Lankide eztabaida:Euskalduna/2009ko mezuak
Copyrighta
[aldatu iturburu kodea]Gabon Euskalduna. Mesedez, kontuan izan Wikipedian ezin direla copyrighta duten edukiak sartu. Adibidez AC/DC artikuluan sartu duzuna hiru.com gunean agertzen da, eta honek copyrighta du. Mesedez, edozein aldaketa gehitu baino lehen, begiratu ea eduki askekoa den ala ez. Bestela ezabatu behar izango dugu. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai. Ondo segi, josugoni (erantzun hemen) 22:35, 24 Otsaila 2009 (UTC)
- Kaixo berriz. Mesedez eskatzen dizut aurreko mezuari erantzutea. Lana handia egiten ari zara, eta baimenik ez baduzu Hiru.com gunetik edukiak hartzeko, egin duzun lan guztia ezabatu beharko da. Badaezpada, hemen duzu Hiru.com guneko lege informazioa. Bertan zera dio:
- Hiru.com webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailarenak dira.
- Hiru.com webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailarenak dira.
- eta gero, argi eta garbi:
- Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara..
- Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara..
- Zer diozu? --josugoni (erantzun hemen) 21:00, 25 Otsaila 2009 (UTC)
Galesko eskualdeen aurkibidea
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna. Gauzatxo bat, Galesko eskualdeetan sartzen ari zaren aurkibidea normalean txantiloi baten bidez egiten da. Hau da, txantiloia sortu informazio horrekin eta gero txantiloiari erreferentzia egin artikuluetatik. Nahi baduzu, nik egingo dizut txantiloia.--Assar; (erantzun hemen) 21:42, 8 Martxoa 2009 (UTC)
- Begira hemen nola jarri dudan.--Assar; (erantzun hemen) 21:52, 8 Martxoa 2009 (UTC)
- Erraza da, zu artikulu bakoitzean jartzen ari zinen testu osoa "Txantiloi" motako orri batean jarri behar duzu. Beste orriak bezalakoak dira, baina "Txantiloi:" daramate aurretik. Begira, nik hemen sartu ditut Galesko eskualdeak. Behin hori egin ondoren, artikuluetan txantiloiaren erreferentzia jarri behar duzu giltz bikoitzen artean, Ceredigion artikuluan jarri dudan bezala. Ah, eta ez ahaztu zure sinadura uztea eztabaida-orrietan, goian dauzkazun botoien artean eskuinetik hasita bigarrena erabiliz.--Assar; (erantzun hemen) 21:58, 8 Martxoa 2009 (UTC)
- Sinadura hau da: --Assar; (erantzun hemen) 22:55, 8 Martxoa 2009 (UTC). Eztabaida-orrietan uzten den mezu bakoitzaren atzean jarri beharreko sinadura, alde batetik, mezua nork idatzi duen jakiteko, eta bestetik, zuzenean bestearen eztabaida-orrira modu errazean joan ahal izateko ("erantzun hemen" jartzen duen lekuan sakatuz). Bestela, "Aldaketa berriak" atalean begiratu behar du jendeak nork idatzi duen mezua.
- Bestalde, artikuluak ez dira sinatu behar inoiz, artikuluak modu komunean jende askoren artean egiten baitira. Soilik eztabaida-orrietan uzten diren iruzkinak sinatu behar dira. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 22:55, 8 Martxoa 2009 (UTC)
- Erraza da, zu artikulu bakoitzean jartzen ari zinen testu osoa "Txantiloi" motako orri batean jarri behar duzu. Beste orriak bezalakoak dira, baina "Txantiloi:" daramate aurretik. Begira, nik hemen sartu ditut Galesko eskualdeak. Behin hori egin ondoren, artikuluetan txantiloiaren erreferentzia jarri behar duzu giltz bikoitzen artean, Ceredigion artikuluan jarri dudan bezala. Ah, eta ez ahaztu zure sinadura uztea eztabaida-orrietan, goian dauzkazun botoien artean eskuinetik hasita bigarrena erabiliz.--Assar; (erantzun hemen) 21:58, 8 Martxoa 2009 (UTC)
Berbideratzeak
[aldatu iturburu kodea]Erraza, testua idazten duzun kutxaren azpian hiru atal daude, "Sinatzeko", "Ikurrak" eta "Letra bereziak". Azken atalaren azken aukera "#REDIRECT[[]]" da. Hori erabili. Begiratu adibidez hau.--Assar; (erantzun hemen) 20:47, 9 Martxoa 2009 (UTC)
Bideratzeko
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna. Berbideratzeko, jatorrizko artikuluan (izena "gaizki" duena) #REDIRECT [[helburuko artikulua]] idatzi. Eskuz idatzi dezakezu, edo bestela helburuko artikuluaren izena hautatu eta azpialdean agertzen den #REDIRECT [[]] botoian sakatu. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 20:50, 9 Martxoa 2009 (UTC)
Kategoriak eta interwikiak jarri
[aldatu iturburu kodea]Euskalduna, beste gauzatxo bat, artikulu berriak idaztean ez ahaztu interwikiak (beste hizkuntza batzuekiko loturak) eta kategoriak jartzea. Futbol gaelikoa artikuluan, adibidez, falta dira. Nik jarriko ditut, baina gogoratu hurrengorako.--Assar; (erantzun hemen) 20:51, 9 Martxoa 2009 (UTC)
Gales
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna, Gales artikuluan 3 aldiz errepikatzen duzu Galesko eskualde aurkibide txantiloi berdina. Artikuluan behin jarrita nahikoa da. Nahi baduzu, banaketa administratiboaren atalean jarri dezakezu edo bestela artikuluaren amaieran, baina ez 3 tokietan errepikatuta artikulu berean. ados? --An13sa 17:42, 10 Martxoa 2009 (UTC)
Aldaketak eta aurreikuspenak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna. Artikulu ugari ari zara osatzen. Aldaketak egiten duzun bakoitzean, ordea, ez duzu zertan edukia "gorde". Idatzi edo gehitu duzuna egokia den ikusi ahal izateko, "Aurreikuspena erakutsi" botoian sakatu dezakezu, nahi adina aldiz. Horrela, egin nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, "Orrialdea gorde" botoia sakatu eta eginiko aldaketa guztiak gordeko dira. Bestela, artikuluaren historia ikustean, aldaketa ugari agertzen dira, eta oso zaila da eboluzioa ikustea. Ikusi adibidez Xabierkoa artikuluaren historia. Milesker eta, zalantzaren bat baduzu, lasai galdetu, bai? --josugoni (erantzun hemen) 20:20, 11 Martxoa 2009 (UTC)
Koordenatuak
[aldatu iturburu kodea]Egia esan, ez dakit. Galdetu Theklani, nik uste berak ipini zuelako abian sistema hori Euskal Herriko mendi eta auzoetarako. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 22:18, 26 Martxoa 2009 (UTC)
Irudiak
[aldatu iturburu kodea]Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
--Unai (esan) 08:20, 4 Apirila 2009 (UTC)
Koordenatuak mapa batean
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Beno, berez oso sinplea da. Ikusten baduzu koordenatuak jarri ondoren baduzu kokapen mapa jartzeko leku bat, kokapena jartzen duen lekua, hain zuzen ere. Bertan mapa bat jarri dezakezu edo bestela kokapenmapa idatzi. Kokapenmapa idazten duzunean koordenatuak hartzen ditu eta kodea2 eremuan jarri duzun herrialdeak. Adibidez Galway bada IRL jarri beharko zenuke kodea2 horretan (dagoeneko egina dago). Ondoren horrek {{kokapen mapa/IRL}}
txantiloia deituko luke. HAla ere baliteke hori ez existitzea, herrialde gutxi baitaude eginak. Egin behar duzun bakarra da {{kokapen mapa/Euskal Herria}}
txantiloian dagoena hartu eta ingelerazko en:Template:Location map Ireland txantiloiko koordenatuak eta maparen izena kopiatu.
