Matusalem
Matusalem | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Eponimoa | Methusael (en) |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Antzinako Ekialde Hurbila, K.a. 3317 eta K.a. 3074 |
Heriotza | , K.a. 2348 eta K.a. 2105 |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Enoch |
Ezkontidea(k) | Edna (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Matusalem[1] (hebreeraz: מְתֿוּשֶלַח / מְתֿוּשָלַח, Mətušélaḥ / Mətušálaḥ, "lantzaren gizona") Itun Zaharraren arabera, Uholde Unibertsalaren aurretik bizi izan zen aitalehena izan zen, urte asko bete omen zituena. Hasieraren arabera 969 urte zituela hil zen (Hasiera 5:27), eta elezahar batzuek diotenez, berriz, 720 urte zituenean.
Hasierak dio Enoken seme eta Lameken aita (Noeren aitona, beraz), 187 urte zituela sortu zuena. Bere izena urte asko dituen edozein izakiari deitzeko erabiltzen dute eta euskaraz "Matusalemen garaikoa" dela esaten dugu aspaldi-aspaldikoa dela adierazteko.
Matusalemen adina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliaren arabera, Matusalem Itun Zaharreko pertsonaiarik adintsuena izan zen, 969 urte zituela hil omen baitzen. Baina adin hori ez zen ezohikoa garai haietan, Adam 930 urtera iritsi baitzen, eta Noe 950era. Luzera horren azalpen teologikoak dio Jainkoak bizitza luzea eman ziela gizakiei, baina Uholde Handiaren ondoren gizakiak aurreko bekatuengatik zigortzea erabaki zuela, bizitza zikloa nabarmen laburtuz[2].
Azalpen lurtarra soilagoa da: Bibliaren itzultzaileak erratu egin omen ziren eta ilargi zikloak eguzki ziklotzat hartu zituzten. Itun Zaharreko pertsonaien adinak, beraz, 13,5ez zatitu beharko lirateke. Horrenbestez, Matusalemek 72 urte izango zituen hil zenean[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
- ↑ a b Nagore Irazustabarrena, «Matusalenen benetako adina», Argia, 2014-05-11, CC-BY-SA lizentzia