Nerea Martín Zubeldia
Nerea Martín Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1998 (25/26 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta zerga-aholkularia |
Tenis | |
Enplegatzailea(k) | Garrigues Cuatrecasas Uría Menéndez Deloitte |
Kidetza | Talentia Sarea Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua |
Nerea Martín Zubeldia (Santurtzi, 1998) bizkaitar abokatu, legelari eta aholkulari fiskala da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide Gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Talentia Programaren parte hartzaile izan zen, Bizkaia Talentek hautatua, geroztik Talentia Sarearen kide delarik. Ondoren, Abokatutza Masterra egin zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR) eta Aholkularitza Fiskaleko masterra Deustuko Unibertsitatean.
Abokatutzan sartzeko proba gainditu ondoren, abokatu titulua lortu zuen 2022. urtean, eta abokatu gisa jarduten hasi zen. Garrigues abokatutza-bulegoan jardun zuen, departamentu fiskalean, urte erdiz. Uría Menédez eta Cuatrecasas bulegoetan ere aritua da, departamentu fiskalean, zerga-aholkularitza alorrean. 2022tik Deloitte bulegoan jarduten du zerga-arloko abokatu gisa.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022, "Fiscalidad post-Brexit: Análisis de un posible Acuerdo Unión Europea - Reino Unido en el marco de la Directiva Matriz - Filial"[1]
- 2021, "La corrección de la doble imposición, comparativa entre normativa Foral y normativa de Territorio Común"
- 2020, "La problemática y soluciones en el tratamiento fiscal de las rentas plurianuales. Los Decretos Forales 125/2019 y 194/2019 de la Hacienda Foral de Bizkaia sobre el "carried interest". Norma Foral 1/2020 por la que se reforma el IRPF"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martín-Zubeldia, Nerea. (2021-12-09). Fiscalidad post-Brexit: Análisis de un posible Acuerdo Unión Europea - Reino Unido en el marco de la Directiva Matriz - Filial. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |