Edukira joan

Mazinger Z

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Mazinger Z
Jatorria
Egilea(k)Go Nagai (en) Itzuli
IzenburuaマジンガーZ
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga eta mecha (en) Itzuli
Hizkuntzajaponiera
mazinger-z.jp

Mazinger Z (japonieraz: マジンガーZ Majingā Zetto?) Japoniako manga robot marrazki bizidun telesail bat da. 1972ko abenduaren 3tik 1974ko irailaren 1era arte Fuji Television telebista katean aireratu zen eta 92 atal izan zituen.

Sekulako arrakasta izan zen eta mecha deritzon robot erraldoiei buruzko generoaren aitzindaria bilakatu zen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bi arkeologok robotak egiteko gai zen antzinako zibilizazio baten aztarnak topatu berri dituzte. Haietako batek, Hell-ek (Infernu doktoreak), antzeko robotak berriz eginez gero, munduaren nagusi bilakatuko dela uste du baita beste arkeologoak, Kabuto doktoreak, bere lankidearen egitasmo maltzurra jarraitzeari uko egin eta une hartatik aurrera biak etsaitu egin dira.

Hellek Kabuto hil dezaten agindu du, baina hil aurretik, Kabutok biloba Kojiri Helli aurre egiteko robot bat egin duela azaldu dio, Z aleazio bikaina duen Mazinger. Kabuto hildakoan, Kojik bere beste aitona Yomi doktorearen laguntzari esker, Mazinger pilotatzen ikasi du. Gainera, Yomik ere Afrodita A izeneko robota ere egin du, haren alaba Sayaka Yomik pilotatzen duena. Mazinger Z eta Afrodita Hellen robotei aurre egin eta mundua salbatzen saiatu dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]