Edukira joan

Muriel Douru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muriel Douru
Bizitza
Jaiotza1976ko irailaren 18a (48 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, komikigilea eta saiakeragilea
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli

Muriel Douru (Frantzia, 1976ko irailaren 18a) komikigile, idazle eta ekintzaile frantsesa da.

LGBTI+ kolektiboetako pertsonen eskubideak eta kausa ekologikoa defendatzen ditu. Bere familia homoparentalei buruzko idatziek oihartzun handia izan dute.

Muriel Douru, Parisko Duperré Arte Aplikatuen Goi Eskolako diplomaduna, ehungintzako ilustrazio-disenatzailea eta haur eta helduentzako liburu ilustratuen egilea da.[1] Bere blogean une pertsonalak partekatzen ditu, komiki gisa, eta bertan hainbat gairi buruzko pentsamenduak adierazten ditu, hala nola homosexualen eskubideei, arrazakeriari, animalien eskubideei eta klima-aldaketari buruzkoak.[2]

2003an Dis… Mamans argitaratu zuen, kontakizuna familia homoparental batean gertatzen den umeentzako lehen liburuetako bat.[1][3]

Familia homoparentalei buruzko zenbait lan argitaratu izan ditu bere esperientzia pertsonaletan oinarriturik, berak, lesbiana izanik, familia bat osatzeko ibilbide luze eta zaila izan baitu.[4][5] 2004an, 8-9 urteko haurrei zuzendutako Un Mariage vraiment Gai argitaratu zuen,[6] eta 2011n, Cristelle eta Crioline 3 urtetik gorako haurrentzat[7].

2007an, Muriel Douru Leïla alabaz erditu zen, Herbehereetan intseminazio artifiziala egin ondoren.[4][8]

2011n, familia bat sortzeko Frantziako pertsona homosexualek egin behar duten ibilbide zailari buruzko saiakera autobiografikoa, Deux mamans et un bébé.[4]

2016. urtean, helduentzako lehen komikia argitaratu zuen: Beyond the Lipstick: chroniques d'un coming out.[9] Eleberri grafiko autobiografiko bat da. Bertan, lesbiana gazte baten ibilbidea, Murielena berarena, deskribatzen du —coming out-a, lehen amodio-istorioak...—, eta zenbait gogoeta egiten ditu homosexualitateari, feminismoari eta familia homoparentalei buruz.[10]

Urtebete geroago, 2017an, Chroniques d'une citoyenne engagée argitaratu zuen, hainbat gairi buruzko istorio-bilduma, besteak beste, ingurumenari, animalien kausari eta gutxiengo sexualen defentsari buruzkoak.[11] Ikuspegi oso pertsonaletik, gizarte indibidualista eta bortitz baten paradoxak salatzen ditu.[2] 2018an Out d'or - Prix de la visibilité LGBTI saria jaso zuen.[12]

2019an, Médecins du monde GKEk eskatuta, Putain de vies! Itinéraires de travailleuses du sexe argitaratu zuen.[13] Mundu osoko sexu-langileen bizi-ibilbideak kontatzen dituen ikerketa liburu ilustratua da, eta munduko emakumeen egoeraren, migrazioen, desberdintasun sozialen eta transidentitatearen testigantza ematen du.[14]

2021ean, Les petits pas ne suffisent pas! saiakera ilustratua argitaratu zuen, Nicolas Hulot-ekin elkarlanean, Ushuaïa fundazioaren sortzailea eta Trantsizio ekologikorako ministro ohia.[15] Liburuak giza zibilizazioaren ingurumen-inpaktua eta demokraziaren mugak salatzen ditu, eta kontzientziak piztu nahi ditu, etorkizuneko mundu batuago eta errespetagarriago bat lortzeko.[1]

Putain de vies! Itinéraires de travailleuses du sexe liburu ilustratua idatzi eta handik gutxira, Nicolas Huloti sexu-erasoa eta bortxaketa leporatu zizkioten zenbait emakumek, baina Hulotek salaketak ukatu zituen kategorikoki.[16] Horren ondorioz, 2021eko azaroan iragarri zuen "bizitza publikoa eta bere fundazioaren lehendakaritza behin betiko utziko zituela".[17] Gertakari horiek guztiek oihartzun handia izan zuten Frantziako iritzi publikoan, eta kolpe handia izan zen Muriel Doururentzat.[18] 2021eko abenduaren 13an, Douruk bere erreakzioa jakinarazi zuen auzi honen inguruan:

«Beti partekatu izan ditut zuekin nire sentimenduak, berehala idazten dut emozioak eraginda, baina oraingoan, Nicolas Huloti buruzko errebelazioak izan zirenetik, blokeatuta, triste, haserre nago, berarekin liburu bat argitaratu duen azken pertsona izan naizelako, eta orain arte ezin izan dut idatzi.(...)

