haatik, inkoninentzia beharrezko plazeren bilaketan gertatzen den kontrol eza bezala definitzen du, honen adibide liratezke jateak ematen digun plazera edo sexuak ematen digun plazera. Bestetik, kontinentzia duen pertsona batek zuhurtziaz jokatuko luke eta plazer aukeraketa arrazional bat egingo luke. Pertsona inkontinente batek pertsona zuhur batek bezala penstatuko luke, alabaina, neurritasunik gabeko pertsona batek bezala jokatuko luke, zuhurtzia alor teorikoan aplikatuz, baina alor praktikora eraman gabe.
Bukatzeko, Aristotelesek bestelako autoreek plazerari buruzko emandako definizioen azterketa egiten du. Espeusipo bezalako autoreek plazera ongi bat ez dela azpimaratzen dute eta sarritan gaitz bezala definitzen dute. Eudoxo bezalako autoreek, aldiz, kontrakoa defendatzen dute eta autoreak ongi goren bezala definitzen du. Aristotelesek erdibide bat aurkitzen du plazera definitzeko. Honen aburuz, plazera ongi bat izan daiteke, baina biziora gida gaitzake eta hau giza naturaren konplexutasuna dela eta gertatzen dela dio. Beraz, plazera ez litzateke ongirik gorena, baina ongi bezala kontsidera liteke.[15]
Zortzigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adiskidetasunaren azterketa sakona egiten da liburu honetan eta lagun mota ezberdinak sailkatuko ditu. Gainera, adiskidetasunaren eta politikaren arteko lotura egingo du autoreak.[12] Filosofoak adiskidetasuna bertute gisa kontsideratzen du edo bertutearen jarduerari hertsiki lotutako zerbait. Aristotelesek bizitza osoan zehar lagunen beharra daukagula erakutsiko du; gaztarotik zahartzarorainoko bidea egiten. Adiskidetasunak olitikarekin zerikusi handia duela ikusiko da gobernariek beharrezkoa baitute adiskidetsauna, azken finean, honek ematen baitu egonkortasun sozial eta politikoa.
Aristotelesek hiru lagun mota ezberdindu zituen. Lehenengoa, erabilgarritasunagatik sortzen den adiskidea litzateke, interes pertsonalak leudeke honen atzean eta ez luke elkarrekikotasun emozionalik behar. Bigarrena, plazerak sortutako adiskidetasuna litzateke eta hauek plazerean oinarrituta daudenez, erraz alda daiteke. Bukatzeko, elkarrekikotasunean oinarritzen den adiskidea egongo litzateke eta honetan elkarrekikotasun emozionala legoke. Azken honek bestearen ongizatea kontutan hartzen du eta banako bertutetsuek lortuko lukete, gainera, denboran iraungo luke elkarrekikotasun afektiboa dela eta. Azkeneko hau baliotsuena izango litzateke, baina arraroena da, azken finean, denbora behar duelako elkarrekikotasun hori sor dadin. Gizaki onek soilik eduki dezakete elkarrekikotasunari lotutako adiskidetasuna Aristotelesen aburuz, azken finean, interes propioak eta plazerak atzean uzten direlako, beraz, gizaki gaiztoek ezin lezakete mota honetako adiskiderik eduki. Paradoxikoa dirudi, errazagoa dela erabilgarritasunarengatik edo plazerarengatik lagunak bilatzea eta hauen kopurua handiagoa izatea, baina gizaki onek jakingo dute elkarrekikotasunean oinarritutakoak kalitate handiagoa daukatela eta berdintasunez eta erantzunkizunez jokatu behar dutela. Filosofo greziarraren ustez, adiskidetasunaren oinarrian maitasuna egongo litzatek eta, gainera, maitatzean maitatua izatean baino gehiago oinarrituko zen.
