Medikuntza eta emakumeak
Emakumeak eta medikuntzaz hitz egin beharko bagenu, historikoki emaku emedikuak beti existitu direla esan beharko genuke baina, orain dela gutxitik dutela errekonozimndua esan beharra dago. Jakin badakigu gizarte heteropatriarkal honetan emakumeei profesionalki, gizonei baino askoz ere garrantzi gutxiago eman zaiela. Medikuntzari dagokionez, beti existitu izan den profesio bat da, historian zehar ibilbide luzea izan duelarik; bertan, emakumeek ere lan egin arren eta asko ikertu arren, gizona izan da beti ospea eta fama eraman duena.
Medikuntzaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntzaren alorrak historian [1]zer esan handia du, beti existitu izan den ogibide bat delako. Orain, historian izan duen ibilbidea azaldu beharko genuke eta etapa bakoitzean zer nolako zer esana izan duen eta nolako aurrerakuntzak egin eta izan dituen.
Herri primitiboen medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizartean beti existitu izan dira gaixotasunak baina, herri primitiboen medikuntzari buruz hitz egin beharko bagenu beharrezkoa dugu Marc Arthur Ruffer(1859-1917) aipatzea, honek, paleopatología terminoa definitu zuen. Zientzia hau, antzinako gizaki eta animalien aztarnetatik gaixotasunak aztertu ahal dituen alorra izango litzateke; beraz, paleopatologia, antzinako gaixotasunak aztertuko dituen zientzia izango da denboran irauten duten gorpuzkiak kontuan hartuz.
Antzinaroko gizapien gorpuztien gainean aplikatu da aurretik azaldutako teknika hau, neolitikoko gizakien gorpuztietan adibidez. Honi esker aurkitu ziren akondroplasia bezalako gaixotasunak, hainbar gaixotasun endokrino, kognitibo edota degeneratiboekin batera. Datu hauek esaten digute bera, historiako denboraldi honetan gizaki gutxi izan zirela adinarekin zer ikusia zuten gaixotasunak zituztenak; izan ere, oso urte gutxiko bizitza itxaropena zuten.
Mesopotamia eta Egiptoko medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesopotamian agertu ziten lehen idazki historikoak taula batzuetan, hauetan, Hammurabi (Mesopotamiako erregea) kodigoarekin idazten zen, honi esker, medikuntzarekin zer ikusia izan zuten hainbat idazki azalgu ziren argitara. Historiako etapa honetan, jainkoek ematen zizkien arauak Hammurabiri, hau da, jaionkoek arautzen zuten guztiz gizartea eta hauek esandakoa bete egin behar izaten zen. Beraz kultura hau erabat teurgikoa zen, usteengandik eta jainko sakratuengatik zuzendutako gizartea zen hau. Hauek esandakoa betetzen ez bazen, gaixotasunean erortzeko arriskua zuten gizakiek.
Garai hartan, hiru eratara gaixotau ahal zinela adierazten zen:
- Jainkoen ekintza zuzen baten eraginarengatik, bekataria zigortzeko asmoarekin egiten zena. Adibidez, A gripea izatea.
- Jaionkoak haien babesa erretiratzen dute gizakiarengandik eta deabruaren esku uzten dute gizakiaren gorputza, era honetara gizakia bera gaixotuz.
- Magia beltza erabiliz.
Aurreko guzti hau ekiditeko eta gizakia gaixo jartzen bazen, aipaizak zeuden laguntzeko. Hauek errituen, igartzeen, terapien edota konjuruen bidez gaixoa laguntzen eta osatzen zuten.
Egiptoko garai historikoari dagokionez, elementu teurgikoak (Mesopotamian bezala) arrazoizko azalpenekin nahasten ziren. Era honetara, garai honetako medikuak pentsatzen hasi ziren eta ez ziten jaoinkoetan besteriik ez zentratzen; beraz, gaixotasunen kausalitate naturala bilatzen hasi ziren, hauentzako prebentzioa bilatzen zuten bitartean baita, higiene publiko eta pribatua aipatu ditzakegu.
Grezia eta Erromako medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura grekoa ikuskera kosmologiko eta antropologikoen artean kokatu dezakegu, erlijioa alde batera uzten dutelarik. Garai honetan, gizona erdialdean kokatuko da eta filosofo grekoak izango dira errealitate natural baten azaltzaile berriak (kosmosa).
