Lozère
Lozère (48) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Prefetura | Mende |
Prefeta | Jean-Paul Pourquier (UMP) |
Azpiprefeturak | Florac |
Barrutiak | 2 |
Kantonamenduak | 25 |
Udalerriak | 185 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 44°20′N 3°36′E / 44.33°N 3.6°E |
Azalera | 5.167 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 76519 |
Dentsitatea | 14.809,173601703 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Lozère[1] (frantsesez lɔzɛʁ ahoskatua; okzitanieraz: Losera luˈzeɾɔ ahoskatua) Okzitania eskualdeko departamendua da (48), Frantziako erdi-hegoaldean, Massif Centralen hego-ekialdean. Bertan dagoen Lozère menditik hartzen du izena.
Prefektura Mende hirian dago. Suprefetura hiria Florac da. Mugakide ditu Cantal, Loira Garaia, Ardèche, Gard eta Aveyron departamenduak. Eskualde menditsua dela esan daiteke oro har. Eskualdearen iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m., Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebalean eta mendebalean sumendiek sortutako Aubraceko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lozère 1790eko martxoaren 4an sortutako 83 departamenduetako bat da, 1789ko abenduaren 22ko legea aplikatuz. Hasieran Sources eta Hautes-Cévennes izenak proposatu ziren, baina ez zuten onartu. Bere mugak antzinako Gévaudango gotzaindegiarenekin bat datoz, Sauguesko kantonamendua izan ezik, gotzaindegi honetakoa zena eta orain Haute-Loire departamenduan dagoena.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduak 2 barruti, 13 kantonamendu eta 158 udalerri ditu.[2]
INSEE kodea |
Barrutia | Hiriburua | Biztanleria[3] (2012) |
Azalera (km2) |
Dentsitatea (biztanle/km2) |
Udalerriak |
---|---|---|---|---|---|---|
481 | Florac | Florac | 13,276 | 1,687 | 7,9 | 38 |
482 | Mende | Mende | 63,613 | 3,479 | 18,3 | 120 |
Hona hemen Lozèreko 13 departamenduak:
- Aumont-Aubrac (4801)
- La Canourgue (4802)
- Chirac (4803)
- Le Collet-de-Dèze (4804)
- Florac (4805)
- Grandrieu (4806)
- Langogne (4807)
- Marvejols (4808)
- Mende-1 (4809)
- Mende-2 (4810)
- Saint-Alban-sur-Limagnole (4811)
- Saint-Chély-d'Apcher (4812)
- Saint-Étienne-du-Valdonnez (4813)
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
126.503 | 140.347 | 140.788 | 144.705 | 140.819 | 137.367 | 137.367 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
135.190 | 138.319 | 143.565 | 141.264 | 135.517 | 132.151 | 128.016 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
128.016 | 122.738 | 108.822 | 104.733 | 101.849 | 98.480 | 90.523 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
82.391 | 81.868 | 77.258 | 74.825 | 74.294 | 72.825 | 73.509 |
Turismo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turistek espeleologia eta beste kirol batzuk, tartean eski edo kayak, egiten dituzte. Lozèrek Cévennesko parke nazionalaren zati bat du bere barnean. Frantziako lekurik hoberena da amuarrainak hartzeko, batez ere Lot, Tarn edota Truyère ibaiak.
-
Marvejolsko eliza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 36. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-24).
- ↑ (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Département de La Lozère (48). .
- ↑ (Frantsesez) Institut national de la statistique et des études économiques - INSEE. Populations lègales 2012 - 48-Lozère. in: Populations légales 2012 des départements et des collectivités d'outre-mer..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Okzitaniako lurraldeak | ||
---|---|---|
Frantzian: Allier · Ardèche · Aveyron · Aude · Alpe Garaiak · Proventza Garaiko Alpeak · Itsas Alpeak · Ariege · Rodanoren Ahoak · Cantal · Cher · Charente · Correze · Creuse · Dordoina · Drôme · Herault · Gard · Garona Garaia · Gers · Gironda · Indre · Isère · Landak · Loira · Loira Garaia · Lozere · Lot · Lot eta Garona · Pirinio Atlantikoak · Pirinio Garaiak · Ekialdeko Pirinioak · Puy-de-Dôme · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne · Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin · Cuneo (Piemonte) · Guardia Piemontese (Calabria) · Imperia (Liguria) Monakon: Monako |