Lucia Urrutia
Lucia Urrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroibar, 1932 (91/92 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa |
Lucia Urrutia Iturri (Erro, Erroibar, Nafarroa Garaia, 1932) Erroko estazio meteorologikoko behatzailea izan zen 45 urtez.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luciak Erroko tenperaturak eta prezipitazioak neurtzeko ardura izan zuen 45 urtez, harik eta 2020ko abenduaren 18an Gloria Cerdan ilobari lekukoa pasatu zion arte.[2] Eguneroko lan boluntarioa izan zen, zama izan gabe. Diputazioko arkitekto baten proposamenetik sortu zen tenperatuak hartzeko ohitura eta ardura. 1975. urtean hasi zen lan horretan,
Harrezkero, jubilatu arte, bere eguneroko lanetako bat, goizeko lehen ordutik, estazioa bisitatzea izan zen, goizeko 9etan neguan eta 10etan udan. Telefonoz, erantzungailu automatiko baten bidez, Motxale bere jaiotetxearen ondoko geltokitik lortutako tenperaturaren, meteoroen eta prezipitazioen neurketak bidaltzen zituen Nafarroako Gobernura. Behin baino ez zuen huts egin osasun arazoengatik eta bere alabak ordezkatu zuen. 1992an bere senarrarekin Estatu Batuetara joan zenean bezala, Errotik urrun egon zen 25 egunez. Gainerakoan beti egon zen bere postuan. Haren esanetan: "Egina zegoen. Jeisten naiz, behean kabinara, tenperatura eta ur kantitateak begiratzen ditut, koadernotxo batean apuntatzen ditut eta datuak telefonoz bidaltzen ditut "[3]
88 urte bete zituenean atseden hartzeko ordua heldu zitzaion[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tubia, Iker. ««Gai nintzen sumatzeko izoztu eginen zuela edo elurra eginen zuela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrea, Pilar Fernández. (2021-01-03). «Las mujeres del tiempo en Erro» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ a b «Lucia Urrutia. La centinela del tiempo» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).