Edukira joan

Moskuko Printzerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moskuko Printzerri Handia
Великое Княжество Московское
1283 – 1547
Monarkia absolutua
Moskuko bandera

Moskuko armarria

Hedapena 1390 eta 1530 artean
Geografia
HiriburuaMosku
Ekonomia
DiruaErrublo
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ekialdeko eslaviera
ErlijioaEliza ortodoxoa
Historia
Aurrekoak
Vladimir-Suzdalgo Printzerria
Novgorodeko Errepublika
Tverreko Dukerri Handia
Riazango Printzerria
Ondorengoa
Errusiar Tsarerria

Moskuko Printzerria, Moskovia[1] (errusieraz: Княжество Московскоеtranslit.: Kniazhestvo Moskovskoe) edo Moskuko Dukerri Handia (errusieraz: Великое Княжество Московскоеtranslit.: Velikoe Kniazhestvo Moskovskoe), XIV. mendetik XVI. menderaino existitu zen errusiar estatua izan zen. Moskuko Printzerri Handia, hala aipatua baita errusiar dokumentuetan, Kieveko Rusaren oinordekoa izan zen bere iparraldeko lurraldeetan, eta Errusiar Tsarerriaren aurrekaria; eta Errusiar Tsarerria, berriz, Errusiako Inperioaren aurrekaria izan zen.

Printze Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskutar altxamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ivan I.a Errusiakoa edo Ivan I.a Danilovitx Kalita

Mongolen Inperioak Kieveko Rusaren lurrak inbaditu zituenean, Mosku Vladimir-Suzdalgo Printzerrian zegoen eta Txinarako bidean kokatutako garrantzi handirik gabeko herritxo bat baino ez zen. Mongolek Mosku 1238ko neguan erre zuten arren, basoz betetako bazter urrun batean egoteak, mongolen okupazioarekiko nolabaiteko segurtasuna eman zion herriari. Horrez gain, ibai ugarik, inguruko hiru itsasoetarako, Baltikoa, Beltza eta Kaspiarra, sarbidea eman zioten.

Moskutar estatuaren eraketarako are garrantzitsuagoa izan zen printze handinahi, buruargi eta zortedunen gobernua. Moskuko lehen printzea, Daniel I.a Moskukoa edo Daniel Aleksandrovitx izan zen, 1302-1303an gobernatu zuena, eta printzerria bere familiarentzat, ruriktarrenzat ziurtatu zuena. Bere semea izan zen Ivan I.a Errusiakoak (1325 eta 1341 artean errege izan zena), Ivan Kalita (Ivan diru poltsa) deitua, lider mongolengandik Vladimirren Printze Handia titulua jaso zuen. Modu estuan lan egin zuen mongolekin, beste errusiar printzerri batzuetatik zergak bilduz. Harreman honen ondorioz, itzal handia lortu zuen eskualdean, batez ere Moskuren etsai nagusi zen Tverren gainean. 1327an Eliza Ortodoxoa Vladimirretik Moskura aldatu zen, Printzerri berria handiagotuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]