Agian zaila dirudi, baina ti-ta egiten da. Nahi baduzu frogatu eta dudak badituzu galdetu (edozein gauza, eh!). Ondo segi!!! -Theklan · ezt · @ 13:19, 9 Apirila 2009 (UTC)
- Beno, zeuden akats batzuk konpondu ditut bai txantiloiak (ez zen Irlanda jarri behar, baizik eta IRL) eta txantiloan zeuden beste arazo batzuk ere konpondu ditut. Dagoeneko Galway artikulua ondo dago, beraz nahi duzunean hor dagonea kopiatu dezakezu. Ondo pasa oporrak! -Theklan · ezt · @ 14:27, 9 Apirila 2009 (UTC)
Eduki minimoa gutxienez
[aldatu iturburu kodea]Kaixo berriro ere! Taliesinen liburuaren inguruko artikulua egin duzu eta ondo dago txantiloia ondo betetzea eta bibliografia eta jartzea. Baina ondo legoke artikulua zeren inguruan den jartzea, nahiz eta txantiloian dagoen informazioa errepikatzea izan. -Theklan · ezt · @ 13:34, 9 Apirila 2009 (UTC)
Banderaren inguruko duda bat
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Aber, dudatxo bat dut eta agian zuk Irlandaren inguruan idazten zaudenez badakizu. Gauza da orain Belfast Erresuma Batua txantiloiarekin agertzen dela. Honi kokapenmapa jarriko bagenio puntua Erresuma Batuko mapan agertuko litzateke. Ipar Irlandako mapa erabili ahal izateko GBR-NI kodea erabiltzea pentsatu dut (batzuetan erabiltzen omen dena). Baina horretarako bandera bat ere bilatu beharko litzateke. Begiratzen en:Flag of Ulster aurkitu dut, baina ez dakit berez berdina den edo ez. Zuk zer deritzozu, aldaketa egin beharko genukeela bai edo ez? Eta zein bandera erabili? -Theklan · ezt · @ 21:36, 10 Apirila 2009 (UTC)
- Agian orduan bandera erabiltzen jarraitu beharko genuke baina kode ezberdina erabilita mapa ezberdina erabili. Oraintxe egingo dut eta GBR-NI kodea erabili. Bestetik
{{kokapen mapa/FR}}
sortu duzu, baina egokiena da{{kokapen mapa/FRA}}
erabiltzea, hau da, kodea ez da FR baizik eta FRA. Dagoeneko aldatu dut eta ez dago arazorik. Baina erabiltzeko ezin duzu frantziako udalerri infotaula erabili, bertan ez baitago txertatua kokapenmaparen historia. Beraz{{Hiri orokor infotaula}}
erabili beharko zenuke. Edozein duda esaidazu! -Theklan · ezt · @ 22:25, 10 Apirila 2009 (UTC)- Beno, egin dut jada, eta Belfasten jarri. Nik uste dut ondo geratzen dela, eta nahiko ez-partziala dela horrela jarrita. Gogoratu GBR-NI jarri behar duzula. -Theklan · ezt · @ 22:34, 10 Apirila 2009 (UTC)
- Beno, mapena egitea behin egin baduzu jada erraza da. Beste batetik hartu eta dagokion lekuan gauzak kopiatzea baino ez da beharrezkoa.
- Beno, egin dut jada, eta Belfasten jarri. Nik uste dut ondo geratzen dela, eta nahiko ez-partziala dela horrela jarrita. Gogoratu GBR-NI jarri behar duzula. -Theklan · ezt · @ 22:34, 10 Apirila 2009 (UTC)
Azkeneko kontutxo bat. Eztabaida orrialde batean gai bat gehitu nahi baduzu erabili goian Aldatu eta historia artean agertzen den + ikurra. Horrela gauzka ordenatuagoak agertzen dira! Ondoloin... -Theklan · ezt · @ 22:56, 10 Apirila 2009 (UTC)
Gabriel Byrne eta Fort William -> interwikiak
[aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon Euskalduna. Zuk diozun lan hori bot-ek egiten dute. Zer da bot bat? Lan astunak automatikoki egin ditzakeen Wikipediako programa informatiko txiki bat. Nork kontrolatzen ditu bot-ak? Normalean administratzaileek. Nola eskatu bot bati zuk diozun lana egiteko? Hemen, "interwiki" atalean. Hala ere, lan hori azkar egin dadin nahi baduzu, zuzenean administratzaileetako bati eskatu: Txiki, Janfri, Theklan. Beste aukera da zuk zuzenean gehitzea interwikiak beste wikipedietan, baina hori lan neketsua da, eta ez dizut aholkatzen. Gehien jota, ingelesezko wikipedian sartu. Lagundu izana espero dut. --Assar; (erantzun hemen) 18:25, 15 Apirila 2009 (UTC)
- Aupa... nik ezin dut egin, baizik eta bot bat duenak. Hala ere lasai, egun batzuetan agertuko da euskarazko lotura, berehala bot batek egin duelako. -Theklan · ezt · @ 21:50, 15 Apirila 2009 (UTC)
Nahita kendu duzu eduki guztia?--Unai (esan) 18:37, 15 Apirila 2009 (UTC)
- Ondo da. Administratzaileok bakarrik ezaba ditzakegu artikuluak. {{ezabatu}} idaz dezakezu hurrengoan, norbaitek ezaba dezan. Bestalde, termino batek zalantza sor dezakeenean argipen orriak egin daitezke; Getaria orria izan daiteke horren adibide. Esan nahi dizut argipen orri batean ager daitekeela The Informer ezberdinetara ailegatzeko aurkibide-artikulua. Ondo segi, lan ona egiten ari zara! --Unai (esan) 20:22, 15 Apirila 2009 (UTC)
eu interwikiarena Assarrek zein Theklanek erantzun dizutela uste dut. Denbora bat itxaroten automatikoki agertuko da. Bestela, zuk zeuk jarri beste hizkuntzetako artikuluetan (ingelesezkoan, edo gaztelerazkoan, edo interesatzen zaizun horretan...). Ondo ibili!--Unai (esan) 17:12, 16 Apirila 2009 (UTC)
Garai
[aldatu iturburu kodea]Iepe! Ikus hau. Artikulua bazegoen...--Unai (esan) 16:09, 24 Apirila 2009 (UTC)
Monasterioa
