Edukira joan

Lobotomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lobotomia
Deskribapena
Motapsikokirurgia
Espezialitateapsikokirurgia
Sortzen dufrontal lobe disorder (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Lobotomia (grezieratik, lobo: burmuineko lobulu, eta tomos: xerra), burmuineko kortex prefrontaleko konexioak moztean oinarritzen den ebakuntza kirurgikoari deritzo. Buruko hainbat gaixotasunen sendabidean praktikatzen zen.

Prozedura mota honi eskuarki “lobotomia” deritzo. “Lobotomia” hitzak burmuineko lobulu frontaletan egiten den edozein ebakuntza adierazten du, baina ez da guztiz zuzena. Izan ere, bide nerbiosoen suntsiketa erauzketarik egin gabe da lobotomia; eta lobektomia berriz, erauzketa egiten denean.

Jardunbide hau gizakietan aurrera eramateko lehenengo saiakerak 1935etik aurrera hasi ziren, Egas Moniz neurologoak Almeidas Lima kirurgialariarekin leukotomia prefrontal batzuetan lan egitea erabaki zuenean.

Monizek eta Limak, emaitza onak izan zituztela esan zuten, depresioaren tratamenduan bereziki. Baina aipatu ez zutena izan zen, gaixoen %6 ez zela ebakuntzatik bizirik atera eta maiztasunez aurkako aldaketak gertatzen zirela gaixoen nortasunean eta portaera sozialean. Arriskuak zituen arren, AEBetan prozedura hau gogo handiz hartu zuten egoera mental sendaezinen tratamendu gisa.

Metodo honengatik Egas Moniz-ek 1949an Nobel Saria jaso zuen, nahiz eta bere metodologia guztiz frogatuta ez egon. Izan ere, John P.J. Pinel-ek esan zuen Monizen ondore guztiak kasu kliniko bakar batean zutela oinarria eta kasu hori ez zen ezta gizatiarra ere, txinpantzeetan gauzatua hain zuzen. Argi dago horrek ez duela funts zientifikorik. Garbi ikus daiteke hori 1928. urtean egindako beste esperimentu batean: beste bi txinpantzeri lobotomia egin zieten eta biak hil ziren ebakuntzan.

Gainera, Monizen txostenen ondoren egindako lehenengo ebaluazioak, ebakuntzak egiten zituzten mediku berberek egiten zituzten. Horrela metodoa erabat subjektiboa bihurtu zen eta honen emaitza ebaluazio positibo eta optimistegia izan zen.

Tratamendurako hasierako irizpideak oso zorrotzak izan ziren, “auto tortura”-ko baldintza gutxi batzuk bakarrik proposatu ziren,. Antsietate kroniko latza, depresioa buru-hilketarekin eta obsesibo-konpultsibo desordena izan ziren trataturiko sintoma nagusiak.

Gaur egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain psikoebakuntza deritzo lobotomiari. Ikerlari askok uste dute gaixotasun mental oso latza batzuentzako irtenbide bakarra dela. Gainera gaixo batzuei metodo hau jartzen zaie beraien arazo torturatzaile eta gogorretatik ihes egin ahal izateko. Nahiz eta egungo ebakuntza hauek oso desberdinak diren antzinako lobotomiengandik. Egun, ebakuntza-gela oso aurreratuetan egiten dira eta tribunal batek gaixo bakoitza eta bere kasua oso hurbiletik jarraitzen ditu.

Gaixotasun konkretu batzuetan erabiltzen da psikoebakuntza: depresioetan, trastorno obsesibo-konpultsiboan (TOC) eta antsietate eta portaera gogorretan bereziki. Gainera gaixoek beste hainbat tratamenduekin hobetzen ez dutela demostratu behar da.

Gaur egun gauza asko hartzen dira kontuan, ez baitute nahi Ingalaterran gertatu zen moduan, 10000 pertsonari metodo ez-gizatiar hau aplikatzea. Gainera, 1970ko hamarkadan oso ondorio latzak zituela ikertu zen epilepsia eta gizentasuna barne.

Lobotomiaren gaiak, polemika handia sortu du urte askotan zehar, arazo etikoekin batera. Metodo honek helburu on bat dauka; gaixotasun gogorrak eta ia sendaezinak tratatzea burmuina ikertuz eta modu batean hala bestean hau zulatuz. Kontua da ez dela oso fidagarria ezta eraginkorra ere, eta gaixoak egoera oso kaxkarrean uzten dituela maiz. Baina populazioaren %3ak normalean izaten ditu horrelako gaixotasun itzulezinak eta ezin dira sendatu droga edo beste tratamendu batzuen bitartez. Horregatik psikoebakuntza da geratzen zaien aukera bakarra. Eta hemen hasten ohi dira eztabaidak.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]