Ongizate-estatu
Ongizate-estatua, Estatu ongilea, Probidentzia Estatua edo Ongizateko Gizartea bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Europan garatu eta gauzatu den estatu-eredu bat da. Bereziki zientzia politikoetan eta ekonomian erabilitako kontzeptu bat da[1], gizarte-eskubideak betez estatu bateko hiritar guztiei, bizi-maila berdina izateko eta gizarte desberdintasunak ekiditeko, eskaintzen dizkieten prestazio, laguntza eta zerbitzu multzoak izendatzeko edo adierazteko (hezkuntza-, osasun- eta lan-arloan).
Hiritartasun-kontzeptu modernoa denboran zehar osatuz joan da; XVIII. mendean zehar, eskubide zibilak finkatu ziren, eta XIX. mendean, berriz, partaidetza politikorako eskubideak; azkenean, gizarte-ongizatea eskubide politikotzat hartzean, osatu egin da gaur egungo hiritartasun kontzeptua. Askoren iritziz, zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa horixe da, gizarte-hiritartasun eskubidea finkatzea, sistema demokratikoetan babestutako giza eta politika-eskubideei loturik; ongizatea-estatua eta zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa, zenbaitentzat, gauza bera dira.
Eskubide sozialak arian-arian lortu ziren, mende batez borroka sozialetan aritu ondoren; industrializazio-prozesuarekin batera emandako borrokak izan ziren, herrialde garatuetan emanak inondik ere.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizakien eskubideak errespetatzea eta hauen artean, hezkuntza eta osasun publikoa guztientzat sartzen da.
- Zerbitzuen kalitatea, kontsumo kantitatea eta prezioak erregulatzen duten legeak.
- Diru-laguntzak ezarriz zenbait zerbitzu eta produktuen kontsumorako.
- Pentsiodunak subsistentziarako maila minimoak bermatzeko beharra dauka.
- Berdintasun politikan, politika batzuk ditu emakumearen autonomia eta berdintasuna beteragarri egiten dutenak. Horretarako pertsona askeen atentzio ata ardurarako zerbitzu sozialak ditu.
- Etxebizitza politika justu bat, herritarren beharrei begira, eta ez eraikintzako kapitalisten eta banketxeen mesederako.
- Enplegu ekonomiaren oinarria dela adierazi behar da, kontsumitzaile-ekoizlearen zikloarekin bat doalako. Honekin batera lan merkatu dago non bi ezaugarria bereiz ditzakegu; Alde batetik, lanari ematen zaion protekzio handia da. Beste aldetik, prejubilazioa gauzatzeko gauzatzeko posibilitatea dago, onura moduan ikusita baitdago.[2]
- Prestazioak ematen dizkie ahalmen desberdinak, subsidioak edo baliogabetasun pentsioak bezala halako dauzkaten pertsonei.
- Barneko kontsumoa sustatzen du lanpostu-ekoizpena estimulatzeko.
- Zientzia-garapena eta populazioarengako kultura sustatzen ditu.[3]
Ongizate-estatu ereduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat ongizate-estatu mota desberdinak existitzen dira Europar Batasunaren barruan dauden lurraldeetan, baita hortik at dauden lurraldeetan ere. Hortaz, lurralde bakoitzaren berezitasun guztiak kontuan hartuta, lau ongizate-estatu eredu desberdintzen dira:
- Eredu eskandinaviarra edo Europako iparraldekoa
- Eredu kontinentala edo kontserbadorea
- Eredu anglo-saxoniarra edo liberala
- Eredu mediterraneoa
Eredu eskandinaviarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eredu eskandinaviarra edo Europako iparraldekoa Danimarkan, Norvegian, Islandian, Finlandian, Suedian eta Herbehereetan (lurralde eskandinaviarrak) ezarri zen ongizate-estatu mota da. Eskubideei dagokionez, ikuspuntu unibertsala eta babes-sozialaren mailarik altuena daukana da.[4] Horrez gain, bere ezaugarri bereizgarriena gizarte babesaren izaera unibertsaleko hiritartasun eskubidea da, hiritartasunaren printzipioan oinarrituta dagoena (prestazio sozialen sarbide orokorragoa, baldintza gutxiago dituena).