Lehen testu unibertsal kulturala Alkmeon Krotonakoak idatzia izan zen baina, zati batzuk besterik ez zaizkigu gaur egunera iritsi. Idazki hauek hainbat tratatu zituen gaixotasunei buruz hitz egiten zutenak eta hauen tratamenduak ladu nahi zutenak. Esan dezakegu bi iturri existitzen direla greziako medikuntzaren historiari buruz hitz egiten dutenak:
- Hondakin materialak edo ezagutza iturri materialak: hondakin arkeologikoak, medikuntzako tresnak eta paleopatologia.
- Testuak: filosofikoak edota medikuntzarekin zer ikusia dutenak: Corpus Hipocraticuma, adibidez.
Erromari dagokionez, Italiako penintsulan medikuntza, etxekoa zen erabat eta maila pretekniko batean aurkitzen zen. Lehen mediku garrantzitsuena Asclepiades de Prusa izan zen; honek, gorputza elkarrekin baturik ez zeuden partikulez sortua zegoela uste izan zuen eta atonomo banatuengatik osatze zela. Beraz, gaixotasunak atomoen murrizketa mugiemenduengandik ziren sortuak. Honek, bainuekin, kirolarekin eta dieta egoki batekin osatutako tratamenduak proposatu zituen, famakoen kontra aurkeztu zirenak.
Erdi Aroko medikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko garaian jada, medikuntza monastegietan jardungo da, hauek zentru garrantzitsuenetarikoak bilakatuko direlarik haien otoitz eta kulturak lagunduta. Hauetan ariketa terapeutikoak beteko dira, adibidetzat ditugu San Benito eta Montecassinoko Abadia ordenak (529. urtean fundatuak). Aurreko bi hauek eredu bihurtu ziren eta Europako monastegi guztiek hauen adibidea jarraituko dute.
Medikuntza monjeengatik gauzatua izango da medikuen falta handia egongo delarik garai hartan, hainbat laikok ere mediku bezala jardun arren. Monastegiek hainbat eratara beteko dute medikuen lana:
- Irakaskuntzaren lanaren bidez, idazki medikoak gordeko dira (frangmentuak).
- Zaintzaile lanaren bidez, erizaindegietan zaintzak egingo direlarik.
- Lan terpeutikoaren bidez, sendagaiak diren landareak erabiliz medikamentuak prestatzeko.
Medikuntza modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garai honetan izugarrizko gertaera bat eman zen Europan, gizartean eragin handia izan zuena eta medikuntza erabat markatu zuena XIV. mendean: Izurrite Beltza. Honek 20 miloi inguruko edo gehiagoko heriotzak ekarriko ditu lurralde osoan zehar eta etapa honetan, zientza naturalean eta medikuntzan zenbait aurrerakuntza egingo dira.
- Beranduago, XVII. mendean oraindik medikuntzak ez zuen ospe handia hartu gizartean, baina hainbat zientzialari garrantzitsu aipatu ditzakegu garai honetan: Isaac Newton edo galileo, adibidez. Baztangak sortutako gaixotasunak Europako plaga berritzat hartuko dira, honek ekarriko dituelarik aurrerapenak medikuntzaren arloan.
- XIX. mendean medikuntzaren arloan jarduteko modu zientifikoago bat garatu zen gizartean, teknikak gehiago garatu ziren. Garai honetan ezagutu zen eboluzioaren teoria, hau da, positibismo zientifikoa atera zen argitara, antropologia eredutzat edukiz. Esperimentu bizez frogatzen ziren gauzak, beraz, astronomia, fisika, kimika moduko alorrak ere erabat garatzen hasi ziren garia honetan. Historiako etapa honetako mediku garrantzitsuenetarikoa Rudolf Virchow izango dugu.
- Azkenik, XX. mendean ezarri zen medikuntzaren munduko eta famakologiaren munduko harremana, industria farmazeutikoa izagarri hasi zelarik. Garai hau hiru paradigma nagusiengatik dago mugatua: anatomoklinikoa, fisiopatologikoa eta etiologikoa. Adibide bezala ditugu garai honetan hainbat gizon esanguratsu medikuak edo medikuntzarekin lotuak: Sigmund Freud, Robert Koch, Paul Ehrlich, Harvey Williams Cushing, Alexander Fleming.
Historian zeharko emakumeen medikuntza eskolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko medikuntza eskoletak sarbidea galarazten zitzaienez, emakumeen euren eskola propioak sortu zituzten.
- Ingalaterra Berriko Emakumeen Mediku Eskola, Boston, 1848an sortua.
