Edukira joan

Nadia Khiari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadia Khiari

(2021)
Bizitza
JaiotzaTunis1973ko maiatzaren 21a (51 urte)
Herrialdea Tunisia
 Frantzia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta komikigilea
Jasotako sariak

Nadia Khiari (Tunis, 1973ko maiatzaren 21a) artista margolaria, marrazkilaria eta arte plastikoetako irakasle tunisiarra da, Willis from Tunis pertsonaiarengatik ezaguna. Izen hori bere marrazki satirikoetan erabili izan du ezizen gisa.[1]

Aix-en-Proventzako[2] Arte Plastikoetako Fakultatean ikasi ondoren, Nadia Khiari irakasle egin zen, Tunisko lizeo batean, eta, ondoren, Tunisiako[2] Arte Ederren Eskolako irakasle.[3]

2011ko Tunisiako iraultzan ospea lortu zuen: sare sozialetan orduko gertaerak azaldu zituen, berariaz horretarako sortutako pertsonaiaren bidez: Willis from Tunis[4] katua.[2]

Ordutik, karikatura-marrazkiak argitaratzen ditu Frantziako Siné Mensuel, Courrier international, Zelium[5] eta Foutou'art egunkarietan.

2019an, Siné Madame[6] hilabetekari feminista satiriko berriko marrazkilari-taldeko kidea egin zen, hilabetekariaren hasiera-hasieratik. 2021eko maiatzean, Calmann-Lévy edizio frantsesek argitaratutako marrazki hautatuen bilduma batean agertu zen, Africa izenekoa. Nadia Khiariren aurkezpen-testu bat dago, Willis from Tunis izengoitiarekin sinatua, baita haren marrazki eta karikaturen adibide batzuk ere; Afrikako herrialdeetako beste berrogeita hamar marrazkilariren ondoan ageri da.

  • Willis from Tunis, autoedizioa:[7]
  • Willis from Tunis, Elyzad argitaletxea:
    • 2020 - 4. liburukia: Willis from Tunis, 10 ans et toujours vivant! (Willis from Tunis, 10 urte eta beti bizirik!) (ISBN 978-9973-58-126-6)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]