Naty Abascal
Naty Abascal | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Natividad Abascal y Romero-Toro |
Jaiotza | Sevilla, 1943ko apirilaren 2a (81 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rafael de Medina y Fernández de Córdoba (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, Socialitea, zinema aktorea eta aktorea |
Natividad Abascal Romero-Toro, ezagunagoa Naty Abascal edo Nati Abascal izenez (Sevilla, 1943ko apirilaren 1a) sevillar goi-mailako joskintzaren modeloa eta Feriako dukesa ohia da. Diseinatzaileen musa izan da, hala nola Elio Berhanyer, Valentino Garavani edo Óscar de la Renta.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romero-Toroko V. markesaren biloba, pontifizio titulua, 12 neba-ahizpetako familia batean jaio zen. Ahizpa biki bat du, Ana Maria. Aita, Domingo Abascal eta Fernández, abokatu aberatsa zen, olibadi zabalen jabea eta oliben negozio oparoa, eta ama, María Natividad Romero-Toro eta Noriega, Sevillan boutique bat ireki zuen lehen emakumea izan zen.
1970ean Murray Livingstone Smith eskoziarrarekin ezkondu zen, eta handik bost urtera dibortziatu egin zen. 1975ean, dibortziatu ondoren, Sevillara itzultzea erabaki zuen; han, 1977ko uztailaren 14an, txikitatik ezagutzen zuen Rafael de Medina eta Fernández de Cordobarekin ezkondu zen, Feriako dukea, Villalbako markesa eta Medinaceliko dukeen bigarren semea. Ospakizuna El Rocío baselizan egin zen. Handik aurrera, ibiltokietatik urrundu egin zen. Feriako dukearekin bi seme izan zituen: Rafael (1978ko irailaren 25ean jaioa) eta Luis (1980ko abuztuaren 31n jaioa).[4][5]
1988ko udaren ondoren, zurrumurruak sortu ziren Naty Abascalen eta Ramón Mendozaren (une horretan Real Madrileko presidentea) arteko harreman sentimentalari buruz. Urte hartako urrian senarragandik banandu zen. Madrilgo taldeko presidentearekin zuen harremanak 1989. urtearen amaierara arte iraun zuen gutxi gorabehera.
1989ko otsailaren 13an epaia eman zen Feriako dukeak banatzeko epaiketan. Bertan, zegozkien pentsioak ezartzeaz gain, seme-alaben guraso-ahala Nati Abascali eman zitzaion, eta hark berariaz uko egin zion ezkontzaz lortutako tituluei. Handik hilabete batzuetara, 1989ko ekainean, ondorengo epai batek guraso-ahala eman zion aristokratari. Feriako dukeak ezkontza baliogabetzeko izapideak hasi zituen 1992ko urtarrilean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an, 21 urte zituela, Elio Berhanyer jostunak Ana María ahizpa bikiari eta berari New Yorkeko Mundu Erakusketan bere bilduma aurkezteko proposatu zien. Han ezagutu zuten Richard Avedon, eta, Espainiara itzuli zirenean, Harpers Bazaar moda-aldizkarian 15 orrialdeko erreportaje bat egiteko posatzea eskaini zien. 1965eko urtarrilean argitaratu zen aldizkaria. Handik hilabete batzuetara, Avedonek berriro atera zion argazkia (ordukoan Naty bakarrik) aldizkari beraren azalerako. Handik aurrera, modelo gisa zuen kotizazioa igotzen hasi zen, eta New Yorken jarri zen bizitzen. Elieen Fordek, Estatu Batuetako modelo-agentzia garrantzitsuenaren zuzendariak, kontratatu egin zuen, eta NatyAbascal jostun famatuenen modeloak izaten hasi zen. Revillon eta Maximilliam-en larruak aurkeztu zituen eta platoetan Cartier edo Bulgariko bitxiekin. Oscar de la Renta eta Valentino Garavani jostunen musa izan da.
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Woody Allenek 1971n Bananas filmerako kontratatu zuen, non Latinoamerikako gerrillari baten papera interpretatu zuen. Telebistarako iragarki bat ere egin zuen, Salvador Dalík margotua, eta biluzik posatu zuen 1971ko uztaileko Playboy aldizkarirako.
Estilista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laurogeiko hamarkadan, estilista gisa parte hartu zuen, eta Espainian etxe handiak hautatu zituen House and Garden aldizkarirako. Rafael de Medina eta Fernández de Cordobarekin banandu ondoren, bere modelo-lanera itzuli zen mundu osoan zehar.
Hola! aldizkarirako estilismoetan eta erreportajeak egiten laguntzen du eta bitxi-marka ezagunetarako irudia ematen du.
Naty estiloa dela-eta, hauxe esan zuen:
Estiloa zuk zeuk duzun zerbait da. Baina gauza bera duzu egoten jakiteko, mugitzeko, hitz egiteko, gauza bat hartzeko edo pertsonekin modu jakin batean jokatzeko. Horixe da estiloa. Eta estiloa beti geratzen da.[1]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986an, New Yorkeko dotoreziari Oscar saria eman zioten.
- 1988ko irailean, finalista izan zen Elegance Award mundu-sarian,.
- 1993ko azaroan, Ipar Amerikako Kritikarien Elkarteak Karolina Monakokoa printzesaren ondorengo munduko emakumerik jantziena zela aukeratu zuen.
- 1986, 1987, 1988 eta 1992 , lau aldiz lortu du Espainiako emakume dotoreenaren saria , "Hola!" aldizkariak moda-diseinatzaileen eta irakurleen artean egindako inkesta bati esker.*
Noblezia-tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Natividad Abascal Romero-Toro andrea, Feriako dukesa eta Villalbako markesa (1977-1989).
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naty Abascal ¡y la moda!, Jumex Museoa, 2019.[6]
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuestión de estilo/Estilo kontua.[7] Argitaletxea: Martínez Roca. Hiria: Bartzelona. Urtea: 2000. ISBN 9788427025523
- Manual de estilo de Naty Abascal con Vicente Gallart/Naty Abascalen estilo-eskuliburua, Vicente Gallartekin.[8] Argitaletxea: Grijalbo. Hiria: Madril. Urtea: 2013. ISBN 9788425351198
- 2021ean “La eterna musa que inspira a los diseñadores de moda” [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Llanos, Eva Delgado de los. (2021-03-31). «Naty Abascal: "He trabajado mucho para tirar del carro y salir adelante"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
- ↑ (Ingelesez) «Nati Abascal» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2023-04-02). «Naty Abascal cumple 80 años: celebramos su estilo en 10 conjuntos agitados, no mezclados» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
- ↑ «Naty Abascal y su divorcio del duque de Feria: la primera mujer que se atrevió a llevar a los tribunales a la casa de Medinaceli» Mujer Hoy 2021-11-17.
- ↑ Piñeiro, Raquel. «La boda de Naty Abascal y el Duque de Feria: el inicio de un matrimonio que desembocaría en tragedia» Vanity Fair España.
- ↑ «Naty Abascal ¡y la moda!» Museo Jumex.
- ↑ Casa del Libro
- ↑ La Isla Libros. .