[aldatu iturburu kodea]Egun on Euskalduna! Monasterio da euskarazko hitz bakarra, eta ez *Monastegi. Badakit nahiko zabaldua dagoela, Euskaltzaindiaren arabera baina ez da zuzena: argi eta garbi agertzen da *monastegi jarrita. Gainera, gorriz azpimarratuta agertzen zait testuan, oker dagoen seinale! Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 08:03, 1 Maiatza 2009 (UTC)
Yosemite
[aldatu iturburu kodea]Egun on, Euskalduna. Yosemiteko Parke Nazionala artikuluari izena aldatu diot eta Yosemite Parke Nazionala ipini. Hau da, -ko kendu diot. Ingelesez, parkearen jatorrizko izenean, Yosemite National Park da, eta euskaraz horrela ere naturalagoa geratzen da. Nahiz eta gaztelaniaz edo fratsesez de baten beharra egon, euskaraz ez da nahitaezkoa. Gauza bera egin dut Sequoia Parke Nazionala. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 10:11, 3 Maiatza 2009 (UTC)
Irlandako Uharteak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Kategoriak ere zuk zeuk sortu ahal dituzu. Jarri sortu nahi duzun kategoria artikulu batean eta gorriz agertuko da. Ondoren klik egin gainean eta sartu kategoria hori nahi duzun lekuan. (Adibidez, Kategoria:Europako Uharteak). Sinplea da, baina dudak badituzu esaidazu! -Theklan · ezt · @ 20:57, 5 Maiatza 2009 (UTC)
Ingelesa
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna. Noiz behinka zure artikuluak begiratzean, ingelera erabiltzen duzula ikusten dut. Termino hori ez da zuzena, ingeles baita. Begiratu Euskaltzaindiaren hiztegian. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 14:36, 16 Maiatza 2009 (UTC)
Atariak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna, atariekin lanean hasi zara eta konkretuki Irlandaren inguruan. Euskal wikipedian 2 atari ditugu (zuk sortu berri duzunarekin) eta nire ustez atariak bultzatu beharko genituzte. WikiAtlasaren formatua nik egin nuen. Edozertan laguntzea nahi baduzu, lagunduko dizut. Segi horrela! --An13sa 19:26, 16 Maiatza 2009 (UTC)
- Egina Konpondu dut nabarmendutako artikuluen taulena eta azalaren loturaren inguruan, azaleko eztabaida orrian idatzi edo administratzaile bati esan zuzenean. --An13sa 19:58, 16 Maiatza 2009 (UTC)
Azalean lotura gehitu dut. Izan ondo! --Unai (esan) 20:52, 16 Maiatza 2009 (UTC)
Irlandako ataria
[aldatu iturburu kodea]Aupa! Kontu bat komentatu nahi nizuke sortu berri duzun Irlanda atariaz. Ez duzu uste Irlandako kultura ere baden Scotsera (Ulster-Scots aldaerarekin) ere aipatzea ongi egongo litzatekeela? Ingelesezko atarian, adibidez, hiru izenak jartzen dituzte izenburuan: Éire, Irelanda, Airlann. Nik ere horrela jarriko nuke. Kultura ataletan (literaturak, adb.) ere Scotsera aipatuz. Beno, zu ari zara atarian lanean beraz iradokizun bat besterik ez da. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 17:20, 18 Maiatza 2009 (UTC)
Irlandar abestiak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Euskalduna, gabon. Hasi baino lehen zorionak Irlanda atarian egin duzun lanagatik, txapela kentzeko modukoa. Gauzatxo bat, kontuz abestiekin, batzuen hitzak copyright dituztelako. Wikipedian nola jokatu jakin nahi baduzu ikusi hemen eta kontuan izan eu-wikin fair use ez erabiltzea erabaki genuela. Adibidez, "A Nation Once Again" abestiak, 1840an inguruan idatzia zenez, ez du problemarik; baina "Spanish Lady" data ezezagunekoa izanda, litekeena da copyright izatea. Dudak izanez gero, hobe artikuluan ez jartzea idazten duzun guztia GNU lizentziapean geratzen delako. Besterik ez. Aio -- Marklar2007 19:48, 19 Maiatza 2009 (UTC)
- Primeran, barkatu baina esandakoa ohartxoa besterik ez zen. Irlandar Abesti Herrikoi gehienek, beste herrialdearenak bezala, aspaldian galduak zituzten egile eskubideak. Herrikoitzat hartuak diren beste batzuk, ezagunak badira ere, copyrightdunak dira.
- Ereserkiaren artikulua nik neuk idatzi nuen eta hitzek 100 urte baino gehiago dituztenez, ez dago arazorik. Baina, adibidez, Advance Australia Fair Australiako ereserkiaren hitzek copyright omen dute eta fair use doktrinapean baino argitaratu daitezke, ikusteko en-wikira jo behar da. Iaz ereserkiak idaztean nahiko buruhauste izan nuen eta abisatu nahi nuen. Esandakoa, gabon, berandu da eta. -- Marklar2007 20:42, 19 Maiatza 2009 (UTC)
Herrialdea
[aldatu iturburu kodea]- Euskalduna erabiltzailearen oharra: Granadarraren mezua ezabatu dut. Arrazoi honegatik: Euskaraz ez zegoen (hau da Euskal Wikipediako hizkuntza eta beste hizkuntza batetan nigana zuzentzeko Enbaxadara jo beharko luke), bere tonua harropuzkeriakoa zen (nire irirtziz ergelkeria edo umekeria maila iritsiaz), niri buruz gezurra esaten du (bandalismoa egin dudala), bere helburua ez da kultura, politika eta fanatismo hutsa baizik, eta azkenik probokatzailea da (bere erabiltzaile orria berriz euskaldunontzako iraingarria da, hitzaldi politiko baten parekoa da eta orrialde ultra eta fanatikoetan sartzeko lotura ditu). Amaitzeko mezu hau ulertzen ez badu... euskarazko hiztegi ezinhobeak eskuragarri eta dohain ditu interneten hemen idatzitakoa itzultzeko. Honenbestez: Ez dut berekin INOLAKO hartu eman zuzen, zeharkako edo urrutikorik eduki nahi. Agur denoi.
