Lester Bowles Pearson
Itxura
Lester Bowles Pearson (Toronto, Kanada, 1897ko apirilaren 23a - Ottawa, Kanada, 1972ko abenduaren 27a) Kanadako politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanadako enbaxadore izan zen Estatu Batuetan (1945-1946), Kanpo Arazoetarako ministroa (1948-1957), eta oposizio liberalaren buruzagia (1958-1963). 1957an Bakearen Nobel Saria eman zioten 1956. urteko Suezko krisialdia konpontzeko egin zuen ahaleginagatik.
Alderdi Liberalak 1963. urteko hauteskundeak irabazi zituenean, Kanadako Lehen Ministro izendatu zuten. 1967. urtean Quebeceko politika-arazoei aurre egin behar izan zien, eta urte hartako abenduan kargua utzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]