Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | NAM, MNA, MPNA, MNOAL, NOAL, MPNA, ՉՄՇ, MNA, MNA, BOL eta LGHM |
Mota | gobernu arteko erakundea eta nazioarteko erakundea |
Agintea | |
Lehendakaria | Nicolás Maduro |
Osatuta | "Josip Broz Tito" Art Gallery of the Nonaligned Countries (en) Centre for Science and Technology of the Non-aligned and Other Developing Countries (en) Coordinating Bureau of the Non-Aligned Movement (en) NAM News Network (en) Non-Aligned Movement Center for Human Rights and Cultural Diversity (en) Non-Aligned Movement Centre for South-South Technical Cooperation (en) Non-Aligned Movement Youth Organization (en) Non-Aligned News Agencies Pool (en) |
Historia | |
Sorrera | 1955eko irailaren 1a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua[1] (LGHM) edo Lerrokatu Gabeko Herrialdeak (ingelesez: Non-Aligned Movement, NAM) estatuek osatutako nazioarteko erakunde bat da, inolako potentzia mundialaren alde edo aurka daudela aldarrikatzen dutenak. Mugimendua Egiptoko presidente Gamal Abdul Nasserrek, Indiako lehen ministro Jawaharlal Nehruk eta Jugoslaviako presidente Josip Broz Titok sortu zuten Belgraden 1961ean. 2009an 118 kide zituen eta 17 begirale estatu[2]. Erakundearen xedea 1979ko Habanako adierazpenean ezarri zen: lerrokatu gabeko nazioen independentzia, burujabetza, lurralde osotasuna eta segurtasuna ziurtatzea, batez ere inperialismo, kolonialismo, neo-kolonialismo, arrazakeria eta atzerritar eraso mota guztien aurka[3]. Nazio Batuen Erakundeko estatuen bi herenak dira gutxi gorabehera eta munduko biztanleriaren %55 batzen dute.
Lerrokatu Gabeko Mugimenduak mundu mailako hainbat estatu garrantzitsu batzen ditu barnean, hala nola, India, Aljeria, Egipto, Indonesia, Pakistan, Kuba, Hegoafrika, Iran, Malaysia eta antzinako Jugoslavia. Txina kide izan da aldi batez. Brasil ez da inoiz kide izan, baina xede gehienekin bat dator eta erregulartasunez begiraleak bidaltzen ditu goi bileretara.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afganistan
- Afrika Erdiko Errepublika
- Aljeria
- Angola
- Antigua eta Barbuda
- Arabiar Emirerri Batuak
- Bahamak
- Bahrein
- Bangladesh
- Barbados
- Bielorrusia
- Belize
- Benin
- Bhutan
- Boli Kosta
- Bolivia
- Botswana
- Birmania
- Brunei
- Burkina Faso
- Burundi
- Cabo Verde
- Djibuti
- Dominikar Errepublika
- Dominika
- Hegoafrika
- Ipar Korea
- Kanbodia
- Kamerun
- Kolonbia
- Komoreak
- Kongo
- Kongoko Errepublika Demokratikoa
- Kuba
- Ekialdeko Timor
- Ekuador
- Ekuatore Ginea
- Egipto
- Eritrea
- Etiopia
- Fiji
- Gabon
- Gambia
- Ghana
- Grenada
- Guatemala
- Ginea
- Ginea Bissau
- Guyana
- Haiti
- Honduras
- Indonesia
- India
- Irak
- Iran
- Jamaika
- Jordania
- Kenya
- Kuwait
- Laos
- Lesotho
- Libano
- Liberia
- Libia
- Madagaskar
- Malaysia
- Malawi
- Maldivak
- Mali
- Maurizio
- Mauritania
- Mongolia
- Maroko
- Mozambike
- Namibia
- Nepal
- Nikaragua
- Niger
- Nigeria
- Oman
- Pakistan
- Palestina
- Panama
- Papua Ginea Berria
- Peru
- Filipinak
- Qatar
- Rwanda
- Saint Kitts eta Nevis