--Euskalduna (esan) 2009ko Ekainak 2a. 20:35a (UTC)
- Zergatik ezabatzen ari zara Espainia artikulu horietatik, Euskalduna?--Unai (esan) 09:38, 31 Maiatza 2009 (UTC)
Sticker
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna, galdetu didazun bandari sticker deitzen zaio. Honela sortu dut Wikiproiektu:Ameriketako Estatu Batuak/sticker eta irudi hau erabili dut horretarako: Fitxategi:AEB wikiproiektu sticker.svg. Edozein dudarik baduzu edo bat sortzeko laguntzarik behar baduzu galdetuidazu lasai. --An13sa 11:18, 7 Ekaina 2009 (UTC)
Purullena
[aldatu iturburu kodea]Ez dut ulertzen zergatik tematzen ari zaren hainbeste kontu honekin. Purullena Espainian dago, bai ala ez? Bere espainiartasuna ukatzen ez baduzu, zergatik egiten dizu hainbeste min lehen esaldian egoteak? Hitz hori gehitu duen lankidearen orrian espainiar bandera probokatzaile bat dagoelako? Bada iruditzen zait bere jokoan nahita edo nahi gabe burubelarri sartu zarela. Gaia Txokoan ezarri duzu... ba itxaron pixka bat ea besteek zer dioten! Berriz errepikatzen dizut: Oraingoz, bi lankidek eman dugu iritzia eta Espainiako udalerria da horren alde agertu gara! Artikulu hori blokeatu dut zuen arteko edizio-gerra nekagarria zelako. Txokoko eztabaida argitzen denean desblokeatuko dut. Izan (f)untsa.--Unai (esan) 17:08, 7 Ekaina 2009 (UTC)
- Pena handia emango lidake horrelako tontakeri batengatik zu bezalako lankide baliotsu bat galtzeak. Niretzat bideo hori zabor hutsa da, baina nahiago dut paso egitea, indiferentziaz erantzutea. Zuk eta biok badakigu zer den Euskal Herria, baina ez ezazu tipo horrekin denbora gehiago galdu, arren. Horrelako gauzak eztabaidatzeko beste leku batzuk daude. Hemen, esaterako, bi hilabete eta erdi eman genuen Euskal Herriaz eztabaidatzen... Ez etsi; eutsi! --Unai (esan) 18:33, 7 Ekaina 2009 (UTC)
Irlanda eta Eskoziako gazteluen infotaula
[aldatu iturburu kodea]Ez horregatik.--Assar; (erantzun hemen) 20:08, 17 Ekaina 2009 (UTC)
Maiuskulak leku izenetan
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna, gauzatxo bat komentatu nahi nizun maiuskulei buruz. Normalean tokien izenak izendatzeko, izen arrunt bat daramanean, izen arrunt hori minuskulaz idazten da. Adibidez, "Urquhart gaztelua". Ikusi dut zuk maiuskulaz idazten duzula. Nik Eusko Jaurlaritzaren Letra larrien erabilera liburuan begiratu dut, eta kontrakoa dio. Hain zuen. hau dio liburu horrek:
Elementu generikoa hautazkoa ez denean ere, generikoa letra xehez idaztekoa da gehienetan. Adibidez: a) Elementu espezifikoa (izen berezitik -(t)ar atzizkiaren bidez eratorritako adjektiboa) eta elementu generikoa (izen arrunta). Adibideak: Kaspiar itsasoa, Tirreniar itsasoa, Italiar penintsula, Kantabriar mendikatea, Iberiar goi-ordokia, Kanbriar mendiak, Aleutiar uharteak, Britainiar uharteak...
Beno, maiuskularen erabilerari buruzko gauza gehiago dakartza liburu horrek, denbora baduzu begiratu 66-69 orriak, leku izenen idazkerari buruzkoak dira. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 12:14, 18 Ekaina 2009 (UTC)
- Bale. PD: ez naiz administratzailea.--Assar; (erantzun hemen) 20:00, 18 Ekaina 2009 (UTC)
Ipar Irlandako gaztelu infotaula
[aldatu iturburu kodea]Arazo bakarra banderarena bada, lasai erabil dezakezu Irlandako gaztelu infotaula. Egin behar duzun gauza bakarra da "herrialdea =" eremuan agertzen den testua aldatzea eta zuk nahi duzun herrialdearen kodea jartzea. Orain {{IRL}} jartzen duen lekuan, zuk nahi duzuna jarri. Britainia Handiarena nahi baduzu, {{banderaikur|Erresuma Batua}} idatzi. Ipar Irlandarena ez dago eginda oraindik, baina suposatzen dut egin daitekeela. Nahi baduzu, esan. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 20:11, 18 Ekaina 2009 (UTC)
- Oraintxe ikusi dut Theklanek sortu zuela Ipar Irlandako banderaren txantiloia. Orduan, hori erabili nahi baduzu idatzi {{GBR-NI}} lehen esandako lekuan.--Assar; (erantzun hemen) 20:14, 18 Ekaina 2009 (UTC)
Atariak
[aldatu iturburu kodea]Txinari buruzko atari bat egin nahiko nuke, eta inporta ez bazaizu, Irlandari buruz egindako hartuko dut eredu moduan. Ia antzeko zerbait egiteko gai naizen :S Zariquiegui 21:58, 23 Ekaina 2009 (UTC)
Gràcies
[aldatu iturburu kodea]Cap molèstia. Eskerrik asko! Paucabot 05:15, 26 Ekaina 2009 (UTC)
Sinatzeko
[aldatu iturburu kodea]Iepe, Euskalduna. Iruditu zait ez dakizula nola sinatu automatikoki, botoi sinple bati emanez. Irakur ezazu hau. Ondo izan.--Unai (esan) 21:14, 28 Ekaina 2009 (UTC)
- Ez, horregatik. Koordenatuekin zalantzarik baduzu galdetu lasai. Nik Laguntza:Koordenatuen erabilpena loturan dagoen irudian begiratu dut zein parametroak falta ziren jakiteko.
- Bide batez, jakinarazten dizut Txokoan jarri duzun azken iruzkineko sinadurak, (esaidak hemen) atalean, zure eztabaida orriaren lotura izan beharrean Assar lankidearen eztabaida orriaren lotura duela
:P
. Sinadura automatikoa erabili baldin baduzu, zure sinaduraren konfigurazioa zuzendu beharko zenuke;)
. Ondo izan! Tximist - Zer berri? 22:04, 28 Ekaina 2009 (UTC)- Euskalduna, zure hobespenak aldatzeko, joan goian eskuinean daukazun loturetara, eta hirugarrena sakatu ("hobespenak" dioena, lehen biak zure erabiltzaile-profila eta bigarrena zure eztabaida dira). Gero, lankide profila dioen fitxara joan eta hor "Sinadura" dioen atal bat daukazu.--Assar; (erantzun hemen) 08:11, 29 Ekaina 2009 (UTC)
- Egun on Euskalduna! Assarrek esan dizun moduan, leihoaren goiko aldean, eskuinaldean Hobespenak esteka duzu (nire eztabaida eta nire jarraipen zerrenda artean). Egizu klik hobespenetan eta ondorengo bidea jarrai ezazu: Hobespenak => Lankide profila => Sinadura.
