Lollardo
Itxura
Lollardo edo lolardo (ingeles zaharretik, lollaert, "marmarti"), XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterran zabaldu ziren kristau herese batzuei eman zitzaien izena da.
John Wycliffe teologoaren jarraitzaileak ziren, eta eliz agintarien ohituren aurka jo zuten, pobreziara itzultzea aldarrikatzen zutela. Mugimendu horrek teologiazko oinarriak zituen hasieran, baina XIV. mendearen bukaeran gizarte-mugimendu bihurtu zen: ideia haietan aurkitu zuten funtsa herri-matxinadek XV. mendean, eta, zapalkuntza bortitzagatik ere, bizirik iraun zuen ideologia honek, erreforma protestantea herrian sustraitzeko ahalegina erraztu baitzuen XVI. mendearen hasieran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.