Edukira joan

Nekazaritza zientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekazaritza Eskola

Nekazaritza-zientziak[1] nekazaritza, basoak eta animaliak aztertzen dituen zientzia da. Biologiaren diziplina anitzeko eremu zabala osatzen du, nekazaritzaren praktikan eta ulermenean erabiltzen diren zientzia zehatz, natural, ekonomiko eta sozialen zatiak biltzen dituena. Nekazaritzako zientziako profesionalari nekazaritza-zientzialari edo nekazari deritzo. Arlo horietako lursailetan produktibitatea handitzeko lan egiten duen pertsona nekazaritza zientzietako ingeniaria da, eta aurretik aipatutako arloak profesionalki aztertzen ditu.

Nekazaritza
Lasto-fardelen pilaketa Hokkaidoko zelaietan.

Hauek dira lotutako alor edo diziplinak: nekazaritza-bioteknologia, agrokimika, nekazaritza-dibertsifikazioa, nekazaritzaren irakaskuntza, nekazaritza-ekonomia, nekazaritza-ingeniaritza, nekazaritza-geografia, nekazaritza-filosofia, nekazaritza-marketina, nekazaritza-lurzoruaren zientzia, agroekologia, nekazaritza-ekologia, animalien zientzia (animalien hazkuntza, abeltzaintza, animalien elikadura), baserriaren kudeaketa, agronomia (botanika, ekoizpenaren ekologia teorikoa, zehaztasuneko nekazaritza, baratzezaintza, landare-hobekuntza, ongarria), akuikultura, ingeniaritza biologikoa, ingeniaritza genetikoa, nematologia, mikrobiologia, landare-patologia, larreen kudeaketa, ingurumen-zientziak, entomologia, elikagaien zientzia, giza elikadura, ureztaketa eta uraren kudeaketa, edafologia, agrologia, hondakinen kudeaketa, belar txarren kudeaketa.

Nekazaritza, nekazaritza-zientziak eta agronomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza-zientziak aukera ematen digu espezie ezberdinak eta baldintza desberdinetan ekoizteko dituzten gaitasunak sakon ezagutzeko. Normalean agronomiaren eta nekazaritzaren esanahi berdina duela pentsatzen da, baina hori ez da horrela:

  • Nekazaritza gizakiak bere onura propiorako elikadura eskuratzeko jarduerak dira. Onura horiek lurra lantzen eta animaliak zaintzen lortzen dira.
  • Agronomia lurraren laborantzarekin lotutako ezagutzen multzoa da.

Nekazaritza-zientziak aurrera eramateko ikerketak egiten dira. Horien helburua, ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz, nekazaritza-errendimendu handiena lortzea da. Era berean, nekazaritza-ikerketen alderdi garrantzitsu bat lurzoruak optimizatzeko erabiltzen diren erremintak eta makinak dira. Tresna horiei esker gizakiak ingurumenean egin beharreko esfortzuak izugarri murrizten dira.

Gainera, nekazaritza-ikerketen azterketa eskualde bakoitzak dituen beharren arabera oinarritzen da. Horregatik, azterketa era egokian burutzeko hainbat zientziek esku hartzen dute, hala nola, genetika, baratzezaintza, landare-patologia, lurzoruaren zientzia eta entomologia.[2]

Garapena eta aurrerapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza-sektoreari aplikatutako zientziei esker, jarduera horrek aurrerapen handiak lortu ditu azken hamarkadetan:[3]

  • Gaur eguneko ureztatze-sistemak eraginkorragoak edo kontsumo txikikoak dira.
  • Teknologia mota anitzak ureztatze-denborak, elikagaien osasuna eta izurriteak kontrolatzeko.

Teknologiaz gain, genetika eta propietateekin loturiko beste aurrerapen batzuk ere badaude:

  • Haziak genetikoki manipulatzen dira azkarrago hazteko eta fruitu gehiago sortzeko.
  • Intsektuen azterketari esker, izurrien kontrolak egin daitezke. Hauek kontrolatzeko jatorri organiko edo naturaleko produktuak ere erabili daitezke.
  • Lurraren propietateen aberasketa eta babesa jatorri naturaleko ongarriak erabiliz eta laboreak txandakatuz.

Inpaktua eta onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia honek aurrerapen handiak lortu ditu nekazaritzan. Horri esker teknologia asko garatu da eta gizadiak eboluzionatzen duen heinean, garapen horiek gero eta hobeagoak dira. Gaur egun, batez ere nekazaritzako tresna berriei esker, baserriek beste modu batean funtzionatzen dute. Teknologia berri horiek hainbat erosotasun eta abantaila eskaintzen dituzte, haien artean; hazkuntza-baldintza eta elikagai seguruagoak, ingurumenaren eta ekologiaren inguruko eragina murriztea, langileen segurtasun handiagoa, eta natura-baliabideen kontrol handiagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pal, B.P.. (1972). «Agriculture, science and humanity» Agricultural Science Review 10 (2): 21..
  2. (Gaztelaniaz) Ciencia agrícola. 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Beneficios ambientales de la ciencia aplicada a la agricultura » Hablemos del Campo» Hablemos del Campo 2017-07-27 (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]