- Bide batez, nire sinaduran aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu dut eta sinadura berria estreinatzen dut. Nire sinadura berria egiteko Lotura automatikorik gabeko sinadura aukera hautatu dut eta ondorengo testua idatzi dut kutxatxoan:
'''[[Lankide:Tximist|Tximist]]''' <small> [[File:Beer_mug.svg|20px]] '''[[Lankide eztabaida:Tximist|Zer berri?]]'''</small>
. Orain zuri dagokizu sinadurarekin jolastea;)
. Zure sinadura konfiguratu ondoren, aurrerantzean botoia sakatuz automatikoki sinatuko duzu. Ondo izan! Tximist Zer berri? 11:20, 29 Ekaina 2009 (UTC)
- Euskalduna, zure hobespenak aldatzeko, joan goian eskuinean daukazun loturetara, eta hirugarrena sakatu ("hobespenak" dioena, lehen biak zure erabiltzaile-profila eta bigarrena zure eztabaida dira). Gero, lankide profila dioen fitxara joan eta hor "Sinadura" dioen atal bat daukazu.--Assar; (erantzun hemen) 08:11, 29 Ekaina 2009 (UTC)
Ez dakit nola aldatzen den sinadurako dataren formatua :-( --Unai (esan) 14:10, 29 Ekaina 2009 (UTC)
Konderriak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna, lehenengo gauzatxoa ni EZ naiz Assar. Ni An13sa naiz, agian konfunditu egingo zinen. Kategorietatik mapak kendu ditut, kategorietan ez dugulako irudirik jartzen. Kategorien formatua hau da:
{{nagusia|KATEGORIAREN ARTIKULU NAGUSIA}} {{commonskat|IZENA INGELESEZ}} [[en:IZENA]] [[fr:IZENA]] ...
{{nagusia}}
, {{commonskat}}
eta interwikiak bakarrik jartzen ditugu. Kategoria ez delako irudiak erakusteko baizik eta artikuluak gaiaren arabera sailkatzeko. Ondo izan. --An13sa ✎ 11:21, 29 Ekaina 2009 (UTC)
- Txantiloi hau sortu dut erabilgarria egingo zaizulakoan. Ondo izan! --An13sa ✎ 09:24, 30 Ekaina 2009 (UTC)
Yosemite
[aldatu iturburu kodea]Arratsalde on, Euskalduna. Mezu bat utzi dut Eztabaida:Yosemite Parke Nazionala orrian. Ea ze deritzozun... Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 16:37, 3 Uztaila 2009 (UTC)
Urpekuntzi vs. itsaspeko
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna. Atzo Itsaspeko artikuluari izena aldatu eta urpekontzi jarri zenion. Artikuluaren eztabaida-orrian horri buruz eztabaidatzen aritu gara, jakinarazteko idazten dizut.--Assar; (erantzun hemen) 06:36, 8 Uztaila 2009 (UTC)
Biztanleria koordenatuekin batera
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Zer moduz zabiltza? Kontutxo bat komentatu nahi dizut: koordenatu txantiloian type:city -ren ostean parentesi artean biztanleria jartzen baduzu softwareak automatikoki detektatzen du eta goian eskubian agertzen den munduko bolatxoari emanez gero hiriaren tamainaren arabera puntua txikiagoa edo lodiagoa izango da. Ez berehala, baina bai databasea berrargitaratzen dutenean. Horrela mapa askoz txukunago geratzen da. Begiratu Tomiño artikuluan nola jarri dudan. Zaindu! -Theklan · ezt · @ 21:01, 21 Uztaila 2009 (UTC)
- Egia esan jendeak ez daki globoaren gainean klik eginda hori gertatzen denik, baina wikipedia guztietan dago horrela eta inbento mundiala da. Gainera oraintxe hori daramaten alemanek gure wikipediako puntuak batu dituzte eta beraz sekulako euskal atlasa dugu bertan. Arazo batzuk konpondu, gaizki zeuden beste batzuk ondo jarri eta jada oso polit gera daiteke! -Theklan · ezt · @ 22:28, 21 Uztaila 2009 (UTC)
Itzulpena
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna, ikusi dut uharte infotaula ingelesez zegoela eta euskaratu egin dut. Pentsatzen dut orduan arazoak izango dituzula Irlandako uhartea artikuluko infotaularekin. Ondo segi! --An13sa ✎ 10:29, 11 Abuztua 2009 (UTC)
Irlandako Ataria
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna, uste dut ez zarela konturatu Irlandako Atariaren eztabaidan jarri dudan ohartxoa. Ondo izan.--An13sa ✎ 12:58, 14 Abuztua 2009 (UTC)
Short story
[aldatu iturburu kodea]Thanky ou for the translation of my short story. How did you like it? It symbolizes the small nations :) --Eino81 22:01, 15 Abuztua 2009 (UTC)
- Köszönöm szavaid. És most Én válaszolok neked két nyelven. Szeretem a kisebbségi nyelveket, köztük a baszkot is. A mi nyelvünkben csak annyi a közös, hogy a névelő nálunk is a, vagy az, a többesszám jele a -k (ház "house", a ház "the house", házak "houses", a házak "the houses"). :) A magyar ez azt jelenti "this", nem "no".
- Thank you for your words. And now I answer to you in two lanuages. I love the minority languages, as the Basque too. Our languages has only these common things: the the is also a, or az, the plural is -k (ház "house", a ház "the house", házak "houses", a házak "the houses"). :) The Hungarian ez means "this", not "no".
- Üdv / Sincerely: Norbert (Eino81) --Eino81 13:50, 17 Abuztua 2009 (UTC)
It's an other thing: there is an article about my, en:Párvusz, because I'm a graphic artist. If you think so, you could translate that to me, into Euskara. If you want, I do for you any other translation in the hungarian wikipedia, for example your village / town or any other. --Eino81 20:13, 17 Abuztua 2009 (UTC)
huh, that was fast! Thank you again! OK, I will see in some days that town :) By the way, how do you like my drawings, pictures? On my home page are the bests: http://parvusz.fw.hu/tus.html --Eino81 21:37, 17 Abuztua 2009 (UTC)
- Hi again! I was thinking. Is there any Euskara magazine or newspaper, where I could publish this short story? :) Not for the money. It's for the feeling :) If you find one, you an send it to them, or give me the address of them, and I will send it. I think, it could be interesting. What do you think? By the way, after our writing to each other, one f my wikifriends asked me why don't I study Basque, the linguistical system is almost the same. Well, I don't know, but I would like to study it one day. --Eino81 06:49, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- One last request. Could you give me your whole name, if it's not a problem? I would like to collect all the names of my translator to thank it. I made now a private publishing. If you would not give it on wikipedia, you can write to me on e-mail: eino (at) freemail.hu :) I hope, it's not a problem.
