Minecraft
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da ANogales lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da HTejeria lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Ordoki jauna lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideo-joko bat da, Mojang, bideo-joko enpresak, 2009an sortua. Sandbox erako bideo-jokoa da, hau da, mundu ireki batean kokatzen da jokalaria ingurugiroarekin joka dezake nahi duen erara. Gaur egun, minecraft poket edition plataforma askotan da eskuragarria, Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en, java berriz ez. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an mugikorrentzako, Android eta iOSentzako.
Joko honen originaltasuna 2 elementutan datza:
- Eraldaketa: 2x2 eta 3x3-ko kasillako lanmailetan objetuak kokatzea forma logiko batekin beste objektu bat lortzeko. Objetuak banaka, 16naka edo 64ka gorde daitezke eta unitate hauei "stack" deritze. Munduan zehar egurra, burdina, ikatza, urrea, redstone-a, arroka, diamantea etab. aurki daitezke. Eta hauekin herramintak eta objetuak sor daitezke.
- Egitura kubikoa: Jokoaren inguru osoa kuboz osatuta dago (1x1x1). Eta edozein elementu forma karratua du. Pertsonaia eta mob-ak (entitate bizidunak ere).
Joko Modalitateak[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jolas askea: Jokalaria objektu guztiak ditu bere jabetzan eta hegan egin dezake horrekin nahi duena egin dezake. Jokalaria modu batera bakarrik al du hil, ia infinitua du (0 garren kapatik behera jeisten bazara hli egingo zara). Hau zen jokoak zuen lehendabiziko modalitatea, eta imajinazioa erabiltzean datza.
- Bizirautea: Joko mota honetan jokalariak 20 bizitza unitate ditu, ezer ezetik abiatzen da, ezin du hegan egin, gosea jasaten du eta hil daiteke. Mota honek hiru zailtasun maila eskaintzen ditu: 1 "easy", erresena, 2 "normal", normala, eta 3 "hard", zailena. Jokalaria hiltzen bada berriz ager daiteke, agertze puntuan ("spawnchuncks") edo lo egin duen azken ohean.
- "Hardcore"-a: Aurrekoa bezalakoa da baina: 3 zailtasunean soilik joka daiteke eta behin hilda sortutako guztia ezabatu egiten da plataformaren memoriatik betirako.
- Abentura: Joko modalitate honetan jokalaria ez du goserik izango eta ezin izango ditu kuboak apurtu, batzuk izan ezik (arroka pikoarekin adibidez). Joko mota hau historiadun mapak jolasteko pentsatuta dago.
- Ultra "hardcorea": Modu oni batzuek ez dute joku-modua bezala hartzen, zuk eginarazi behar duzulako. "Hardcorea" bezala da, baina, mina hartzen baduzu urrezko sagarrekin, "Notch-en" sagarrarekin[2] eta osasunezko edabeekin bakarrik berreskuratu ahal izango duzu. "Hardcore" mundu batean sartu eta /gamerule natural regeneration false jartzen baduzu lortuko duzu joku modalitatea.
Minecraft-eko Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua kuboz osatuta dago bakoitza propietate eta erabilera ezberdinekin. Legarra eta area izan ezik kuboak ez daude grabitatearen menpe. 16x16 pixeleko texturekin kubo bakoitzeko alde batean adierazten da ze bloke den.
Mapa, ingurugiroa, ausazkoa da. Mundua 16x16ko ataletan, "chunks"-etan kargatu egiten da ordenagailua jokoa irekitzerakoan ez gainkargatzeko hainbeste informazio batera jasotzean mundua praktikan (60x10⁶x60x10⁶ kubo baitira) infinitua baita maparen zati berri batera iristen denean pertsonaia bere inguruko 400 chunk-ak sortzen dira.[3] Mundua biometan banatzen da: Basoa, desertua, lautada, taiga, perretxiko irla, padura,zerua, ozeanoa, infernua(dimentsio bat bere baitan), lautada izoztua, oihana, "end"-a (dimentsio bat bere baitan) eta mendi extremoak. Bakoitza egitura eta ezaugarri ezberdinak dituelarik. 1.7 bertsioetan beste bioma batzuk ere atera dira hauek dira batzuk: sabana, baso itxia, mesa, izotz punten lautada, elurdun taiga eta mega taiga dire horietako aipagarrienak.[4]
Mundu honetan hainbat entitate daude, bi motatakoak:
- Pasiboak: Behi, txerria, saguzarra, ardia, txerri zombiak, behi-perretxikoak, katua, txipiroia, herritarra, oiloa, txakurra[5], untxia, astoa, zaldia, zaldi zonbia, zaldi eskeletoa,
- Neutralak: Otxoa, llama, armiarma (gauetan erasotzailea), zombi txerria
- Erasotzaileak: Enderman-a, Sorgina, eskeletoa, creeper-a, zombie-a, herritar zombie-a, zombi umea, ghast-a, wither eskeletoa, slime-a, magma kuboa, zilar-arraina, armiarma (egunetan neutrala) , armiarma pozointsua, blaze-a [6], amaierako dragoia (Jean izenekoa), "Wither" nagusia, "Guardian"-a, "Elder guardiana", eskeleto "Jokiea" (eskeleto bat armiarma baten gainean) "Chicken Jokiea" (zonbi umea oilo baten gainean)
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minecraft-en Java bertsioa 60 hizkuntza baino gehiagotan dago erabilgarri eta horien artean euskara ere aurki dezakegu.
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minecraft-en bertsio asko egon dira, berriena 1.20.49-a da, baina optimizazio aldetik komunitateak "optifine" bertsio bat sortu du, bertsio honek jokoa askoz hobeago optimizatzen du, horrela, errazago jolasten.
Modifikazioak ere egon dira, komunitateak egindako edukia sartzeko, "Forge" edo "Fabric" bertsioak daude.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20130510072535/http://www.minecraftwiki.net/wiki/Game_Modes#Game_modes%7CJoko modalitatei buruzko informazioa duen minecraftren wiki ofizialeko orrrialdea
- ↑ .
- ↑ http://www.minecraftwiki.net/wiki/World Minecrafteko mapari eta bere sorrerari buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialeko orrialdea
- ↑ http://www.minecraftwiki.net/wiki/Biome Biomei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean
- ↑ http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Passive Entitate pasiboei buruzko orrialdea minecraft-ren wiki ofizialean
- ↑ http://www.minecraftwiki.net/wiki/Mob#Hostile Entitate erasotzailei buruzko orrialdea minecraftren wiki ofizialean
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011ko bideo-jokoak
- Minecraft
- Euskaratutako bideo-jokoak
- Nintendo Switcherako jokoak
- PlayStation 4rako jokoak
- Windowserako jokoak
- XBox Onerako jokoak
- Microsoften jokoak
- Mundu irekiko bideojokoak
- MacOSerako jokoak
- PlayStation 3rako jokoak
- Java plataformako jokoak
- Linuxerako jokoak
- Jokalari bakarreko edo jokalari anitzeko bideojokoak
- Xbox 360rako jokoak
- Windows Phonerako jokoak
- IOS jokoak
- Android sistema eragilerako jokoak