Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea |
Musika mota | musika klasikoa |
Urteak | 1879 - egun |
Informazio gehigarria | |
orquestadenavarra.es | |
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) Iruñean egoitza duen orkestra sinfonikoa da, Euskal Herrian eta Espainian jardunean dagoen zaharrenaa. Izan ere, 1879an sortu zuen Pablo Sarasate biolinistak, Orquesta Pablo Sarasate izenarekin.[1]
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joaquin Maya izan zen lehendabiziko zuzendaria, eta ordutik 100 urte baino gehiagoko ibilbide luzean beste hainbat aritu dira kargu horretan, hala nola: Camille Saint-Saens frantziar musikagile ospetsua, Javier Bello Portu, Miguel Roa, Jaques Bodmer, Miquel Ortega eta Luis Agirre. 2019an, Maria Antonia Rodriguez izendatu zuten orkestraren zuzendari nagusi.[2]
Diru laguntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala erakunde publikoen diru laguntza jasotzen du, bai eta NH Hoteles, Diario de Navarra eta Nafarroako Kutxa erakunde pribatuena ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. orquestadenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- ↑ María Antonia Rodríguez, nueva gerente de la Fundación Baluarte de Pamplona. scherzo.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) OSNren webgunea
- (Gaztelaniaz) Orfeon Pamplonesen webgunea
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Katalanez)(Ingelesez) Ernest Martinez Izquierdoren webgunea