Edukira joan

Luz Méndez de la Vega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luz Méndez de la Vega
Bizitza
JaiotzaRetalhuleu1919ko irailaren 2a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaGuatemalako Hiria2012ko martxoaren 8a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktorea, kazetaria eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Guatemalteca de la Lengua

Luz Méndez de la Vega (Retalhuleu, 1919ko irailaren 2aGuatemala Hiria, 2012ko martxoaren 8a) idazle, kazetari, aktore eta poetisa existentzialista eta feminista[1] izan zen. Ikertzaile feminista gisa, Guatemalako emakume idazleen lana berreskuratu zuen. Miguel Ángel Asturias Guatemalako Literatura Sari Nazionala lortu zuen lehenengo emakumea izan zen,[2] 1994ean, Academia Guatemalteca de la Lenguaren kide izendatu zuten eta Asociación de Mujeres Periodistas y Escritoras de Guatemala (AMPEG) elkarteko kidea izan zen ere. Bere izena daraman fundazio bat dago, Fundación Luz Méndez de la Vega.[3]

José Méndez Valle eta Susana de la Vegaren alaba. Aita Manuel Estrada Cabrera presidentea eraisteko mugimenduan aritu zen,[4] zeina Carlos Herrera y Luna presidente izendatzea lortu zuen.[4] Baina Herrerak ez zituen United Fruit Company-ren kontzesioak berretsi, eta 1921ean José María Orellana jeneralak zuzendutako estatu-kolpe batean bota zuten. Egoera horren ondorioz, Méndez de la Vega eta bere familia Chiapasen erbesteratu zen eta Luzek bertan jaso zuen lehen hezkuntza.[5]

Familia Guatemalara itzuli zenean, El Salvadorreko moja-barnetegi zorrotz batera bidali zuten Luz, non Gabriela Mistral poeta txiletarra ezagutzeko aukera izan zuen, hark inspiratu zuen literatura-karrera jarraitzera. Gerora, 1938an, Antoine de Saint-Exupéry ere ezagutu zuen.

Bigarren Hezkuntzako ikasketak Lizeo Frantsesean amaitu zituen, eta ondoren Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean sartu zen. 1942an berriz, El Liberal Progresista egunkarian hasi zen lanean zutabegile gisa.[6] 1944an, unibertsitate-ikasketak utzi eta Alfonso Asturiasekin ezkondu zen.

Hogei urterekin bere lehenengo alaba izan zuen, eta ondoren Letretan lizentziatu zen Guatemalako San Carlos Unibertsitatean. 1960ko hamarkadaren hasieran, familiarekin Espainiara joan zen, eta bertan Letretako doktoretza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 1965ean Guatemalara itzuli zenean, dibortziatu egin zen eta San Carloseko Unibertsitatean literatura-eskolak ematen hasi zen. Garai hartan, saiakera batzuk argitaratu zituen El Imparcial Guatemalako egunkari ezagunea.

Ikuspegi feminista literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadatik aurrera, emakume-talde batekin batera, ekarpen handia egin zuen genero-ikasketen alorrean, izaera feminista zuen ikerketaren bitartez Guatemalako emakume idazleen lanaren balioa azpimarratu zuen. Horren adibide da Poetisas Desmitificadoras Guatemaltecas (1984) non guatemalako hamaika poetisaren lana biltzen duen, hala nola, Alaide Foppa, Ana María Rodasen eta Isabel de los Ángeles Ruanorena. Gladys Tobar eta Guisela Lópezek Luz Méndez de la Vegaren lanari aitortza eginez Luz Méndez de la Vega: Pensamiento crítico con perspectiva feminista Estudio crítico y catálogo (2020) argitaratu zuten.[3][7]

Lan akademikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La mujer en la literatura y los libros de texto (1975)
  • Poetisas Desmitificadoras Guatemaltecas (1984)
  • Lenguaje, religión y literatura como deformadores de la mujer y de la cultura
  • Isabel de los Ángeles Ruano: La Cantadora. (Humanidades, II época, 8. zenbakia, 1990)
  • Tres rostros de mujer en soledad: monólogos importunos
  • Toque de queda (1969-1999)
  • Las voces silenciadas (1985)

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1983an, Ertamerikako Sari Iraunkorra, De las palabras y la sombra liburuagatik.
  • 1994ean, «Miguel Ángel Asturias» Literatura Sari Nazionala
  • 2004ean, Pablo Neruda nazioarteko domina.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Guatemala


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Vasicek, Karin. (2012). Luz Méndez de la Vega: análisis de su poesía a la luz de sus dialogos con diferentes corrientes del pensamiento del siglo XX. Universidad de Castilla-La Mancha (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  2. «La literatura guatemalteca está de luto por la muerte de Luz Méndez de la Vega | Radio Emisoras Unidas - en línea desde Guatemala» web.archive.org 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. a b (Gaztelaniaz) Aguilera, Grecia. (2021-10-02). «Libro dedicado a Luz Méndez de la Vega» La Hora (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  4. a b Arévalo Martínez 1945.
  5. Méndez de la Vega 2008.
  6. Mendoza 1946.
  7. (Gaztelaniaz) Conmemorando los 101 años de la escritora Luz Méndez de la Vega | Soy Usac. 2020-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]