Edukira joan

Menora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemgo tenpluko menoraren berreraikuntza.

Menora zazpi adarreko argimutila da, Hebrear Bibliaren eta geroagoko antzinako iturrien arabera, tabernakuluan eta Jerusalemgo tenpluan erabiltzen zena.[1][2]

« 31 «Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute; 32 bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik. 33 Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 34 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 35 Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean. 36 Beso eta kopek gorputz bat bera egingo dute argimutilarekin; guztia urre garbiz landua izango da.

37 «Egin zazpi kriseilu eta ezarri argi-mutilaren gainean, piztean aurrealdea argi dezaten. 38 Su-hatzak eta hautsontziak urre garbizkoak izango dira. 39 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabiliko dute argimutila eta hornigaiak egiteko. 40 Izan arreta, guztia mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera egiteko.

»

Biblia- Irteera, 25. atala


« 17 Urre garbizko argimutila egin zuen, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egiten zuten; 18 bi alboetatik sei beso ateratzen zitzaizkion, hiruna beso albo bakoitzetik. 19 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 20 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 21 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa zuen behealdean. 22 Beso eta kopek gorputz bat bera egiten zuten argimutilarekin. Guztia urre garbiz landua zen. 23 Zazpi kriseilu egin zituen urre garbiz; su-hatzak eta hautsontziak ere urre garbizkoak ziren. 24 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabili zituen argimutila eta hornigaiak egiteko. »

Biblia- Irteera, 37. atala


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The Hanukkiah (Hanukkah Menorah)» My Jewish Learning.
  2. (Ingelesez) Menorah. Encyclopedia Britannica.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.