Edukira joan

Mohawk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaMohawk

Motaetnia
Honen parteLehen Nazioak

Mohawk[1] (mohawk hizkuntzaz: Kanien'kehá:ka, euskaraz "Suharriaren herria") Ipar Amerikako jatorrizko herria da, New Yorkeko iparraldean, Quebeceko hegoaldean eta Ontarioko ekialdean bizi zirenak.

Egungo kokagunea Kanadako Ontario aintziraren eta San Laurendi ibaiaren eskualdean dute: Sant Regis (New York), Oka, Kanesatake eta Kahnawake (Quebec) eta Brantford eta Bay of Quinte (Ontario) erreserban daude hain zuzen ere. Haudenosaunee edo Irokesen Konfederatzioaren jatorrizko kideak, "Ekialdeko Atearen zelatariak" zuten ezizena.

1650ean 5.000 inguru baziren ere, laster bihurtu ziren 2.500 (1660 inguru). 2000ko Estatu Batuetako erroldaren arabera Estatu Batuetan 26.851 eta Kanadako Quebec eta Ontarion 29.742 ziren, horietatik 3.000 baino ez mohawk hizkuntzaren hiztunak.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]