- Hi! I hope, I did not ask any bad thing :) What do you think, could we make something from this short story for a Basque magazine or newspaper? --Eino81 12:29, 24 Abuztua 2009 (UTC) or hu:User:Eino81
Irish Villages
[aldatu iturburu kodea]Egun on! I think it's great that you're creating articles on Irish villages, but I don't quite understand why you give unofficial English names instead of official Irish names. There are no places in Ireland named Feothanach, Dunquin, Ventry, Inishmore etc. Their names are An Fheothanach, Dún Chaoin, Ceann Trá, Inis Mór etc. Those are the names that the people who live there used, and those are also the only official names. Could I kindly ask you to move these pages to their proper places and to use Irish names when creating articles on Irish-speaking places. CheersJeppiz 17:24, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Bretainiako udalerriak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Aurkitu dut non zegoen soberakoa eta kendu dut jada! -Theklan · ezt · @ 21:45, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Eskoziako historia
[aldatu iturburu kodea]Epa berriro!! Eskozian oporretan astebete eman ondoren, bere historiari buruz zerbait idaztea erabaki dut. Ataria zerbaiten faltan badago, eskatu lasai. -- Marklar2007 16:30, 19 Abuztua 2009 (UTC)
- Ia tour bera egin dugu, beraz ikusi ditudan lekuak eginak dituzu. Saiatuko naiz historia zerbait txukundu eta gero datorrena datorrela. -- Marklar2007 17:05, 19 Abuztua 2009 (UTC)
Joxemai (barka)
[aldatu iturburu kodea]Uste dut hanka sartu dudala (ez dakit zer edo nola egin dudan, nahi gabe izan da). Barkatu, hala ere.Joxemai 15:04, 25 Abuztua 2009 (UTC) Joxemai 15:04, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Barkatu
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Barkamena eskatzen dizut, ez zen nire intentzioa zu mintzea. Bakarrik zen azken aldi honetan oso sutsu ikusten zaitudalako eta hobe delako batzuetan lasaitzea gauzak eztabaidatu ahal izateko. Hala ere mintzen bazaitu erretiratuko dut gustora. Jarraitu lanean, oso gustora ari bainaiz horrelako erabiltzaile langileekin batera proiektu honetan parte hartzen! -Theklan · ezt · @ 17:46, 25 Abuztua 2009 (UTC)
- Bai, berez txantxa bat zen eta gainera lotura interesgarri batekin (ez dakit ikusi duzun!
;)
) Hala ere esaten duzun erabiltzaile horrena nahiko korapilotsua da, berez tipoak bere inguruan eztabaidatzea nahi duelako, troll bat da. Eta ziur bilatuko duela beste modu bat kaka ematen jarraitzeko, asko gustatzen zaiolako. Lasai, berriro egingo badu beste blokeo bat irabaziko du eta kontutan hartuko dut irainen bat jaurtitzen badu mina egiten dizula (nik normalki gauza horietaz paso egiten dut!). Animo! - PD: Bide batez, eta inork erantzuten ez duenez, pasa zaitez Txokoa/Politikak ataletik eta ikusi ea proposamen hori ondo dagoen edo ez. Nire ustez aurrerapauso interesgarri bat izan daiteke, baina aldaketa nahiko egin beharko lirateke! -Theklan · ezt · @ 18:13, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Naranjo de Bulnes
[aldatu iturburu kodea]Ba ez nekien jarriko zenuela eta horregatik jarri dut, bestela utziko nuke. Gauza da Pico Urriellu birzuzenketa ikusi dudala Azkeneko aldaketetan eta orduan ikusi dut ez zuela ez koordenaturik ez txantiloirik. Eta jarri... ez da oso istorio konplexua ere! -Theklan · ezt · @ 13:48, 26 Abuztua 2009 (UTC)
- Nik gazteleratik kopiatu ditut, baina bai, Google Earthekoak kopiatu ahal dituzu, arazorik gabe. Koordenatuak datu publikoak dira eta eurek ez dute horien gaineko jabetza intelektualik. -Theklan · ezt · @ 13:56, 26 Abuztua 2009 (UTC)
- Kar, kar! Nik aspaldi erabiltzen dut, eta beste askok ere, batez ere mendi askoren datuak jartzeko, eta herrien zentruak jartzeko. Beste tresna interesgarri bat mendietarako Mendikat da, lagungarri izan ahal zaizu. -Theklan · ezt · @ 14:32, 26 Abuztua 2009 (UTC)
- Luberri ez nuen ezagutzen. Baina aldatu dut
{{EHko mendi infotaula}}
hori ere barnean egoteko. Orain nahikoa da luberri = zenbakia jartzea (webgunean mendi horrek duena) agertzeko. Eta bai, bultzatu behar da hori ere! -Theklan · ezt · @ 14:32, 26 Abuztua 2009 (UTC)
- Luberri ez nuen ezagutzen. Baina aldatu dut
- Kar, kar! Nik aspaldi erabiltzen dut, eta beste askok ere, batez ere mendi askoren datuak jartzeko, eta herrien zentruak jartzeko. Beste tresna interesgarri bat mendietarako Mendikat da, lagungarri izan ahal zaizu. -Theklan · ezt · @ 14:32, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Ingelerazko wikipediako lotura
[aldatu iturburu kodea]Zorionak, lortu duzu eta nik baino era azkarragoan. Orain bi lekuetan gaude, azalean eta beheko lotura horietan. -Theklan · ezt · @ 21:49, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Malpica
[aldatu iturburu kodea]Egunon Euskalduna. Ez dut uste euskaraz Malpica denik Achyranthes asperaren ohiko izena. Gaztelaniaz baino ez. Nik ezabatu egingo nuke. --josugoni (erantzun hemen) 13:24, 28 Abuztua 2009 (UTC)
