Lankide eztabaida:Ketxus
Ongi etorri, Ketxus, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--EnzaiBot (eztabaida) 17:08, 20 urtarrila 2013 (UTC)
XX. mendeko poesia kaierak: Joxe Azurmendi
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ketxus. Eskertzekoa da egiten ari zaren lana, eta ez da nire nahia lan hori trabatzea, laguntzea baizik.
Artikulu horretatik ezabatu nuen eduki hori kentzeko arrazoi nagusia hauxe da: testu horren tonua ez dela entziklopedia bateko artikulu bati dagokiona, iruzkin pertsonal bati dagokiona baizik. Izan ere, tonu pertsonal hori egokia da liburuaren sarreran jartzeko (jarrita zegoen tokian, alegia), baina ez entziklopedia artikulu baterako.
Gero, gainera, egile eskubideen babesa duen tamaina horretako testu bat ezin da besterik gabe kopiatu (zatitxo bat bai, iturria aipatuta); bigarren mailako arazoa da hori, baina wikipedia guztietan irizpide hori erabiltzen da, eta konturatzen badira besterik gabe ezabatuko dizute (lasai, hala ere: erdal wikipedietan ez dut askorik parte hartzen, euskal wikipedian boluntario aritzeak nire astialditik aski denbora kentzen baitit, eta ez naiz aztertzen hasiko ea egile eskubideek babestutako zer edo zer txertatu duzun).
Egile eskubideen arazo hori saihesteko, bi bide daude:
- Testua moldatzea, beste iturri batzuk ere erabiliz edo bestelako idazketa bat emanez.
- Testuaren egile eskubideak dituenari baimen idatzia eman dezala eskatzea, eta baimen hori argitaratu eta gero testua hona kopiatzea.
Beste zer edo zertan laguntzerik baldin badut, gustura egingo dut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-02-21, 23:04 (Eguzk.)
Sinadura
[aldatu iturburu kodea]Txikikeria bat: wikilariren baten edo artikulu baten eztabaida orrian idaztean, mezuaren bukaeran sinadura jarri behar da. Ez du berebiziko garrantzirik, orriaren historian ageri direlako datu horiek, baina horrela argiago geratzen da nork eta noiz idatzi duen, eta eztabaidaren jarraipena errazago egiten da. --Xabier Armendaritz 2013-02-21, 23:09 (Eguzk.)
«Bibliografia» atala non jarri, artikuluetan
[aldatu iturburu kodea]Ikusi dut hainbat artikulu «Bibliografia» atalarekin osatzen ari zarela. Dudarik gabe, aberasgarria da hori artikulu horietarako, baina atal horren kokalekua «Kanpo loturak» atalaren atzetik doa. Izan ere, artikuluaren edukia osatzeko edukien artean, lehendabizi zuzeneko iturriak aipatzen dira («Erreferentziak»); ondoren, euskal wikipediaren barruan informazio osagarria dakarten artikuluak («Ikus, gainera»); ondoren, Wikipediatik kanpo baina Internet bidez eskuragarri dauden informazio iturri osagarriak («Kanpo loturak»); eta, azkenik, artikulurako iturri izan ez diren, Interneten eskuragarri ez dauden baina artikulurako informazio osagarri garrantzitsua duten iturriak («Bibliografia»).
Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-03-24, 22:51 (Eguzk.)
Barkamena, kondena, tortura
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ketxus. Aurreko edukia webgune batetik hartutakoa delako ezabatu nuen. Wikipedian sartzen duzun edukia askea izan behar da, zuk egina edo beste batena baina aurrekoak zuen egile eskubiderik gabe. - --Joxemai; (erantzunak) 12:04, 10 ekaina 2013 (UTC)
- Barka, horrela izan bada. Mea culpa, ezabatu behar ez nuen edukia ere ezabatu badut. Berreskuratu al duzu eduki zati hori? - --Joxemai; (erantzunak) 14:38, 10 ekaina 2013 (UTC)
Egile eskubideak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ketxus. Volksgeist. Herri gogoa artikulura egile eskubideek babestutako web orri honetatik edukia kopiatu duzunez, eduki hori ezabatu behar izan dut artikulutik. Mesedez, ez kopiatu testurik Wikipediara, salbu eta testuak lizentzia librea badu. Hemen aurkituko duzu Wikipediara edukia kopiatzeko onartutako lizentzia libreen azalpena. --Xabier Armendaritz 2014-03-12, 19:30 (UTC)
Azurmendi copyvio
