Nahid Toubia
Nahid Toubia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Khartum, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Sudan Sudan Anglo-egiptoarra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirujaua, pediatric surgeon (en) , unibertsitateko irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Kidetza | Royal College of Surgeons (en) |
Nahid Farid Toubia, ezaguna Nahid Toubia izenez (Jartum, Sudan, 1951) mediku kirurgialaria eta emakumeen osasunaren gaineko eskubideen aldeko aktibista da. Emakumeen genitalen mutilazio (EGM) ikerketan espezializatu zen eta Sudaneko lehen emakume zirujaua da.[1] RAINBO, (Research, Action and Information Network for Bodily Integrity of Women) Emakumearen gorputzaren osotasunerako ikerketari buruzko ekintza- eta informazio-sarearen sortzaileetako bat eta zuzendaria da.[2] Sudaneko lehen emakume zirujaua izan zen. Emakumeen genitalen mutilazioari buruz (EGM) ikertzen jardun du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toubia Jartumen jaio zen 1951n, garai hartan anglo-egiptoar babespean zegoen lurralde batean (1899-1955), eta medikuntzan Egipton trebatu zen. 1981ean, zirujau-prestakuntza Erresuma Batuan osatu zuen, eta Osasun Publikoan eta Politikan doktoratu zen Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolan. 1981ean Zirujauen Errege Unibertsitateko kidea izan zen, eta lehen emakume-zirujaua, Sudanen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985ean Sudanera itzuli zen, Khartoum Teaching Ospitaleko kirurgia pediatrikoko buru izan zen lekura, eta bere larrialdietako klinika sortu zuen. Herrialdearen ezegonkortasunaren ondorioz, Erresuma Batura itzuli zen eta emakumeen genitalen mutilazioari buruz (EGM) ikertzen hasi zen.[3] 1990ean New Yorkeko Biztanleria Kontseiluan hasi zen lanean eta lau urtez aritu zen.
Columbiako Unibertsitateko irakasle elkartua Osasun Publikoan. Osasunaren Mundu Erakundeko, UNICEFeko eta UNDPko batzorde zientifikoetan eta aholkularietan parte hartzen du. Human Rights Watch-eko Emakumeen Eskubideen Proiektuaren Aholku Batzordeko lehendakariordea ere izan da.[4]
1994an, RAINBO Emakumearen gorputzaren osotasunerako ikerketari buruzko ekintza- eta informazio-sarea sortu zuen. Gizarte-aldaketaren bidez, emakumeen genitalen mutilazioa desagertzeko eta emakumeak ahalduntzeko lan egiten duen nazioarteko erakundearen burua da.[5] Erakundeak New Yorken eta Londresen bulegoak ditu eta Ugandan, Hegoafrikan, Gambian eta Nigerian ere egiten du lan.[6] RAINBOk funtsezko papera jokatu zuen EGM arazo medikoa ez ezik, giza eskubideen kontu gisa ere identifikatzeko.
AMANITARE, Afrikako lehen eskubide sarea sortu zuen. Afrikako 18 herrialdetako kideak dituzten emakumeen eta nesken sexu- eta ugalketa-eskubideez arduratzen da.[7]
2002an, Toubiak BBCri zera azaldu zion EGMren aurkako kanpaina batez ere emakumeen kontzientzia-aldaketa beharrezkoa zela eta emakumeek ahaldundu behar zutela gizarte aldaketarako. Afrikako gobernu gehienek, osasuneko profesionalek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek beren agendan gaia duten bitartean, benetako aldaketa talde komunitarioetan zegoela salatu zuen.
Afrikako eta Ekialde Ertaineko ugalketa-osasunari eta genero-desberdintasunari erreparatuta, Toubia hainbat libururen egilea edo egilekidea da; besteak beste, Women of the Arab World: The Coming Challenge (1988), Female Genital Mutilation: A Call for Global Action (1995) eta Female Gendwide Mutilation: A Guide to Worldwide Laws and Policies (2000).
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Women of the Arab World: The Coming Challenge (1988)
- Female Genital Mutilation: A Call for Global Action (1995)
- Susan Izett, Learning About Social Change: A Research and Evaluation Guidebook Using Female Circumcision, Case Studyrekin (1999)
- Caring for Women with Circumcision: A Technical Manual for Health Care Providers (1999)
- Anika Rahman, Female Genital Mutilation: A Guide to Worldwide Laws and Polices (2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Policy, Center for Reproductive Law &; RAINBO (Organization). (2000-06). Female Genital Mutilation: A Guide to Laws and Policies Worldwide. Zed Books ISBN 978-1-85649-773-2. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Shetty, Priya. (2007-03-10). «Nahid Toubia» The Lancet 369 (9564): 819. doi: . ISSN 0140-6736. PMID 17350438. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
- ↑ Changing attitudes to female circumcision. BBC 8 de abril de 2002.
- ↑ Nahid Toubia. Learning Partnership.
- ↑ «Cecilia Attias Foundation for Women» www.ceciliaattiasfoundation.org.
- ↑ "Internet-Based Resources on Female Genital Mutilation" by Tobe Levin, Office of University of Wisconsin System Women's Studies Librarian, accessed 20 August 2011
- ↑ «Dr. Nahid Toubia | Audacia Forum» audaciaforum.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Intervención de Nahid Toubia sobre la MGF y las tradiciones. Mayo 2016 (árabe)