Edukira joan

Marta Bach Pascual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Bach Pascual

(2013)
Bizitza
JaiotzaMataró1993ko otsailaren 17a (31 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: MartaBachP Instagram: mbach9 Olympic.org: marta-bach-pascual Edit the value on Wikidata

Marta Bach Pascual (Mataró, Bartzelona, Katalunia, 1993ko otsailaren 17a) waterpolo jokalari katalandarra da. Emakumeen Ohorezko Mailako CN Matarón eta Espainiako selekzioarekin jokatzen du.

2012ko Londresko eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan txapeldunorde olinpiko izandako Espainiako selekzioko parte izan zen. 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, eta 5. sailkatu zen Espainiako taldea.

20 urtez azpiko taldearekin, munduko txapeldun izan zen 2011ko Juniorren Munduko Txapelketan. 2011ko Shanghaiko Munduko Kopan ere, parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin 11. sailkatuz.

2012an, Triesteko Olinpiadaurreko Txapelketako txapeldun izan zen, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan[1][2][3][4].

2013an, munduko txapeldun izan zen Bartzelonan jokatutako txapelketan. 2014an, Europako Waterpolo txapelketa jokatu zuen Budapesten, berriro, urrezko domina lortuz.

2016an, Espainiako Erreginaren Kopako txapeldun izan zen Centre Natació Mataró taldearekin, Club Natació Sabadell ahalguztiduna mendean hartuta finalean. Astebete geroago, LEN Trofeoko txapeldun izan zen, finalean Greziako Vouliagmeni menderatu ostean.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[5][6].

Espainiako selekzio juniorrekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[8].
Munduko txapelketa
2013 Bartzelona
Katalunia Katalunia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2017 Budapest
Hungaria Hungaria
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2019 Guangzhou
Hego Korea Hego Korea
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Europako txapelketa
2014 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2018 Barcelona
Katalunia Katalunia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2020 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Mundu Kopa
2014 Khanty-Mansisk
Errusia Errusia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Mundu Junior Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Volos
Grezia Grezia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Europako Junior Txapelketa
2011 Trieste
Italia Italia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa

Sariak, aintzatespenak eta bereizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Brontzezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2013)
  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. RFEN: Especial Juegos Olímpicos 2012. Marta Bach Pascual.[Betiko hautsitako esteka] Consultado el 10 de agosto de 2012.
  2. Diario El Mundo: Querer (oro) es poder. Publicado el 9 de agosto de 2012
  3. Diario El País: Una plata que sabe a oro. Publicado el 9 de agosto de 2012
  4. Marta Bach. Ficha de London2012. Consultado el 10 de agosto de 2012
  5. «Marta Bach» olympedia.org 2022-01-24an begiratua(Ingelesez)
  6. «Marta Bach» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]