Martha Aliaga
Martha Aliaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mendoza, 1937 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | 2011ko urriaren 15a (73/74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea Michigango Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Michael Woodroofe (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | estatistikaria eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea American University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Statistical Institute |
Martha Beatriz Bilotti-Aliaga (Mendoza, Argentina, 1937 – 2011ko urriaren 15a)[1] Argentinar estatistika-hezitzailea izan zen, Caucus for Women in Statistics (Emakumeentzako caucus-a estatistikan) erakundeko presidentea gisa lan egin zuen.[2][3]
Bizitza goiztiarra eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martha Beatriz Bilotti Mendozan jaio zen, Argentinan, eta Buenos Airesko Unibertsitatean egin zituen graduko ikasketak. Master gradu bat lortu zuen Santiagon (Txile), Estatistika Irakasteko Zentro Interamerikarrean.
Michiganeko Unibertsitatean estatistikako doktoretza bat egin zuen 1986an; bere tesia, Michael B. Woodroofek gainbegiratua, A problem in sequential analysis (Analisi sekuentzialean arazo bat) zen.[4]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbiako (Maryland) Alfredo Aliagarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Viviana, Pablo eta Eduardo.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dominikar Errepublikan irakatsi ondoren, Ann Arbor-era (Michigan) joan zen bizitzera, 1972an Michigan-go Unibertsitatean irakasle elkartua izateko. 1981etik 1985era American Unibertsitatean irakatsi zuen, eta 1980ko hamarkadan amaieran bai District of Columbia Unibertsitatean eta bai Michigan-go Unibertsitatean (bien artean mugituz).
Caucus for Women in Statistics erakundeko presidentea izan zen 2002an, eta Michiganetik Ameriketako Estatistika Elkartera joan zen 2003an, hezkuntza zuzendari gisa.[1][2]
Brenda Gunderson-ekin, estatistiken testu liburu bat idatzi zuen,Interactive Statistics (Estatistika Interaktiboak ) (Prentice Hall, 1999; 4th ed., 2017).[1][5]
1999an, Aliaga Amerikako Estatistika Elkarteko kide eta Nazioarteko Estatistika Institutuko kide izendatu zuten.[6]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aliaga 2011ko urriaren 15ean hil zen, behazun-minbiziak jota, Columbian, bere etxean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Martha Aliaga, educator, statistician» Washington Post 2023-08-26 ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Martha Aliaga: The Charismatic Teacher | Amstat News. 2017-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-07-06). «Martha Aliaga, una vida dedicada a la didáctica de la estadística» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ «Estimation in Large Samples» web.archive.org 2018-06-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ Goldman, Robert N.. (1998). «Review of Interactive Statistics: Preliminary Edition» The American Statistician 52 (3): 283–283. doi: . ISSN 0003-1305. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ «ASA Fellows List» web.archive.org 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
Bibliografia osagarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martha Aliaga; Brenda Gunderson. (1998). Interactive Statistics. Prentice Hall ISBN 978-0-13-894767-5..(Estatistika Interaktiboak)