Leire Apellaniz
Leire Apellaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta zinema ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Leire Apellaniz López (Bilbo, 1975) bizkaitar zinema ekoizlea eta zinema-zuzendaria da.[1] Donostiako Zinemaldian lan egin ondoren, 2013an Señor & Señora ekoiztetxea sortu zuen Aritz Morenorekin batera eta gero Apellaniz & Sosa errealizadore eta argazki-zuzendari den Ion Sosarekin.[2][3]
Lan-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leire Apellaniz Donostiako Zinemaldiko sail teknikoko arduraduna izan zen hamar urtez.[4]
Leire Apellanizek lan aktiboa egin du ekoizle eta zuzendari gisa, Sr.& Sra.etxean eta geroago sortu zuen Apellaniz eta eta Sosa ekoiztetxean. 2015ean, bere lehen dokumentala ekoitzi eta zuzendu zuen, “El último verano”, Karlovy Varyn estreinatua. 2017an, Labyrint Films (ES) filmekin batera, Ana Schulz-en eta Cristobal Fernándezen “Mudar la piel” opera dokumentala ekoitzi zuen, Locarnoko Zinemaldian estreinatua.[4]
Zinemaldiko Zuzendari Berrien atalean estreinatu zen Maider Fernandez Iriarteren lehen filma izan den “Las letras de Jordi” dokumental-ekoizpena. Aritz Morenoren “Ventajas de viajar en tren” ere ekoitzi zuen, lau Goyetarako izendatua, eta Europako Zinema Akademiaren sari bat duena. Chema García Ibarraren “Espíritu sagrado” estreinatu zuen. Locarnoko Zinemaldian aipamen berezia jaso zuen eta Feroz saria irabazi zuen. "Canto cómico. Niño de Ellche" ere estreinatu zuen, Marc Sempere-Moyarekin batera ekoitzi eta zuzentzen zuena.[5]
Aipatutakoez gain Pablo Hernando, Lois Patiño, Irati Gorostidi eta Ion de Sosaren proiektuak ekoitzi ditu. Zuzendari gisa lehen fikzio-luzea “Zuria” izenekoa da.
Hainbat ikerketa eta sorkuntza zinematografikoko zentrotan aritu da irakasle. Tabakaleran dagoen ikus-entzunezko sorkuntza- eta saiakuntza-laborategiko tutore izan zen urtebetez. Gainera, bi urtez NOKA mentoring programan parte hartu zuen. Gero Elias Querejeta Zine Eskolan tutoretza eta laguntza sortzailea eman zuen.
2020an Rotterdam Labek, IFFR Pro-ren ekoizleentzako talentua garatzeko programak 20. edizioa egin zuen. Urtarrilaren 25etik 29ra ospatu zen eta bertan lantegiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta sareko lanak egin ziren. Apellanizek zera esan zuen:
“Rotterdam” da, seguruenik, gaur egungo jaialdien programaziorik kezkagarriena duen Europako jaialdia. Horregatik, eta CinemaMart-etik mundu osoko ekoizleen arteko networking-a sustatzen ari den energiagatik, zorionekoa baino gehiago sentitzen naiz aurten Rotterdam Lab-en La Inkubagailua-ri esker hautatu nautelako. Aukera zoragarri hori ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko naiz, gaur egun garatzen ari garen proiektuak hazi eta abentura honetan gurekin izango diren lagunak aurkitzeko, film biziak eta bizigarriak egiteko, alegia”.[3]
Alessia Acone Rotterdam Lab-koordinatzaileak adierazi dutenez:
“Leire esperientzia handiko profesionala da, eta gaur egun nazioarteko koprodukzioen zuzendaritzan lana egiten du. Uste dugu Leirek IFFRn irudikatzen dugunaren ildotik lan egin duela filmetan, eta ekoizle gisa izan duen garapen profesionala Rotterdam Lab-en parte hartzeanonura izan dezakeela”.[3]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an El último verano dokumentala zuzendu zuen.
2022an "Canto Cósmico - Niño de Elche" filma estreinatu zuen Marc Sempere-Moya zinegilearekin,[5] biok ko-zuzendari eta ko-gidoigile zirelarik.[6] Señor & Señora produktoraren lan bat izan zen Código Sur Producciones ekoiztetxearekin batera. Banatzailea Margenes enpresa da. 2022ko otsailaren 4an estreinatu zen. [7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «Leire Apellaniz» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Viaje al centro de la locura» Noticias de Gipuzkoa 2019/11/02.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Leire Apellániz, Productora de Espíritu Sagrado, participará en Rotterdam Lab de Cinemart - Festival de Rotterdam» The Screen 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ a b «Leire Apellaniz | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Entrevista Leire Apellaniz y Marc Sempere Moya - Caimán CdC» Caiman Ediciones 2022-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
- ↑ «Márgenes - Canto cósmico. Niño de Elche» www.margenes.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Canto cósmico. Niño de Elche (2021). (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canto Cósmiko filmaren trailer ofiziala.