Edukira joan

Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1442–1512)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1442–1512)
Bizitza
Jaiotza1442
Herrialdea Alemania
HeriotzaWienhausen1512ko apirilaren 8a (69/70 urte)
Hobiratze lekuaWienhausen Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaFrederick II, Duke of Brunswick-Lüneburg
AmaMagdalena Brandenburgekoa
Ezkontidea(k)Henry, Duke of Mecklenburg-Stargard (en) Itzuli  (1452ko irailaren 4a (egutegi gregorianoa) -  1466ko abuztuaren 20a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Welf (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Margarita Brunswick-Lüneburgekoa (1442Wienhausen, 1512ko apirilaren 8a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa izan zen jaiotzez eta Mecklenburg-Stargardeko dukesa ezkontzaz. Frederiko II.a Brunswick-Lüneburgekoaren eta Magdalena Brandenburgokoaren alaba zen, Frederiko I.a Brandenburgokoaren biloba amaren aldetik.

1452an Henrike Mecklenburg-Stargardekoaren hirugarren emazte bilakatu zen. Bere senarraren heriotzaren ostean Plau am Seen bizitzera joan zen, senarrak eskaini zion lurra. Bere senarraen semea zen Ulrike II.a Mecklenburg-Stargardekoaren heriotzarekin leinua erori zen eta herrialdea Mecklenburg-Schwerinen esku geratu zen, Margarita mantentzeko inongo beharrik ez zuen leinua. Margarita Cellera itzuli zen bizitzera, non Brunswick-Lüneburg eta Mecklenburg-Schwerinen arteko gatazka sortu zen Plau am Seeren inguruan.

Margaritak 46 urte eman zituen senarraren heriotzetik pobrezia handian. Gutunetan gosea eta egarria zuela esaten zien sendikoei. 1499an Wienhausen abadian onartu zuten. Bere ahizpa Anak lagundu zion ekonomikoki, baina 12 guilder baino ez zizkion bidaltzen urtero.

1512ko apirilaren 8an hil zen.