Lan merkatuaren arabera, ideologia sozialdemokrata duten, hau da, erregimen sozialdemokraten ezaugarri nagusiak desfamiliarizazioa, unibertsalismoa eta ongizate zerbitzu pribatuen bazterketa duten herrialde hauetan, langabeziako lan merkatuko politiketan gastu garrantzitsuak egiten dira. Bestalde, jasotzen diren prestazioak zergetan oinarritzen dira, Estatua kalitate ona duten zerbitzuen hornitzaile nagusia izanda. Horrekin batera, enplegu publikoen kopurua handia da eta, sindikatuei begira, afiliazio handia eta soldaten banaketa baxua eragiten duen erabakitzeko ahalmena dute, neurri gehiagoko errentaren banaketa bultzatuz.
Eredu kontinentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eredu kontinentala edo kontserbadorea, aldiz, Austriako, Belgikako, Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko ongizate-estatu eredua da. Eredu eskandinaviarra edo Europar iparraldekoaren antzekoa da, baina pentsioen neurriko gastuen proportzio handiarekin. Beraz, herrialde hauetan, (nagusiki kontserbadoreak) ongizate erregimenen muina Estatua eta familiarismoaren arteko nahasmen batean oinarritzen da, hau da; eskubideen oinarria gizarte segurantza, prestazioak jasotzea kotizazioaren arabera, enpleguan oinarritutako ongizate estatu korporatiboa eta lan egoera eta gizarte babesa lotuta dagoena. Batetik, ezaugarri garrantzitsuenak laguntzaren printzipioa eta «sécurité sociale» edo aseguru sistemak dira (gizarte babesa gizonezko famili buruaren alde egotea eta familia zaintza zerbitzuen ekoizle nagusia izatea, subsidio sistema, alegia). Adibidez, Austria, Alemania, Italia eta Estatu Espainiarrean, legez gurasoek euren seme-alaben, eta alderantziz, arduradunak dira. Hortaz, eredu honek familia estandarra hartzen du oinarri beste motatako familietan zerbitzu eskaintzak (bakarrik bizi diren seme-alabak dituzten amak adibidez) hondar-zerbitzuak izatera eragiten.
Lan merkatuan, berriz, politika aktiboak ez daukate garrantzi handirik eta sindikatuek afiliazio gutxi, baina negoziazio kolektiboetan erabakitzeko botere garrantzitsua edo handia izaten dute.
Eredu anglo-saxoniarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eredu anglo-saxoniarra edo liberalari dagokionez, soilik Irlandan, Britainia Handian Erresuma Batuan garatutako ongizate-estatua da. Eredu honek, beste eredu guztiekin alderatuta, herrialdeen prebentzio-neurri (bai kontribuzio-mailako prestazioak, bai gizarte-laguntzak) mugatuagoak[4] eta azkeneko baliabide motako asistentzia sozial garrantzitsuagoa edo bereizgarriagoa (gizarte eskubideen ikuspegi asistentziala; aurrezkien zati batekin lortutako mozkinak adibidez) daukalako nabarmentzen da. Ondorioz, gizartearen behar orokorretan ardazten dira, giza banakoen bakarkako beharrak asetzearen ardura eginez. Izan ere, aipatu beharra dago prestazio sozial indibidualean (frogatu behar dena) eta ideologia liberalean oinarrituta dagoela.
Horrez gain, subsidioak ikasten ari diren gazteentzat eta lan egiten ari diren helduentzat zuzenduta daude nagusiki eta soberan edo geratzen dena, ordea, errententzat. Aldi berean, subsidioen sarbidea enplegagarritasunean zentratuta dago, hau da, subsidioak aldez aurretik lan egin duenari edo lana bilatzen ari duenari baldintzatzen dizkiola.
Lan merkatuari begira, politika aktiboen gastuak (enpleguak sustatzeko neurriak, heziketa eta langileen kalifikazioa esate baterako) garrantzi nahikoa dute. Hala eta guztiz ere, beste ongizate-estatu ereduek ez bezala, sindikatuek gobernuko edo patroietako erabakietan parte hartzeko botere eskasagoa dute; baita segurtasun industrialeko neurriak ere: hori izango litzateke eredu honen herrialdeek errentaren banaketa handiagoaren eta soldata baxuen enplegu gehiagoren zergatia.
