Letoniako geografia
Itxura
Letonia Europako iparraldean kokatua dago.
Iparraldean Estonia, ekialdean Errusia, hegoaldean Bielorrusia eta Lituania, eta mendebaldean Itsaso Baltikoa ditu. Letoniak, mendi gutxi baina 12.000 errekatik gora eta 3.000 laku txiki inguru ditu. Orokorrean lurraldea nahiko laua da, punturik altuena Gaiziņkalns muinoa da, 311 metro baino ez dituena.
XVIII. mendean, Letonia Errusiaren esku pasa zen 1991. urtean berriz ere independizatuz. 2003ko irailaren 20an, erreferendum bidez Letonia Europar Batasunean sartzea onartu zuten letoniarrek, %69,6-k baiezkoa emanez.