Aristotelesek aipatzen du harremanetan desberdintasunak sortuko dira mendekotasun harremana edukiz gero, autoritate batekin eta obediente batekin. Hala ere, elkarren arteko obedientzia sustatuz gero, harreman sendo eta luzaroko bat sortuko da. Aristotelsen arabera, justiziaren eta adiskidetasunaren arteko ezberdintasuna meritoaren ebaluazioarekin zerikusia du. Justizian, meritoa eta bertutea alderdi kualtitatiboaren (zigorrak, sariak...) aurretik joango lirateke, eta adiskidetasunean, alderdi kualitatibotik (interesetik) merito eta bertuterako bidea hartzen da. Hala ere, elkarren arteko loturak daude: adiskideak elkarren artean justuak izango direlako eta beraz, komunitate batean adiskidetasuna sustatzeak elkarren arteko jokabide justu bat ekarriko luke.[17]
Bukatzeko, gobernu mota ezberdinak aztertzen ditu. Hiru gobernu mota proposatzen ditu onenetik okerrenera. Lehenengoa monarkia litzateke, ondoren, aristokrazia eta bukatzeko demokrazia edo timokrazia bat. Hala ere, gobrenu hauek gobernarien interes propioetara jotzen badute degradatu egingo liratezke eta gobrenu biziotsuak bihurtuko lirateke, alegia, degradatuak. Monarkiatik tirania sortuko litzateke, aristokraziatik oligarkia eta demokraziatik demagogia. Gainera, harreman ezberdinen azterketa burutuko du azkeneko zatian, non hainbat adiskidetasun kasu aztertuko dituen, hala nola, ahaidetasuna dagoenen arteko adiskidetasuna.[18]
Bederatzigarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aristotelesek adiskidetasunaren analisiarekin jarraituko du liburu honetan eta etikarekin daukan harreman intrintsikoa zehazten saiatuko da. Aristotelentzat adiskidetasuna banako bakoitzak beste banakoaren ongia bilatzen duenean eta antzeko erantzun bat aurkitzen duenean gertatzen da eta ezberdintasunak eta desengainuak agertzeak harrema bukatzea ekar dezake.
Aristotelesek deritzo adiskidetasunaren benetako erraia norberaren maitasuna izango litzatekeela, bere burua maitatzen duen norbaitek besteak maitatzeko gaitasuna duelako, eta beraz, adiskidetasun harremanak sortzeko gaitasunak edukiko lituzke. Era honetan, benetako maitasunak gizakiaren azken xedea bilatzea ekarriko luke, Aristotelsen arabera, adimenaren eta noble izatearen garapena litzateke. Maitasun honek lagunengatik sakrifikatzea justifikatuko luke, gizakiak bere antzekoa dena bilatzen duenez, eta lagun batek bere azken xedea bilatzen ari baldin badu, posiblea litzarteke bizikidetza eta gainera aberasgarria suerta liteke. Aristotelesek azpimarratzen du ez dela ikuspuntu egoista bat, egoismoa maitasun faltsu eta egozentriko gisa definitzen du eta.
Gizakia animalia politikoa denez, zoon politikon, besteen mende dago bere ongizaterako eta garapen pertsonalerako. Beraz, egoera hori aintzat hartuta adiskideen garrantzia izugarria da garapen pertsonalerako, autoerrealizaziorako eta garapen moralerako. [15]
Hamargarren liburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken zati honetan hasieran hartutako gaiak jorratuko ditu berriz ere Aristotelesek, zoriontasuna eta plazera. Liburu honetan filosofoaren ustetan benetako zoriontasuna zertan datzan zehaztuko du.[12] Honetan gizakion bizitzan plazerak duen garrantzia agerian utziko du eta honen naturaltasunari buruzko hainbat teoria analizatuko ditu, batzuk plazera ongi gisa hartuz eta beste batzuk oinaze gisa hartuz. Honi jarraiki, Aristotelesek ideia horiek errefutatu egingo ditu eta bere plazeraren teoria proposatuko du. Teoria honetan plazera bere osotasunean hartuko du izate zatiezin bezala eta giza ekintza osatu egiten duela aipatuko du arrazoiarekin bat datorrenean.
Jarraian, plazer mota ezberdinak aurkeztuko ditu Aristotelesek eta zoriontasunaren teoria ekintza libre, independiente eta bertutetsu bezala definituko du. Honetan, zoriontasun intelektiualaren gailentzea azpimarratuko du obraren autoreak bestelako zoriontasunekin konparatuz eta bizitza kontenplatiborantz bideratzen saiatuko da. Filosofoak plazera ezin daitekeela jarraia izan dio, bihotzmina bezala; azken finean, giza ahultasunak eta berria denarekiko erakarpenak ekidingo duelako plazera izaten jarraitzea. Gainera, aurretik aipatu duen bezala, kanpo eragileak ez ditu ukatzen eta kanpo zoriontasun horren beharra azpimarratzen du mugatua izan arren.