- Pennsylvaniako Emakumeen Mediku Eskola, 1850an sortua.
- Londresko Emakumeentzako Medikuntza Eskola 1874an Sophia Jex-Blake)k sortua.
- Edinburgheko Emakumeentzako Medikuntza Eskola, 1886an Sophia Jex-Blake)k sortua.
- San Petersburgoko Lehen Pavlov Estatu Mediku Unibertsitatea, 1897an sortua.
- Tokyoko Emakumeen Mediku Unibertsitatea, 1900ean Yoshioka Yayoik sortua.
- Emakumeentzatko Hackett Mediku Eskola, Guangzhoun, Txina, 1902an Amerikar Presbiteriar Elizak sortua.
Emakumeen partaidetza esanguratsua izan duten hospitale historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philadelphiako Emakumeen Hospitalea, 1861an sortua, Pennsylvaniako Emakumeen Mediku Eskolako ikasleei medikuntzan trebatzea eskainiz.
- Ingalaterra Berriko Emakume eta Haurren Hospitalea (gaur egun Dimock Komunikatearen Osasun Zentroa), 1862an emakume medikuek fundatua "emakume eta aurren erabilera exklusiborako"[2](Ingelesez)
- Emakumeentzako Hospitale Berria, 1870eko hamarkadan Elizabeth Garrett Andersonek sortua eta gehienbat emakumeek emakumeentzat kudeatua.
- Haur eta Emakumeentzako South London Hospitalea, 1912an Eleanor Davies-Colleyek eta Maud Chadburnek sortua eta 1984an itxia; emakumez soilik osaturiko lantandea izan zuen.
Emakumeak medikuntzan[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEk[4] 2017ko ikerketa baten publikatutakoaren arabera, gaur egun medikuntzaren munduan emakumeak gizonen aurretik kokatzen dira. Mediku kolegiatuen datuak gorantz egin zuten Espainian azkeneko ikerketa honen arabera, guztira 5.838 pertsona gehiago izan ziren medikuntzara dedikatzea erabaki zutenan, hau da, %2,4a; baina datu hau are gaheiago hasi eta 253.796ra heldu ziren. Erizainei dagokienez, hauen datuak ere areago tu egin ziren 8.527 pertsonara, %2,9a hain zuzen, 299.824 pertsonako zenbakian kokatu zirelarik azkenean.
Datu estadistikoei erreparaturik medikuntzaren munduaren gehiengoa emakumeengandik pokupatua dagoela ikusi daiteke. INEk medikuntzan ikertutako 16 ogibideetatik 13k emakume gehiago dituzte gizon baino. Emakume medikuen mundu honetan lehentasunak dituztela esan dezakegu espezializazioei dagokioenez izan ere, logopeden geheingoa %93,7rekin emakumeak zirela argitaratu zen 2017. urtean; terapeuta okupazionalen espezializazioan %90,9a ziren hauek eta dietista nutrizionistak berriz, %87,1a. Beraz, esan dezakegu emakumeek aurretik aipatutako lanbideak gustuko dituztela gehienbat mediku izaterako orduan.
Bestetik emakumeek azkenik aukeratzen dituzten profeioak ere aurkitu ditzakegu haien artean, protesiak jartzen dituzten dentisten ogibidea izango litzateke bat %28,4arekin; baina aurreko honetaz gain, fisiko medikuen espezializazioa ere aipatu genezake %31,7arekin. Datu ahuek hoberatz egin dutela esan dezakegu Espainian, izan ere, 1985. urtean %25a besterik ez ziren mediku emakumeak eta gaue egun aurretik aipatu bezala gehiengoa dira, autonomia erkidego batzuetan %70era iritsi daitezkeelarik. Medikuntzako fakultateetan emakumearen sartze handia egon dela esan daiteke %70a gainditu dezakeelarik, berdina pasatuz MIRean tokia lortzen dutenekin. Datu esanguratsu hauek izan arren gaur egun, mekuntzan dagoen zuzendaritzaren piramidean ez da gauza bera gertatzen, izan ere, %20a besterik ez dira zuzendaritza postuak okupatzen dituztenak.
Autonomia erkidegoei erreparatzen badiegu emakumeek presentzia handiena Madrilen dute %55,1arekin, erdia baino gehiago direlarik; ondoren, Nafarroa kokatuko litzateke %54,5arekin eta azkenik, EAE %53,8arekin. Kontrakoa gertatuko litzateke berriz, Andaluzian %45,9a direlarik, Balear Irletan %46a direlarik eta Murtzian, %47a direlako.
Herizaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEko ikerketak esandakoaren arabera, herizaintzako kolegiatu gehienak emakumeak dira dudarik gabe, gehiengo esanguratsu bat okupatzen dutelarik. Hau, ez litzateke izango hain arrigarria, izan ere, historian zehar profesio hau beti egon da emakumeengandik zuzendua baina azken urteetan datuak erabat aipagarriak izan dira. 299.824 herizainetik, 2017. urtean, 252.845a ziren emakumeak guztira, %84,34a hain zuzen, 2016. urtean ere 246.040 izan zirelarik.
Erizain gizonei dagokienez, datuen ere gorantz egin dute. 2016. urtean 45.808 pertsona ziren guztira eta 2017an berriz, 46.979. Datu hauek goratz egin duten arren, emakumeek zenbakiekin alderatzen baditugu zer esan handia izan dezake. Emakumeak alor honetan gizonen konpurua erabat pasatzen dute beti gertatu izan den bezala.
Farmazia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farmaziaren lanbidea izango litzateke beste alde batetik emakumeengandik lideratua egongo litzatekeen beste bat. Orain dela denbora askotik emakumeak gehingoa dire farmaziaren munduan, 2017. urtean 51.926ko zifrara iritis zirelarik, %71,6 batekin. Autonomia erkidegoei arreta jartzen badiegu, herizaintzarekin gertatzen den berdina ikusi daiteke, emakumeak gizonen datuak gainditzen dituzte Espainiako nazionalitatean.
Emakume mediku ospetsuak[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metrodora (c. 200-400)[6]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metrodora izeneko emakumea greziako mediku bat izan zen. Bere testuak oso garrantzitsuak eta esanguratsuak izan ziren antzinan, emakume batengatik idatziko testu zaharrenetarikoak egin zituen, haien artean ospetzuena: “Sobre las enfermedades y los cuidados de las mujeres” izan zen. Bere tratatu medikuak hainbat gai desberdin landu zituen, adibidetzat dugu ginekologiaren espezializazioa non, garai hartan lanbide honek emakumeen erditzea bakarrik ez zuen lantzen. Bere lanak eragin handia izan zuela esan dezakegu eta beste garai batzuetako mediku askok eredu bezala hartu zuten, Grezian eta Erroman adibidez. Baina, aurreko honetaz gain, bere lana Erdi Aroko Europan ere publikatua izan zen.
Florence Nightingale (1820 – 1910)[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Florence Nightingale estadistikara eta erizaina izatera dedikatu zen emakume britainiarra dugu, eta, honetaz gain idazlea ere izan zela aipatu dezakegu. Erizaintza profesional modernoa bultzatu zuen lehenetarikoa dela esan daiteke, erizaintzaren eredu kontzeptuala sortu zuelarik. 1860. urtean, bere erizaintza eskolan, Saint Thomas de Londresen, honetan profesionalizatu zen. Bere lana beste mediku eta ikertzaile askorentzat oso garrantzitsua eta inspirazioa izan zen haien artean dugularik adibidez, Henri Dunanat, Gurutze Gorriaren fundatzaileetariko bat.
Florence Nightingal mundu mailako errrekonozimendua izan zuen, erizaintzaren munduan egin zituen lan aintzindariengatik; adibidetzat dugu Crimeako gerran zaurituei emandako laguntza ugariak. 1883. urtean Victoria erreginak, erregetzaren Gurutze Gorria eman zion eta 1907. urtean lehen emakumea izan zen Erresuma Batuko ordeneko meritua jasotzen.
Azkenik, esan beharra dugu 1893. urtean Nazioarteko Erizaintzaren Eguna sortu zela bere omenez, bere jaiotegunean ospatzen dena hain zuzen.
Elizabeth Blackwell (1821-1910)[8]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizabeth Blackweel mundu mailako lehen mediku emakumea izan zela esna dezakegu, profesionalki. Medikuntzako eskola askotan uko egin zioten baina azkenean, Genevako Unibertsitatean onartu zuten eta 1849. urtean medikuntzako titulua lortu zuen, lehenengo emakumea izanik honetan. Homeopatia kurtsoak burutu zituen, medikuntza ez ofizialari dedikatu zelarik denbora luzean. Itsu gelditu zen honelako tratamendu bat egiten egon zela, jariaketa batek begia zipriztindu ziolarik; ekintza honek kirurjialari izateko bere bidea moztu zuen. Hau pasatu eta urte batzuk beranduago, Erresuma Batura bidaiatu zuen eta hemen, Florence Nightingle ezagutu zuen.
