Edukira joan

MATE

Wikipedia, Entziklopedia askea
 MATE
Jatorria
Sorrera-urtea2011
Argitaratze-data2011
Azken bertsioa1.28.2
Honen izena daramaMate
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna, errusiera eta ingelesa
Programazio-lengoaiaC, C++ eta Python
Sistema eragileaUNIX-moduko
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2, GNU Library General Public License, version 2.0 (en) Itzuli eta GNU Free Documentation License, version 1.1 (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaGNOME
Euskaraz
Euskarazbai
mate-desktop.org
GitHub: mate-desktop
Iturri-kodeahttps://github.com/mate-desktop/mate-desktop eta https://git.mate-desktop.org/mate-desktop/

MATE mahaigain ingurune bat da. GNOME 2ren fork bat da. Izena Hego Amerikako mate infusiotik dator, izen bereko landarearekin egiten dena.

2011ko apirilean GNOME 3 argitaratzean eztabaida piztu zen, erabiltzaile batzuek ez baitzuten gustuko GNOMEk hartutako bidea. Argentinar batek GNOME 2ren fork bat egin eta MATE proiektua sortu zuen orduan.

Software osagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MATE proiektuak GNOMEren hainbat aplikazioren fork-ak sortu ditu. Aplikazio berri gehienek gaztelaniazko izenak dituzte:

  • Caja (kaxa) - Fitxategi kudeatzailea (Nautilus ordezkatzeko)
  • Pluma (luma) - Testu editorea (Gedit ordezkatzeko)
  • Eye of MATE (MATEren begia) - Irudi ikustailea (Eye of GNOME ordezkatzeko)
  • Atril (kantorea) - Dokumentu ikustailea (Evince ordezkatzeko)
  • Engrampa - Artxibo kudeatzailea (File Roller ordezkatzeko)
  • MATE terminala - Terminal emuladorea (GNOME terminala ordezkatzeko)
  • Marco (markoa) - Leiho kudeatzailea (Metacity ordezkatzeko)
  • Mozo (zerbitzaria) - Menuko elementuen editorea (Alacarte ordezkatzeko)
Data Bertsioa
2011-06-18 Arch Linux-en foroan iragarria
2011-08-19 Lehen argitalpena
2012-04-16 1.2
2012-07-30 1.4
2013-04-02 1.6
2014-03-04 1.8
2014-09-29 1.8.1
2015-03-13 1.8.2
2015-06-11 1.10
2015-11-05 1.12
2016-04-08 1.14
2016-09-21 1.16
2017-03-13 1.18
2018-02-07 1.20
2019-03-18 1.22
2020-02-10 1.24
2021-08-03 1.26.0


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]