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ketxus. Etzazu gaizki hartu ipinitako oharra. Eztabaida orrian bertan azaltzen duzunez edukia (edo horren zati handiak) Lapiko Kritikoaren webgunetik hartutakoak dira, neronek atzo bertan egiaztatu nuenez. Eduki hori cc-by-sa-nd lizentziapean dago (dolarra ezabatuta). Eta kontua da Wikipediak public domain, cc-by edo cc-by-sa edukiak bakarrik onartzen dituela edukiak kanpotik ekartzen direnean. Irtenbide moduan, zuek aritzen zareten webgune horretako artikulu horretan bertan lizentzia berezia jartzea (cc-by edo cc-by-sa) edo artikulua birmoldatzea liteke, oso osorik kopiatuta dauden esaldiak berreginez beste hitzekin (niri errazagoa iruditzan zait lehenengoa, baina hori zuen esku dago). Nik nere aldetik ez dut artikulua ezabatzeko asmorik, baina oharra hor egon behar da, edukia dagoen bezala egile eskubideen urraketa delako. Imajinatu batek Azurmendiren artikuluarekin liburuska bat egiten duela eta saltzen hasten dela, zuek salaketa jarriko zenukete eduki horrekin ezin baita diturik irabazi eta beste alde batetik Wikipedian jartzen du baietz, bere edukiarekin dirua irabaz daitekeela. Ulertuko duzulakoan. Mesedez, hemendik aurrera mezuak artikuluaren eztabaida orrian jarri. - --Joxemai; (erantzunak) 07:15, 30 apirila 2014 (UTC)
- Kaixo, Ketxus. artikuluaren eztabaida orrian idatzi dizkizut azalpen batzuk. Laguntza behar izanez gero, galdetu lasai. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-04-30, 09:05 (UTC)
Joxemai lankideari edo Xabier Armendaritz lankideari mezua bidaltzeko, sakatu aurreko bi loturetako batean eta ezker aldean "bidali mezu elektronikoa erabiltzaile honi" loturan sakatu dezakezu. - --Joxemai; (erantzunak) 11:37, 30 apirila 2014 (UTC)
- Lortu dut, eskerrik asko. Ketxus
Ernest Renan, wikiesanak
[aldatu iturburu kodea]Aupa, Ketxus. Dagoeneko eskatu dut ezabatzeko, Wikimediaren proiektu guztietan (wikipediak, Wikiiturriak, Wikiesanak...) funtzionatzen duen {{delete}}
txantiloia erabiliz.
Hurrena konturatzen bazara orriaren izena gaizki jarri duzula, egokiena da orriaren goialdean, eskuinean ageri den «Gehiago» aukeran klikatzea, eta ondoren «Mugitu» hautatzea. Horrela, orri horri izena aldatu ahalko diozu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2014-11-28, 15:47 (UTC)
Joxe Azurmendi
[aldatu iturburu kodea]Kaixo. Wikipedia entziklopedia askea izateak ez du esan nahi edonork edozer egin dezakeenik. Zure ekarpenak Joxe Azurmendiren lanak dagokien artikuluetan txertatzera mugatzen dira gehienbat, spam-tzat hartu behar den horretara. Zure ekarpenek aberasgarriagoak eta zabalagoak izaten jarraitzen badute, blokeoa kontsideratu beharko dut. - --Joxemai; (erantzunak) 13:00, 23 maiatza 2016 (UTC)
Spama?
[aldatu iturburu kodea]Sentitzen dut nire ekarpenak eskasak iruditzen bazaizkizu, nire adimenak ez du gehiagorako ematen. Baina tira, edozer egiten dudala esatea gehitxo iruditzen zait. Arrazoi duzu, dagokion artikuluetan erreferentziak ipintzen aritu naiz justu liburu hori lantzen ari naizelako eta hainbat artikulutan euskarazko bibliografiarik ez dagoelako. Nik ezagutzen dudana ipintzen dut (eta ez edozer) zuri spama irudituagatik, hobe genuke euskarazko wikipedian jende gehiagok erreferentziak gehituko balituzte. Bestalde, ekarpen "zabalagoa" egitekotan ere banengoen liburu horri buruz artikulua sortuz, baina aurretik berriro irakurri eta landu egin beharko nuke. Eta irakurriko dut eta landuko dut. Baina artikulua sortzeko gogoak kendu dizkidazu, baita euskarazko wikipedian parte hartzekoa ere. Ondo izan! (Ketxus (eztabaida) 19:56, 23 maiatza 2016 (UTC))
Ikusgela - Joxe Azurmendi
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ketxus. Nire eztabaida orrian utzitako oharrari erantzunez, pentsatu dut arrazoia duzula, eta gaur-gaurkoz hobe dela Txillardegiren bideoa hor ez jartzea. Kendu dut dagoeneko. Abenduan Azurmendiren bideoa aterako da, eta hor ikusiko dugu ea biak uztartzea komeni den, edo ez. Besarkada bat. - --Demonocrazy; (erantzunak) 14:30, 9 azaroak 2023 (UTC)
Hegel
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Lortzen baduzu Georg Wilhelm Friedrich Hegel artikuluak 30.000 byte baino gehiago izatea, Wikiproiektu:Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda proiektuan asko lagunduko duzu! Theklan (eztabaida) 21:28, 22 urria 2024 (CEST)
- Zaila ikusten dut. Nire ekarpena Hegelen liburu konkretu batean zentratua da eta ez naiz muga horretara iritsiko, gaur-gaurkoz. Ketxus (eztabaida) 21:32, 22 urria 2024 (CEST)