Estatu Batuetara itzultzean bere aizparekin batera (Emily), erinzaintzara enfokatutako eskola bat eraiki zuen, emakumeentzako izango zena. Gainera, biztanleria femeninoaren artean zabaltzeko hainbat tratatu esberdin egin zituen non, higiene ahulkuak ematen zituen eta osasun ahulkuak baita. Azkenik, 1868an emakumeentzako Medikuntzako Unibertsitate bat sortu zuen.
Marie Curie (1867-1934)[9]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polonian jaiotako zientzialari oso garrantzitsua dugu Marie Curie, frantziar nazionalitatea izan zuena. Erradioaktibitatearen espezializaioan aintzindaria izan zen eta lehen pertsona bi alor desberdinetako nobel sariak jasotzen, fisikakoa eta kimikakoa hain zuzen. Fisikako zaria 1903. urtean jaso zuen, bere senarra zen Pierre Curie eta Henri Becquerel fisikariarekin batera. Urte batzuk beranduago jaso zuen kimikako saria, 1911. urtean, hau bakarrik lortu zuelarik. Emakume esanguratsu honek taula periodikoan bi elementu berri deskubritu zituen: polonioa eta erradioa. Bi elementu hauek deskubritzea izugarrizko aurrerakuntza izan zen X izpien munduarentzako. Aurkikuntza hauetaz gain, bere garaipenetan lehenengo ikerkuntzak aipatu genitzake erreaktibitatearen fenomenoaren inguruan.
Marie Curiek Lehen Mungu Gerraren garaian, lehen zentru erradiologikoak sortu zituen, militarren erabilpenerako.
Parisen, lehen emakumea izan zen unibertsitatean irakasle postu bat okupatu zuena eta gainera, Curie Institutua sortu zuen Parisen eta Varsovian, bi hauek gaur egun ere ikerkuntzaren munduan erabat sartuak daude, garrantzitsuenetarikoak direlarik.
Emakume hau 1934. urtean hil zen, 66 urte zituelarik anemia baten erruz. Hau, tutu batzuen leherketarengatik probakatua izan zen,bere lanean gordeta zituenak.
Margaret Sanger (1879-1966)[10]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margaret Sanger 1879. urtean jaio zen Estatu Batuetan. Emakume honek, historiako lehen instituzioa sortu zuen plangintza familiarrean eta ahurdun ez gelditzeko metodoen alde azaldu zen sustatzaile garrantzitsuenetarikoa dugu; aurreko ekintza honegatik sartu zuten kartzelan Margaret. Honekin batera, abortuaren aldeko aktibista sutsua izan zen eta 1921. urtean jaiotza-tasa kontrolatzeko Liga Amerikarra sortu zuen (American Birth Control League). Hau, beranduago, 1942. urtean federazio amerikar batean sortu zen, planifikazioa familiarrerako (Planned Parenthood Federation of America-PPFA). Margaret Sanger kasu askotan sartuta egon zen antikonzepzio metodoak legalizatzeko prosezuekin zer ikusia izan zutenak Estatu Betuetan. Emakume honek egindako guztia dela eta, kritika asko jaso zituen jaiotza-tasa kontrolatzearen aurka zegoen jendearengandik; baina, honetaz gain, eugenesiaren alde azaltzeagatik ere hainbat komentario negatibo jaso zituen.
1916. urtean jaiotza-tasa kontrolatzeko lehen klinika ireki zuen New Yorken, momentu honetan izan zen atxilotua Sanger. Atxiloketaren ondoren izandako epaiketan, jende asko azaldu zen bere alde eta laguntza asko izan zuen. Margaretek emakumearen askapenerako beharbestekoa ikusten zuen gusti hau, eta betidanik borrokatu zuen amatasun libre baten alde. Gainera abortatze seguru bat lortu nahi izan zuen, garai honetan ilegala zen neurrian
Rosalind Franklin (1920-1958)[11]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimikara eta kristalorafiara dedikatu izan zen emakume oso ospetsua dugu Rosalin Franklin, zeinek, ADNaren edota ARNaren munduari ekarpen garrantzitsuak egin zizkien. ADNaren espezializazioan egindako ekarpenek, aurrerapen oso esanguratsuak izan zituen genetikaren munduan baina, honen lanak ez zuen James Dewey Watson, Francis Crick eta Maurice Wilkinsen lanek besteko errekonozimendu izan gizartean.
