Maine
Maine | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
State of Maine Song (en) Ballad of the 20th Maine (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-ME | ||
Hiriburua | Augusta | ||
Maineko Gobernadorea | Janet T. Mills (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°30′N 69°00′W / 45.5°N 69°W | ||
Azalera | 91.646 km² | ||
Mugakideak | New Hampshire, Quebec, Brunswick Berria, Kanadako Probintzia Batua eta Lower Canada (en) | ||
Punturik altuena | Katahdin (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.362.359 (2020ko apirilaren 1a) 33.031 (2015) | ||
Dentsitatea | 14,87 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 569.551 | ||
Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
maine.gov |
- Artikulu hau AEBetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maine (argipena)».
Maine Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatu bat da, Kanadako mugan. Hiriburua Augusta da, baina hiri garrantzitsuena, Portland.
86.542 km2-ko azalera du eta 2000. urtean 1.274.923 biztanle zituen (15.95 biz./km2). % 98 inguru zuriak dira. 1990ean biztanle guztien artean (milioi bat inguru) 336.000 inguru frantses jatorrizkoa zen, eta 80.000 inguruk egiten zuen frantsesez modu ohikoan.
New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Connecticut, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont bost estatuekin batera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mount Katahdin (1.606 m) Maineko mendirik altuena da, Apalatxeetan, The Greatest Mountain izenaz ere ezaguna. Apalatxeetako bidezidorraren amaiera edo hasiera da. Baxter State Park-en barruan dago. Acadia National Park natura-parke bakarra da izendapen horrekin. Baso azalerarik handiena du: estatu osoko lurraldearen % 80.
Saint John, Penobscot eta Kennebec ibai nagusien artean daude. Laku ugari daude estatuan zehar: zabalena Moosehead Lake da. Machias Seal Island eta North Rock uharteak AEB eta Kanadaren artean daude.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauexek ditu: Ozeano Atlantikoa hego-ekialdean, Kanadako Brunswick Berriko probintzia ipar-ekialdean, Quebec ipar-mendebaldean eta New Hampshire hego-mendebaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lurraldeko jatorrizko biztanleak wabanaki, passamaquoddy eta penobscot herriak dira, europarrak iritsi baino lehen, algonkiar familiakoen hiztunak.
- 1604an frantziarrek lehendabiziko kokapen ezarri zuten eta lurraldeari Akadia izena eman.
- 1607an Britainia Handiko lehen kolonoak finkatu ziren.
- 1622an mendebaldeko lurraldeak "Maineko probintzia" osatu zuen.
- 1820ko martxoaren 15ean, AEBetako 23. estatu bilakatu zen.
- 1865ean Maineko Unibertsitatea (University of Maine) sortu zuten.
- 1898ko otsailaren 15ean USS Maine armada itsasontzia hondoratu zen: horrek Espainia eta AEBen arteko gerra piztu zuen.
Konderriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderria | Hiriburua | Biztanleak (2017) |
---|---|---|
Androscoggin | Auburn | 107.651 |
Aroostook | Houlton | 67.653 |
Cumberland | Portland | 292.500 |
Franklin | Farmington | 29.988 |
Hancock | Ellsworth | 54.497 |
Kennebec | Augusta | 121.821 |
Knox | Rockland | 39.790 |
Lincoln | Wiscasset | 34.204 |
Oxford | Paris | 57.439 |
Penobscot | Bangor | 151.957 |
Piscataquis | Dover-Foxcroft | 16.773 |
Sagadahoc | Bath | 35.392 |
Somerset | Skowhegan | 50.626 |
Waldo | Belfast | 39.832 |
Washington | Machias | 31.593 |
York | Alfred | 204.191 |
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Portland (66.882 biztanle 2017an)
- Lewiston (36.221)
- Bangor (31.903)
- South Portland (25.483)
- Auburn (23.033)
- Biddeford (21.488)
- Sanford (21.028)
- Brunswick (20.278)
- Saco (19.485)
- Scarborough (18.919)
- Augusta (hiriburua, 18.594)
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mainen girotutako filmen artean. hauek ditugu:
- The Man Without a Face
- The Hunt for Red October
- Children of a Lesser God
- The Dead Zone
- Salem's Lot (1979ko telefilma)
- It (1990ekoa)
- Carrie (2013koa)
- Pet Sematary (2019koa)
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William Cranch Bond (1789-1859), astronomoa.
- Dorothea Dix (1802-1887), aktibista.
- Sara Plummer Lemmon (1836-1923), botanikaria.
- Margaret E. Knight (1838-1914), asmatzailea.
- Hiram Stevens Maxim (1840-1916), asmatzailea.
- Edwin Herbert Hall (1855-1938), fisikaria.
- Edna St. Vincent Millay (1892-1950), idazlea.
- John Ford (1894-1973), zinema zuzendaria.
- Walter Piston (1894-1976), musikagilea.
- Nelson Rockefeller (1908-1979), negozio-gizona eta politikaria.
- Stephen King (1947-), idazlea.
- Patrick Dempsey (1966-), aktorea.
- Samantha Smith (1972-1985), bakegilea.
- Rachel Nichols (1980-), aktorea.
- Anna Kendrick (1985-), aktorea.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Katahdin mendiaren ikuspegia.
-
Boothbay_Harbor.
-
Stratton Flagstaff lakua udazkenean.
-
Bangor elurtuta.
-
Portlandeko erdigunea.
-
Buxton elizaren irudia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estatuko webgune ofiziala
- University of Maine-ren webgunea
- Frantses hiztunen komunitatearen webgunea