Sinetsi egiten diet haren aurkako lekukotasuna ematen duten emakumeei, emakumea naizelako, eta, nire lagun guztiek bezala, 80ko eta 90eko hamarkadetan sexu-erasoak jasan nituen gaztetan. Horietako asko isilik egon dira urteetan, edo isilik jarraitzen dute. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria sistemikoa da, baina #metoo baino lehen, indarkeria hori estaltzen zuen isiltasuna ere sistemikoa zen.(...)

Orain arte ez dut arazorik izan akusatu bati buruzko artikuluak kritikatzeko edo zabaltzeko, baina gaur egoera berri batean nago: akusatu horrekin urtebetez lan egin nuen, bere etxean, intimitaterik handienean.(...)

Gogoan ditut, zehaztasun osoz, Adèle Haenel-en hitzak: "Munstroak ez dira existitzen. Gure gizarteaz ari gara. Geu gara, geure lagunak, geure aitak. Ondo erreparatu behar diogu horri. Baina ez gaude hemen haiek akabatzeko, aldarazi behar ditugu. Aurretik, baina, beren buruari begiratu behar diote, elkarri begiratu behar diogu.»[18]

  • Dis… Mamans, Éditions gaies et lesbiennes, 2003.
  • Un mariage vraiment gai, Éditions gaies et lesbiennes, 2004.
  • Cristelle et Crioline, KTM éditions, 2011.
  • Deux mamans & un bébé, KTM éditions, 2011.
  • L'arc-en-ciel des familles, Éditions Des ailes sur un tracteur, 2014.
  • Beyond the lipstick : chroniques d'un coming out, Éditions Marabout, 2016.
  • Chroniques d'une citoyenne engagée, Éditions Hugo image, 2017.
  • Putain de vies ! Itinéraires de travailleuses du sexe. La Boîte à Bulles 2019.
  • Les petits pas ne suffisent pas!. Rustica éditions 2021.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Muriel Douru» artikulutik itzulia izan da, 2023-11-02 data duen 209274510 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-11-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c (Frantsesez) Qui est-ce ? – Muriel Douru. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. a b (Frantsesez) Mr. Mondialisation. (2017-10-03). « Chroniques d’une citoyenne engagée » : une BD pour petits et grands. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Frantsesez) «Dis... mamans - Muriel Douru» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  4. a b c (Frantsesez) Douru, Muriel. (2008). Deux mamans & un bébé. Danger public ISBN 978-2-35123-204-0. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  5. (Frantsesez) «Deux mamans et un bébé - Muriel Douru» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  6. (Frantsesez) Labosse, Lionel. (2008-02-15). «Un Mariage vraiment gai, de Muriel Douru» altersexualite.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  7. (Frantsesez) «Cristelle et Crioline» C'est comme ça (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  8. (Frantsesez) «Nous formons une famille homoparentale» Elle 2011-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  9. (Frantsesez) Héraud, Xavier. (2016-07-23). «À lire ce week-end: «Beyond the lipstick – Chroniques d’un coming-out», de Muriel Douru» KOMITID (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  10. (Frantsesez) Sarah. (2016-07-05). «Muriel Douru : « Tant que l’on restera invisibles, la société n’avancera pas »» Barbi(e)turix !! (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  11. (Frantsesez) Patinier, Jérémy. (2017-09-28). «Muriel Douru : Dessinatrice, lesbienne, végétarienne, féministe… et fière d’être tout ça» TÊTU | https://tetu.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  12. (Frantsesez) «Les lauréat·e·s 2018» OUT d'or 2018 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  13. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Putain de vies !- Putain de vies ! Itinéraires de travailleuses du sexe» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  14. (Frantsesez) Putain de vies ! – Muriel Douru. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  15. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Les petits pas ne suffisent pas ! - BD, informations, cotes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  16. (Frantsesez) Inter, La rédaction numérique de France. (2021-11-26). «Nicolas Hulot accusé de viol et d'agressions sexuelles : le parquet de Paris ouvre une enquête préliminaire» France Inter (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  17. (Frantsesez) «Nicolas Hulot, accusé d’agressions sexuelles, « quitte définitivement » la vie publique» Le Monde.fr 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  18. a b (Frantsesez) Leclercq, Axel. (2021-12-13). «Affaire Nicolas Hulot : Muriel Douru, la dernière personne ayant écrit un livre avec lui, réagit» POSITIVR (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]