Lock, Stock and Two Smoking Barrels
Lock, Stock and Two Smoking Barrels | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Lock, Stock and Two Smoking Barrels |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma eta black comedy film (en) |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Guy Ritchie |
Gidoigilea(k) | Guy Ritchie Peter Cattaneo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Matthew Vaughn (en) Steve Tisch |
Konpainia ekoizlea | Summit Entertainment HandMade Films (en) |
Edizioa | Niven Howie (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Hughes (en) |
Argazki-zuzendaria | Tim Maurice-Jones (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Stephanie Collie (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentu nagusia | apustua |
| |
Bideoa | YouTube |
Lock, Stock and Two Smoking Barrels (euskaraz Itxi, bildu eta bi kanoi ketsu) 1998ko Guy Ritchie britainiar zinema zuzendariaren thriller-komedia filma da.
Filma 2000ko Snatch filmaren aurrekaria izan zen (hura jada diru aurrekontu handia izanik, nazioartean oihartzun handiagoa izan zuen). Aktore batzuek bi filmotako paper nagusietan antzeztu zuten: Jason Statham edota Vinnie Jones. Bestalde, 2000an film horretan oinarritutako Lock, Stock... telesaila estreinatu zen.
Eszena ezagunenetakoa Hundred Mile High City abestiaren doinuaz pertsonaia nagusiak poliziak atzetik jarraika dituztela eta Londresko kaleetan barna korrika ihes egiten dueteneko hasierako eszena da.
Argumentoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacon, Soap, Tom eta Eddy (Jason Statham, Dexter Fletcher, Jason Flemyng eta Nick Moran), umetatiko lagunak, Londres hiriko gazte batzuk dira. Egun batez denen artean 100.000 libera elkartu eta Harry "Aizkora" Lonsdale (P. H. Moriarty) izeneko auzoko jauntxoarekin "brag hiru kartetan" izeneko karta jokoan jokatzeko hitzordua egin dute. Hala ere, Harryk bere bizkarzain Barry "Baptista" (Lenny McLean) izenekoaren bidez Eddy kartetan oso trebea dela jakin duenez, jokoa aldez aurretik azpijokoaz baliatuz moldatu egin du. Horrela, Eddyk galtzean, Harryk adiskide taldea 500.000 libera aste bateko epean ematera behartu du: hain egun gutxitan dirutza hori eskuratzeko aukera gutxi dituela badakienez, Eddyren aurkako mendeku pertsonal bati ekin dio. Barry "Baptistak" Eddyri zorra kitatu gabe iragaten den egun bakoitzeko, lagunetako bati hatz bat ebakiko diola ohartarazi dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jason Flemyng: Tom
- Dexter Fletcher: Soap
- Nick Moran: Eddy
- Jason Statham: Bacon
- Steven Mackintosh, Winston
- Sting: JD
- Nick Marcq: Charles
- Vinnie Jones: Chris
- Lenny McLean: Barry "Baptista"
- Steve Sweeney: Plank
- Peter McNicholl: Chris semea
- Suzy Ratner: Gloria
- P. H. Moriarty: Harry "Aizkora" Lonsdale
- Stephen Marcus: Nick "Greziarra"
- Vas Blackwood: Rory Breaker
- Frank Harper: Diamond Dog
- Alan Ford: Alan
- Victor McGuire: Gary
- Jake Abraham: Dean
- Rob Brydon: trafiko zaindaria
- Danny John-Jules: tabernaria
Ikus gaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998ko filmak
- Guy Ritchiek zuzendutako filmak
- Guy Ritchiek idatzitako filmak
- Peter Cattaneok idatzitako filmak
- Jason Flemyngek antzeztutako filmak
- Nick Moranek antzeztutako filmak
- Jason Stathamek antzeztutako filmak
- Vinnie Jonesek antzeztutako filmak
- Stingek antzeztutako filmak
- Lenny McLeanek antzeztutako filmak
- Alan Fordek antzeztutako filmak
- Frank Harperrek antzeztutako filmak
- Stephen Marcusek antzeztutako filmak
- Andrew Tiernanek antzeztutako filmak
- Rob Brydonek antzeztutako filmak
- Steve Tischek ekoitzitako filmak
- Summit Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ingelesezko filmak
- Thrillerrak
- Karta jokoei buruzko filmak
- Londresen girotutako filmak
- Gangster filmak
- Kultuzko filmak