- Ederto! --josugoni (erantzun hemen) 14:07, 28 Abuztua 2009 (UTC)
Espainiako hiri infotaula
[aldatu iturburu kodea]Iep! Arazorik gabe, oraintxe jarriko dut. Bide batez, txantiloi hori prestatuta dago automatikoki kalkulatzeko dentsitatea. Horretarako nahikoa da azalera eta populazioa sartzearekin. Azalera puntu batekin sartu behar da (12,24 beharrean 12.24) eta populazioa punturik gabe (1.234 beharrean 1234). Eta dentsitatea automatikoki agertuko da! -Theklan · ezt · @ 13:27, 28 Abuztua 2009 (UTC)
Wikiliburu Katalana/Viquillibre Català
[aldatu iturburu kodea]Agurrak, Xabier,
Zure lankidetzagatik Wikibooks-en katalanean. Graziak bat bestea! (desculpa o meu euskara de robot). --Xavier Dengra 14:33, 29 Abuztua 2009 (UTC)
Saltuacions, Xabier,
Moltes gràcies per la teva col·laboració a Viquillibres. Si volguessis seguir treballant allà, hi ha un llibre de basc quasi sense començar. Si t'animes... ;) Fins una altra! --Xavier Dengra 14:33, 29 Abuztua 2009 (UTC)
Udalerrien infotaula
[aldatu iturburu kodea]Udalerrien infotaulan edo hiri infotaulan? -Theklan · ezt · @ 14:33, 30 Abuztua 2009 (UTC)
- Nik ongi ikusten dut ba. Biztanleria puntuaziorik gabe sartu behar da, eta azalera koma beharrean puntu batekin. Eta dentsitatean ez jarri ezer ere ez. -Theklan · ezt · @ 16:31, 30 Abuztua 2009 (UTC)
Artikulua ingelesez
[aldatu iturburu kodea]Uste dut artikulu hau euskaratzea ahaztu zaizula! Zariquiegui 21:25, 30 Abuztua 2009 (UTC)
Txantiloiak moldatzea
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Saiatuko naiz... uste dut erreza izango dela! -Theklan · ezt · @ 23:23, 31 Abuztua 2009 (UTC)
- Uste dut badagoela... ez badu funtzionatzen esan, agian zerbait gaizki egin dudala! -Theklan · ezt · @ 23:30, 31 Abuztua 2009 (UTC)
- Erreza zen txantiloi guztiak zeudelako txantiloi berdinean oinarrituta, aldi berean hiri orokor infotaularen txantiloian oinarritua dagoena eta bertan aldaketak jada egin genituenez aurrekoan... ba hori, kodeak jartzea baino ez zela! Edozein gauza badakizu, galdetu lasai! -Theklan · ezt · @ 23:39, 31 Abuztua 2009 (UTC)
Altxor uhartea: Kapituluen segida euskaraz
[aldatu iturburu kodea]Aupa Euskalduna! Kapituluen hurrenkera ematean nik euskaraz argitara eman zenekoan (1991), orduan itzultzaileak, Maria Garikanok, paratu zuen itzulpena jarriko nuke. Artikuluaren eztabaida orrian zintzilikatuko dut eta aldatu nahi baduzu, han duzu. Ondo segi eta hurren arte. Anderrena 21:17, 1 Iraila 2009 (UTC)
Udalerriak
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna! Ikusi dut Euskal Herriko udalerrien aurkibide txantiloiak sortzen ari zarela eskualdearen arabera. Goierrikoa ezabatu egin dut eta {{Gipuzkoako udalerri aurkibidea}}
aldatu dut. Nik uste dut honela hobeto geratzen dela, eskualdeen aurkibide indibidualak egin ordez. Ondo izan! --An13sa ✎ 13:01, 12 Iraila 2009 (UTC)
Kategoriak
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna! Barkatu lauburua kentzearena, egia esan berdin zait hor dagoen baina nire ustetan txantiloi horretan ez du zeresanik. Bigarrenik, esan nahi nizuke Xareta txantiloieko kategoria batzuk kendu ditudala. Kendu ditudan kategoriak artikuluenak dira. Artikuluen kategorietan txantiloiak sartzen hasiko bagina kategorietan izugarrizko nahastea izango genuke. Beraz, horregatik utzi dut bakarrik Euskal Herriko udalerrien aurkibideak eskualdez eskualde kategoria hori aurkibide txantiloientzako baita izenak esten duen bezala. Ondo izan.--An13sa ✎ 14:06, 14 Iraila 2009 (UTC)
Hendaiako argazkia
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskalduna! Hendaiako argazkia bozketatik kendu dut, jada nabarmendu genuelako bere garaian, Oreretak gogorarazi bezala. Ondo ibili!--Unai (esan) 12:50, 15 Iraila 2009 (UTC)
Mañón
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Euskalduna! Podrias pfv ver que ha ocurrido con el artículo Mañón, ya que la mencion "A Coruñako probintzian dagoen Xallas eskualdeko udalerria da. " parece ser un error: Xallas no tiene relacion con Mañón. Ondo segi.--Maañón 20:40, 16 Iraila 2009 (UTC)
- Perfecto el cambio y perfecto tu gallego!, Eskerrikasko!. Saludos desde la wikipedia portuguesa a la wiki euskaldun (no trabajo en la gallega, la wiki gallega está tomada por una serie de administradores nombrados a dedo la mayoría, y que boicotean y expulsan a todo aquel que les lleve la contraria .. bueno paro para no aburrir, enfin que saludos desde la wiki portuguesa).--Maañón 21:29, 16 Iraila 2009 (UTC)
Euskal Herriko udalerriak
[aldatu iturburu kodea]KAixo Euskalduna! Saiatuko naiz, bai, baina ez dakit orain posible izango ote dudan, boten kontrola ez baita sekulakoa.
Zaindu
Epa!! Gazteluei buruzko artikuluak egitekotan bazabiltza, agian erabilgarria izango litzateke zuretzat Espainian legeek ez dutela copyrightik jakitea.