Bukatzeko, hezkuntzaren eta legearen zeregin garrantzitsua azpimarratzen du Aristotelesek. Honen ustez, hezkunak eta legeak garapen moralaren eta zoriontasunaren bilaketan lagundu behar dute. Gainera, bere porposamenak egiten duen bezala, atal teoriko eta praktikoen sustatzea eskatzen du eta gobernarien eginkizuna gizarte justu eta bertutetsua sortzea dela azpimarratzen du.[13]
Obraren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proposamen etiko honen garapen historikoari dagokionez, Tomas Akinokoa da Erdi Arokoko filosofian aristotelismoaren irakaskuntzak lantzen dituen filosofoa etikaren eta politikaren alorrean. Hala ere, aipatzekoa da doktrina kristaua justifikatzeko erabiliko duela Arsitotelesen proposamen etikoa. [11] Tomas Akinokoak filosofo klasikoaren hainbat obra iruzkindu zituen, horien artean, Nikomakorentzako etika. Filosofo kristauak egindako Nikomakorentzako etikaren iruzkina Suma Teologiaren bigarren zatian idatzi zuen 1271 eta 1272 urteen inguruan eta obra honek eduki etikoa duela azpimarragarria da. Nikomakoari egindako iruzkinean, Tomas Akinokoak Aristotelesen arabera, gizakiaren azken helburua zoriontasuna dela dio. Erdi Aroko filosofoak zoriontasuna jarduera atsegin gisa ulertzen du eta jainkoari hertsiki lotutakoa. Jarduera atsegin horrek nahikoa izan behar du gizakiak zoriontsu izateko duen berezko gosea asetzeko. Ikus daiteke, beraz, etika teleologiko bat litzatekeela bai Aristotelsen proposamenean agertzen dena, eta baita Tomas Akinokoak defendatuko duena.[16]
XX. mendearen erditik aurrera bertutean oinarritutako teoria berrien garapena eman zen berriz ere. Joera neoaristotelikoa dela esan daiteke, eta teoria neoaristoteliko ezagunena Alasdaire Maclntyre izan da. Teoria hauen punturik indartsuena ni-aren izaera soziala da, hots, besteek komunitatearekin duten lotura estua azpimarratzen dute. Hori dela eta, planteamendu hori defendatu duen zenbait autore komunitaristatzat hartu da, eta etika XX. mendeko filosofiaren mugarrietako bat izan zen komunitaristen eta liberalen arteko polemikari erreferentzia eginez. Haatik, kritikari batzuek diote Maclntyren proposamena muturreko erlatibismo batera bidera gaiztakeral, beraz, Martha Nussbaumek, bere Aritotelsen obraren berinterpretazioarekin, arazo hau gainditzen du.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aristoteles. 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b «La Ética aristotélica: la Ética a Nicómaco» www.webdianoia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Ética a Nicómaco. (selección) - Ediciones Rialp» www.rialp.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2018-09-16). «Cómo la biblioteca personal de Aristóteles llegó a Roma, casi 300 años después de su muerte» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ a b c d «Obras de Aristóteles» www.webdianoia.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2018-09-16). «Cómo la biblioteca personal de Aristóteles llegó a Roma, casi 300 años después de su muerte» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ Arrieta, Agustin. Filosofiarako sarrera bat. EHU/UPV, 55 or..
- ↑ «Obras de Aristóteles» www.webdianoia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b c «Aristóteles , vida y obras» www.mercaba.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Intelectualismo moral, o cómo andar por la senda del bien» filco.es 2018-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b c d Filosofiako Gida: Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoak. .
- ↑ a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) «Ética de Aristóteles: resumen y análisis de la Ética nicomáquea» Cultura Genial (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ética nicomáquea. 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Ética nicomáquea. 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Resumen: ética a nicomaco | Historia y Epistemología de la Psicología “B” | Psicologia UNR | | Filadd» filadd.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Bustamante, Diego Espinoza. «Santo Tomás y Aristóteles» www.carlosllanocatedra.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
- ↑ Apuntes, Filosofia. (jueves, 3 de diciembre de 2015). «Filosofía Apuntes: Aristóteles - Ética a Nicómaco (Libro VIII: Sobre la amistad).» Filosofía Apuntes (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ética a Nicómaco: Libro 8 - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).