Edukira joan

Olaf I.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaf I.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1086ko uztailaren 10a - 1095eko abuztuaren 18a
San Kanuto - Erik I.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaDanimarka, 1050 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Danimarka
HeriotzaDanimarka1095eko abuztuaren 18a (44/45 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaSvend II.a Danimarkakoa
Ezkontidea(k)Ingegerd of Norway (en) Itzuli
Haurrideak
LeinuaHouse of Estridsen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Danimarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Olaf I.a edo Olaf Hunger (danieraz: Oluf; c. 10501095ko abuztuaren 18a) Danimarka erregea izan zen 1086tik hil zen arte.

Svend II.a Eztridssonaren eta ohaide baten semea izan zen. Kanuto IV.a anaia nagusiaren erregealdian, itxuraz Schleswigeko dukea izan zen. 1085ean, Ingalaterrara espedizio bat egiteko deitua izan zen, eta, Kanuto agertu ez zenez, Olaf, handikien kexen bozeramaile hautatu zuten. Arazoak eragitea egotzita, kateatu eta Flandriara bota zuten.

Kanuto guduan hil zen 1086ko uztailean, matxinada batean, eta Olaf errege izendatu zuten, Flandrian egon arren. Erregealdiko lehen urteak uzta eskasiak eta goseteak ezaugarritu zituzten.

Ziurrenik, Aita Santuaren erreforma gregorianoa baztertu eta Wibert Ravenakoa antipaparen alde egin zuen. Kanutoren lege batzuk indargabetu zituen eta handikien boterea handitu, kleroaren eta erregetzaren boterearen kaltetan.

Egoera misteriotsuan hil zen. Batzuek diotenez, bere buruaz beste egin zuen eta, beste batzuek diotenez, bere herriko eskaintzan sakrifikatu zuten. Bere gorpua zatitu eta Danimarkako eskualdeen artean banatu zen. Haren ondorengoa Erik I.a anaia izan zen.

Ingegerd Norvegiakoarekin ezkonduta egon zen eta ez zuten seme-alabarik izan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]