Adibidez: hemen Mendoza dorretxearen deskribapena duzu euskaraz eta eskubideak urratu barik kopiatu dezakezu. Bukatzean, ipini {{Ondasun erreferentzia}}
eta listo. Ondo izan. -- Marklar 11:12, 3 Urria 2009 (UTC)
Nabarmendutakoa
[aldatu iturburu kodea]Epa Euskalduna, Txokoan Nabarmendutako artikuluei buruzko gauzatxo bat jarri dut. Jakinaren gainean jartzen zaitut, interesa edukiko duzulakoan.--An13sa ✎ 18:16, 16 Urria 2009 (UTC)
Ried fan de Fryske Beweging
[aldatu iturburu kodea]Hello, I want to ask you a Question. I am an employee from a organization what is called de Ried fan de Fryske Beweging (The Council of the Frisian movement) We are a organization who is trying to preserve the Frisian language and culture. Frisian is a minority language in the Netherlands. The question is would you translate this article about our organization in your language Ried fan de Fryske Beweging. So our organization gets a higher ranking. I thank you in forward. (sorry for my bad English) Greetings from Fryslân. Jellefrl 22:04, 17 Urria 2009 (UTC)
Aipua
[aldatu iturburu kodea]Zer esan nahi duzu?--Unai (esan) 16:25, 19 Urria 2009 (UTC)
- Ez dakit zergatik tematzen zaren honekin... Wikipediatik betirako bota daiteke, baina berriz ere sar daiteke beste izen batekin... Abisu horren ondoren bi asterako blokeatu nuen ([1]); hurrengoa hilabete batekoa izango da. Egunen batean nekatuko delakoan... ondo izan. --Unai (esan) 17:04, 19 Urria 2009 (UTC)
Lota jauregia
[aldatu iturburu kodea]Aldatu dut. Eskerrik asko abisatzeagatik.--Assar; (erantzun hemen) 19:33, 20 Urria 2009 (UTC)
- Lasai, denbora behar du eguneratzeko. Niri batzuetan egun batetik bestera eguneratzen zait.--Assar; (erantzun hemen) 19:38, 20 Urria 2009 (UTC)
Galeserazko Wikipedia
[aldatu iturburu kodea]Jo, ilusioa eta dena egin dit! Hori bai, "Basque" letra tipo batekin egina dago, uste dut eurek "Cymru" edo horrelako zerbait bilatu beharko zutela! Ongi izan. -Theklan · ezt · @ 16:02, 27 Urria 2009 (UTC)
Asturias
[aldatu iturburu kodea]Epa, ni ihaz hantxe eman nuen asteburu bat La Ruta del Cares egiten eta zirrara-garria (hitz bitan :-) ) izan zen. Ondo pasa!! -- Marklar 19:48, 28 Urria 2009 (UTC)
Rei Momo
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Sorry, I don't speak Euskara yet - this is a special request: one of my italian friends would like the article Rei Momo (zirriboroa) to be fully translated - there exist several versions in different languages - I did myself the esperanto translation from the french version, maybe you could translate from the italian one? --Dominik 06:01, 29 Urria 2009 (UTC)
István Sándorfi
[aldatu iturburu kodea]Hi, my friend! After the translation of my short story, could you make an Esukara translation about this article: en:István Sándorfi He is a Hungarian painter, my role-modell. He died in 2007, this is my rememberance for him. I want him to have articles in a lot of languages... Thank you. --Eino81 23:13, 1 Azaroa 2009 (UTC)
Sorry Eino, I can´t in this moment, I´m busy writing new articles. I´ll try to translate it during this week. See you. -- Euskalduna 18:30, 2009ko azaroaren 2a (UTC)
Gazteluak
[aldatu iturburu kodea]Aupa Euskalduna!
Ikusi dut zelako lana egin duzun gaztelu eta jauregiei buruzko informazioa osatzerako orduan, Lapurdiren kasuan esaterako; zorionak lehenbizi beraz. Ni ere aritu nintzen bere garaian antzeko lanarekin, eta berriz ekiteko asmoa dut, udalerrien wikiproiektuaren harira. Kontua da, zuk infotauletan, herrialde modura, probintzia jartzeaz gain, Euskal Herria ere jarri duzula. Nik uste dut (nire iritzia besterik ez da e), sobran dagoen herrialdetasuna dela, probintziaren izena jarriz, EHko infotaula erabiliaz eta beheko maparen laguntzaz, ulertu egiten dela primeran Euskal Herrian daudela, baina ez dut ikusten esplizituki jartze hori, udalerrietan gertatzen den moduan ("X, gipuzkoako udalerria da" idazten dugu, eta ez "X, Gipuzkoako (Euskal Herria) udalerria da"). Agian beste nonor, estatuak jartzearen aldekoa da, horregatik uste dut, lurraldea jartzearekin nahikoa dela. Zer diozu? Segi lan onarekin! --Janfri; bai esan? 21:42, 5 Azaroa 2009 (UTC)
Ezizenak
[aldatu iturburu kodea]Hanka sartze bat egin dut, baina berehala konponduko dut. Bestela Bizkaiko eta beste udalerri guztietan {{{ezizena}} itsusia agertzen zen infotaulan. --josugoni (erantzun hemen) 23:03, 7 Azaroa 2009 (UTC)
- Konponduta! Ea zer iruditzen zaizun.--josugoni (erantzun hemen) 23:06, 7 Azaroa 2009 (UTC)
Abestiak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna. Ikusi dut abestiei buruzko artikuluak sortzen ari zarela. Nik uste, horietako asko eta asko (Txoria txori, Agur Euskal Herriari, etab) copyrighta dute, sortzaileak badirelako (eta bizirik kasu gehienetan, eta hala ez bada, oinordekoek dituzte eskubideak). Argitu beharrekoa da, bestela, ezabatu egin beharko ditugu... Hala ere, herrikoiak direnak, ez dute copyrightik. --josugoni (erantzun hemen) 21:37, 10 Azaroa 2009 (UTC)
- Ondo iruditzen zait zuk esandakoa. Eta ikusi dut aldaketak egin dituzula. Ondo segi! --josugoni (erantzun hemen) 19:12, 11 Azaroa 2009 (UTC)
Zinemaldia
[aldatu iturburu kodea]Zuk nik bezala dakizu manifestaldi horrek ez duela zerikusirik Zinemaldiarekin. Eskertuko nizuke Wikipediako arauak betetzea eta artikulua ez politizatzea. Generalpoteito 23:18, 1 Abendua 2009 (UTC)
Koch-en argazkiak (eta beste)
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Commonseko "Euskaldunaa" al zara? Koch-en argazkiak ezin dira igo. Begiratu ezazu hemengo irudia eta legenda. Galdetu lasai.--Unai (esan) 22:00, 11 Abendua 2009 (UTC)
Proposamena
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Ikusi dut zu ere azala lantzen hasi zarela. Gauzatxo bat Wikipedia:Euskal Herriari buruz artikulua ezabatu dut, oraindik azalera froga delako eta ezin has gaitezke milaka orri sortzen orretarako. Horregatik Wikipedia:Txokoa/azalaren proposamena (2009)/Euskalduna/Euskal Herriari buruz azpiorrialdea sortu dut Euskalduna azpiorrialdearen barruan. Gainera [[Wikipedia:]] hasten diren orrialdeek ere txantiloi eran jokatzen dute, beraz honela errazagoa da. Azalpena ulertuko duzulakoan. Ondo segi!--An13sa ✎ 18:38, 15 Abendua 2009 (UTC)
Azala
[aldatu iturburu kodea]Saiatuko naiz... baina agian ez da erraza. -Theklan · ezt · @ 22:37, 16 Abendua 2009 (UTC)
Commons
[aldatu iturburu kodea]Ikusi dut ohar bat utzi diozula ezabatu duen administratzaileari. Ondo egina. Ea zer dioen.--Unai (esan) 14:26, 19 Abendua 2009 (UTC)