Edukira joan

Nafarroako Erresumako Aldundia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroako Erresumako Aldundia Nafarroako erresumak 1501ean sortutako erakundea izan zen, 1839 arte mantendu zuena[1]. Erakundeak Nafarroako Gorteak ordezkatzen zituen, bilduta ez zeudenean bere aginduak betearazteko. Ez zen behin betikoa bihurtu 1576 arte, oso berandu gertuko Gaztela (1525) eta Aragoi (XIV. mendea) aldundiekin alderatuz gero[2].

Aro modernoan zehar bere betebeharrak gehitu zituen: herri-lanak, mendien zaintza eta udal kudeaketa. Gorteen hiru estatuek haren zazpi kideak izendatzen zituzten: elizgizon bat, bi militar eta hirien lau ordezkari. Hiriek bi boto besterik ez zituzten eta Iruñeko gotzainak zuzentzen zuen erakundea.

1836an, Lehenengo Karlistaldi betean, Nafarroako probintziako aldundia eratu zen Espainia osorako egindako erreformaren arabera eta, haren buru, José Yanguas hasi zen. Gerra egoeraren erdian, Erresumako Aldundia indargabetuta geratu zen, Erresumaren beste erakundeak bezala. Foruak Eraldatzeko Legeak (geroago, "Lege Hitzartua" ere deitu izan dena) erresumaren erakundeen amaiera berretsi zuen, eta Nafarroa probintzia bihurtu, baina administrazio- eta batez ere zerga-arloko eskumen adierazgarri batzuk gordez.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Enciclopedia Ilustrada Larousse: Diputación. ISBN 84-320-7370-9
  2. Floristán Imizkotz, Alfredo. (1993). «El Reino. Cortes y Diputaciones.» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.