Manex ardi burugorri
Itxura
Manex ardi burugorria | |
---|---|
Ardi arraza | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | Euskal Herria |
Egoera FAOren arabera | ez dago arriskuan |
Manex ardi burugorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da, eta bi azpimota edo arraza ditu: manex ardi burugorria eta manex ardi burubeltza. Bi mota horiek arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. Manex ardiak Hegoaldeko ardi latxaren senide hurbilak dira. Hainbatentzat ordea ardi hau ez da aparteko arraza, ardi latxaren mota bat baizik[1]. Iturri ezberdinen arabera honen inguruko iritzi ezberdinak daude. Frantziar Administrazioak bertako arrazatzat jotzen du, ardi latxetik aparte.
Hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manex ardi burugorria Euskal herriko Iparraldean dago hedatuta.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arraza landatarra da. Ardi gogorrak dira, Pirinio aldeko larre eskasenetan ondo moldatzen direnak.
- Bereziki esnetarako erabilitako ardia da, eta arraza hau, beste ardi arraza batzuen esnearekin batera, Ossau-Irati gazna egiteko erabiltzen da.
- Ardi arraza iletsua da. Kolore zurikoak dira jeneralki eta hanka eta buru gorriak.
- Ardi mota honek trashumantziako mugimenduak egiten du urtean zehar goiko Bortuetatik beheko ibarretara.
Begira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
- Martak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]