ADNen argazkian X izpiei esker jaso zituen King´s Collagen zegoen bitartean, Londresen: hauek, Wilkins a Watsonek erakutsi zituen beranduago. Francis Cricken arabera, ikerkuntza hau ezinbestekoa izan zen Watson eta Cricken modeloetarako. Watsonek hau egiaztatu zeun Franklin-Wilkins eraikuntzaren inaugurazioan 2000. urtean. Hiru hauek, Watson, Crick eta Wilkinsek fisiologia eta medikuntzaren Nobel Sari bat partekatu zuten 1962. urtean. Watsonen arabera, Rosalins Franklin ere saritua izan behar zuela adierazi zuen kimikako Nobel Sari batekin, Wilkinsekin batera.
ADNaren inguruan burututako lanaren ondoren, bere taldearekin, Birkbeck Collage, virusen egitura molekularren ikerkuntzak burutu zituen; honek, aurkikuntza ikaragarriak ekarri zituen gizartera. Ikertu zituen birusen artean ospetsuenetarikoak, polioaren birusa dugu edota tabakoaren mosaikoaren birusa. Beranduago, berarekin lanean jardun zuen Aaron Klug kideak, kimikako Nobel Saria izabazi zuen 1982. urtean.
Gertrude Belle Elion (1918-1999)[12]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertrude Belle Elion biokimikaria eta farmakologoa izan zen, Estatu Batuarra hain zuzen. 1988. urtean fisiologiako eta medikuntzako Nobel Saria jaso zuen, medikamentuen inguruan ikerkuntza ugari burutu zituelarik. Purinetholaren aurkikuntza egiteagatik da famatua emakume ahu, leuzemia tratatzeko lehen oinarrizko dorga. Espezializaioa hautatzerako orduan, bere aitonak izandako gaixotasunaren eraginpean zegoen, hau, kantzerrarengatik hil zen berak 15 urte besterik ez zituela. Guzti hau izan zen honetan ikertu nahi izanaren zergatia, honen sendakuntza luzaroan ikertu zuelarik. Bere ibilbide profesionalean zehar, guztira 45 tratamendu garatu ztieun sistema inmunologikoari laguntzen ziotenak, kantzerra osatzeko. Guzti honek medikuntzako Nobel Saria lortzeko lagundu izan zion 1988an.
Francoise Barré-Sinoussi (1947)[13]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biokimikari frantzesa dugu, GIB (giza immunoeskasiaren birusa) gaixotasunaren aurka borrokan ibili izan dena. Nazioarteko hiesaren elakarteko lehendakaria izan zen 2012. urtetik 2014. urtera. Emakume ospetsu honek ere medikuntzako Nobel Saria izabazi zuen 2008. urtean Luc Montaigner eta Harald zur Hausenekin batera. Berak eta Montaignerrek sariaren erdia jaso zuten GIBaren inguruan egindako aurkikuntzarengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Medikuntzaren historia. 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ Michael Reiskind, "Hospital Founded by Women for Women" Artxibatua 17 martxoa 2010 hemen: Wayback Machine, Jamaica Plain Historical Society (1995).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La mujer supone el 50% de la plantilla médica, pero solo el 20% está en puestos de dirección» El médico interactivo 2018-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «INEbase / Sociedad /Salud /Estadística de profesionales sanitarios colegiados / Últimos datos» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Virgili, Universitat Rovira i. «Mujeres Médicas | Mujeres médicas | Dones i Ciències | Año de las Mujeres y las Ciencias | Observatorio de la Igualdad | Universidad responsable | Vida en el campus» Universitat Rovira i Virgili (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Metrodora. 2019-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Biografia de Florence Nightingale» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elizabeth Blackwell: Mujeres de la Ciencia» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Interesante, Muy. (2011-01-04). «Marie Curie, la primera mujer en ganar el Nobel» MuyHistoria.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Margaret Sanger. Luces y sombras del movimiento a favor del control natal - Revista Ciencias» www.revistaciencias.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Redacción. (2018-05-26). La olvidada científica detrás del descubrimiento de la estructura del ADN, uno de los más importantes para la medicina moderna. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Gertrude B. Elion, la mujer que hizo posibles los trasplantes de órganos» La Vanguardia 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Françoise Barré-Sinoussi : Mujeres de la Ciencia» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).