Maximiliano I.a Handia
Maximiliano I.a Handia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1623ko otsailaren 25a - 1651ko irailaren 27a ← baliorik ez - Karlos I Luis Palatinatukoa →
1623ko otsailaren 23a - 1648ko urriaren 24a
1597ko urriaren 15a - 1623ko otsailaren 25a ← Wilhelm V, Duke of Bavaria (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Munich, 1573ko apirilaren 17a | ||||||
Herrialdea | Bavariako hauteslerria | ||||||
Heriotza | Ingolstadt, 1651ko irailaren 27a (78 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Migel eliza (Munich) Brother Konrad Monastery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Wilhelm V, Duke of Bavaria | ||||||
Ama | Renata of Lorraine | ||||||
Ezkontidea(k) | Elisabeth of Lorraine (en) (1595 - Archduchess Maria Anna of Austria (en) (1635eko uztailaren 15a - | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Wittelsbach-eko etxea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | aristokrata | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Maximiliano I.a Handia (Munich, 1573ko apirilaren 17a - Ingolstadt, 1651ko irailaren 27a ), Maximiliano I.a Wittelsbachekoa izenaz ere ezaguna, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea izan zen. Haren agintaldia Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-1648) markatu zuen.
Gilen V.aren seme zaharrena zenez, hark karguari uko egin zionean Bavariako hautesle bihurtu zen (1579). 1609an, Liga Santua, ebanjelioaren jarraitzaileen batasuneko printze protestanteei aurre egiteko zena, antolatu zuen, eta Alemaniako katolikoen buru jarri zen. 1610ean Tillyko kondea hartu zuten bere tropak antolatzeko, eta bavariarrek, hura buru zutela Frederiko V.a, Palatinatuko hautesle eta Bohemiako erregea, garaitu zuten. Garaipen hura eskertzeko, Frederiko V.ari lurraldeak eta zeuzkan karguak kendu eta Maximilianori eman zizkion Fernando II.ak (1623). Hurrena, Wallenstein bere kargutik kendu nahi zuen alderdiaren buru jarri zen, baina Gustavo Adolfo Bavarian sartu zenez, Wallensteinen aliatu egin zen. Suediarrak eta haiekin aliatuta zebiltzan frantsesak garaile izan ziren, eta bake-hitzarmena sinatu behar izan zuen haiekin (Ulm, 1647). Ordainetan, herentziaz hautesle izateko eskubidea lortu zuen bere familiarentzat. Goi Palatinatua Bavariari lotu zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano I.a Handia |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.