Lur iragazgaitz
Lur(zoru) iragazgaitz bat ura infiltratzen uzten ez duen gainzala da, batez ere zoladuraz (espaloi, errepide eta parkingak) eta eraikinen estalkiz (teilatuak) osatua, baina hein batean lur trinkotuz (parkeetako lur zapalduak, harrizko bideak eta betelan trinkoak). Infiltrazioa eza edo txikia denez, lur gaineko jariatze-ur kopuru handia sortzen da, estoldetara bideratuz edo uraldiak eraginez.
Iragazgaizte hori giza jarduera askoren ondorioa da: urbanizazioa, errepideen eraikuntza, ibaien kanalizazioa edo ibai-erreken lurperatzea. Lurzoruaren eroankortasun hidraulikoa murriztea edo kentzea du ondorio, dagoeneko ezin baitu euri-ura irazi edo xurgatu, ezta gasak trukatu ere[1]. Gehiegizko irazgaizteak – presio demografikoaren eta gizartearen urbanizazioaren ondorioz – eragin negatiboa du ekosisteman, eta biotopoak suntsitzen ditu[2].
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iragazgaizteak honako ondorio hauek ditu, besteak beste:
- Euri-urak ezin da infiltratu eta maila freatikoa hornitu.
- Euri bortitz eta jarraituen ondoren, ur kopuru handia abiadura handiz isurtzen dira ibaietara edo estolderiara, eta uholdeak eragin[3].
- Ibai ertzak hormigoitzean, uraren eta lehorraren arteko ekotonoa (trantsizioko biotopoa) suntsitu egiten da, bertako landaredi eta faunak higaduraren aurka egonkortzen eta babesten zutena.
- Tokiko mikroklima okertu egiten da: lurzoru iragaiztuak ezin du ura lurrundu eta bertako airea freskatu, eta itzala sortzen duten landareak ere ez dira hazten. Horrela, bero-uharteak areagotzen dira.
- Lur geruza «hil» egiten da: lurpeko faunak eta mikroorganismo gehienek ezin dute bizirik iraun aire eta ur truke iraunkorrik gabe. Geruza irazgaiztu ondoren lurra lehengoratzea denbora eta ditu asko hartzen duen lana[1].
Ondorioak ekiditeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru iragazgaiztuen azalera mugatu daiteke, lurzoruaren erabilera egokituz, adibidez, urbanizazioa murriztuz edo etxebizitza-kopurua txikituz (nahiz eta honek hiri-barreiatzea handitu dezakeen). Bestela, hiri-azpiegiturak beste era batera eraiki daitezke, berez irazkorrak diren lurzoru bezala funtziona dezaten, hau da, uraren zikloa oztoporik gabe bete dezaten. Horren adibide dira zoladura iragazkorrak, teilatu berdeak eta infiltrazio-putzuak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Alemanez) Bodenversiegelung. Dessau-Rosslau: Umwelt Bundesamt (Ingurumen sail) (Noiz kontsultatua: 2018-5-2).
- ↑ (Katalanez) Diaz-Benito, Daniel; Font, Mercè; Passarell, Carles; Ramos, María-José. (2008-01-01). «Sistema d'indicadors i mètodes d'avaluació d'impacte ambiental (SIMAIA) de les urbanitzacions» Diagnosi ambiental del Parc de Collserola. , 135–145 or..
- ↑ (Katalanez) (pdf) Sistemes Urbans de Drenatge Sostenible. Diputació de Barcelona, Ajuntament de Barcelona 2016-11-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018) (Noiz kontsultatua: 2018-5-2).