- Saint Lucia
- Saint Vincent eta Grenadinak
- Sao Tome eta Principe
- Saudi Arabia
- Senegal
- Seychelleak
- Sierra Leona
- Singapur
- Somalia
- Sri Lanka
- Sudan
- Surinam
- Swazilandia
- Siria
- Tanzania
- Thailandia
- Togo
- Trinidad eta Tobago
- Tunisia
- Turkmenistan
- Txad
- Txile
- Uganda
- Uzbekistan
- Vanuatu
- Venezuela
- Vietnam
- Yemen
- Zambia
- Zimbabwe
Begiraleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi bilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzarra | Data | Tokia |
---|---|---|
I | 1961ko irailak 1-6 | Belgrad (Jugoslavia) |
II | 1964ko urriak 5-10 | Kairo (Egipto) |
III | 1970ko irailak 8-10 | Lusaka (Zambia) |
IV | 1973ko irailak 5-9 | Aljer (Aljeria) |
V | 1976ko abuztuak 16-19 | Kolonbo (Sri Lanka) |
VI | 1979ko irailak 3-9 | Habana (Kuba) |
VII | 1983ko martxoak 7-12 | New Delhi (India) |
VIII | 1986ko irailak 1-6 | Harare (Zimbabwe) |
IX | 1989ko irailak 4-7 | Belgrad (Jugoslavia) |
X | 1992ko irailak 1-7 | Jakarta (Indonesia) |
XI | 1995ko urriak 18-20 | Cartagena de Indias (Kolonbia) |
XII | 1998ko irailak 2-3 | Durban (Hegoafrika) |
XIII | 2003ko otsailak 20-25 | Kuala Lumpur (Malaysia) |
XIV [4] | 2006ko irailak 11-16 | Habana (Kuba) |
XV | 2009ko 11-16 | Sharm el-Sheikh (Egipto) |
Idazkaritza orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazkaritza Orokorra | |||
---|---|---|---|
Izena | Estatua | Noiztik | Noiz arte |
Josip Broz Tito | Jugoslavia | 1961 | 1964 |
Gamal Abdel Nasser | Egipto | 1964 | 1970 |
Kenneth Kaunda | Zambia | 1970 | 1973 |
Houari Boumediene | Aljeria | 1973 | 1976 |
William Gopallawa | Sri Lanka | 1976 | 1978 |
Junius Richard Jayawardene | 1978 | 1979 | |
Fidel Castro | Kuba | 1979 | 1983 |
N. Sanjiva Reddy | India | 1983 | |
Giani Zail Singh | 1983 | 1986 | |
Robert Mugabe | Zimbabwe | 1986 | 1989 |
Janez Drnovšek | Jugoslavia | 1989 | 1990 |
Borisav Jović | 1990 | 1991 | |
Stjepan (Stipe) Mesić | 1991 | ||
Branko Kostić | 1991 | 1992 | |
Dobrica Ćosić | 1992 | ||
Suharto | Indonesia | 1992 | 1995 |
Ernesto Samper Pizano | Kolonbia | 1995 | 1998 |
Andrés Pastrana Arango | 1998 | ||
Nelson Mandela | Hegoafrika | 1998 | 1999 |
Thabo Mbeki | 1999 | 2003 | |
Mahathir bin Mohamad | Malaysia | 2003 | |
Abdullah Ahmad Badawi | 2003 | 2006 | |
Fidel Castro | Kuba | 2006 | 2008 |
Raúl Castro | 2008 | 2009 | |
Hosni Mubarak | Egipto | 2009 | 2011 |
Mohamed Hussein Tantawi | 2011 | 2012 | |
Mohamed Morsi | 2012 | 2012 | |
Mahmoud Ahmadinejad | Iran | 2012 | 2013 |
Hassan Rouhani | 2013 | 2016 | |
Nicolás Maduro | Venezuela | 2016 | 2019 |
Ilham Aliyev | Azerbaijan | 2019 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ https://web.archive.org/web/20110727110130/http://www.namegypt.org/en/AboutName/MembersObserversAndGuests/Pages/default.aspx
- ↑ Fidel Castroren hitzaldia NBEan Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren idazkari gisa 1979ko urriaren 12an; Pakistan eta LGM, Board of Investment - Pakistango Gobernua, 2003
- ↑ Mugimenduaren 14. batzarra, Habana 2006