Dena den eta aurreko guztia kontuan hartuta, eredu eskandinaviarraren atzetik dagoen ereduenik efizienteena da (pobreziaren murrizketa eta lan egiteko pizgarrien bultzada kontuan hartuta) baina, era berean, estatuaren esku-hartzea gutxitzen duenez, arriskuak indibidualizatzen eta merkatu irtenbideak bultzatzen dituenez, ez dira herritarren eskubideen alde kokatzen.[5]
Eredu mediterraneoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenik, eredu mediterraneoa Grezian, Italian, Portugalen eta Espainiar estatuan dagoen ongizate-estatu eredua da, historikoki beranduago hasi eta garatu zena (hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkaden bitartean). Halaber, Estatuak daukan laguntza eta garrantzia zerbitzu-hornikuntzaren arabera, eredu anglo-saxoniarraren (edo liberalaren) eta kontinentalaren (edo kontserbadorearen) artean kokatzen da.[4] Gastu txikiagoak dituen eredu bat da, pentsioetan oinarrituta dagoena eta gizarte-laguntza gutxiagoetan datzana, hots, segurantza soziala oinarri bezala daukatela (prestazio maila baxuarekin batera). Hortaz, desberdintasun kulturaletan oinarritzen da, beste ereduetan Estatuak estaltzen dituen beharrak asetuz, hala nola (bizitzan) gizabanakoek duten familiaren presentzia edo adinduen eta umeen zaintza. Izan ere, herrialde horietan eskubideen eta subsidioak dituzten pertsonen estatusaren zatiketa handiagoa da, prestazioen sarbide mugatuaren ondorio izanda.
Bestalde, lan merkatuaren ezaugarri nagusienari dagokionez, enpleguen babes handia eta erretretaren adina lehenago izatearen baliabidea (enpleguaren hobekuntza bezala ikusita) izango litzateke. Sindikatuek, berriz, negoziazio kolektiboetan lortutako adostasunei esker, indar garrantzitsua eta nabarmena daukate eta, horren ondorioz, eredu anglo-saxoniarra edo liberalarekin konparatuta, soldaten banaketa txikiagoa dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko diru-sarrera batekin edo bizitzeko segurtasun minimo batekin eduki gabe ezinezko litzake bizimodu duin bat ezartzea edo bermatzea. Hau da, hiritar librea izateko eta beharrezko autonomia edukitzeko, beharrezko da minimo batzuk edukitzea, bizitzaren proiektuak bermatzeko edota aktiboki komunitatearen eta erakunde sozial eta politikoen barruan parte hartu ahal izateko. Honek historikoki lanaren bitartez bermatu egin da, non betidanik ongizate estatuaren sorreratik lanak parte garrantzitsuenean garri da.
Gaur egun, ikusi ahal dugu nola enplegua gero eta gehiago arazo gehiago du minimo hiriek mantentzeko, oso hondo ikusten da working poors edo langile pobreak, non lanik eduki arren, pobreziatik ezin dira atera. Adibidez, 2016ko urrian Politika Fiskaleko EE.UU-tako[6] Institutuak adierazi zuen , pobreziaren atalaseko azpiko 10 etxe bakoitzetik 6-k bere kideen batek enplegu bat zuen.
Dena hau hobeago ulertzeko historikoki non hasi zen? Prozesu hau Europan hasi zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren (1945), Frantzian (1946), Italian(1948), Alemaniako Errepublika Federalean (1949)… Momentu honetik aurrera hiritako kontzeptua ongizate estatuarekin bateratu egiten da, horren ondorioz ere soldatapeko lanaren kontzeptuarekin ere.
Ongizate-estatuaren terminoa hainbat herritan batera hasten da, hogeigarren urtearen amaieran eta XX. mendeko lehen hogeita hamar urteetan, baina adierazpen desberdinekin: New Dealen AEB-en, Welfare State Suedian eta azkenean Erresuma Batuan orain erabiltzen den terminoa, ongizate-estatua. Ongizate-estatuaren terminoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren orokortu egiten da.
Ipar-hemisferioa edo mendebaldeko mundua, hau da gizarte kapitalista hiru prozesu sozialetan sartuta zeuden:
- Kapitalista sozietatea lan indar erregular bat eduki behar zuen eta gainera, eskari minimo edo erosketa ahalmena behar zuelako.
- Lana eta interbelaunaldiaren lana bermatu behar zuelako.
- Integrazio sozialen mekanismoak eta politikako baliabideak hobetu behar zuten sozietateko hordena mantentzeko edo hobetzeko.
Kapitalismoaren lehengo faseak 19814tik 1883ra hartzen da, non kapitalismo lehiakor eta tokiko konstituzio kapitalista ezartzen da. Alde batera uzten da tradizionaleko sistemak, elizako boterea… Kapitalismoaren objektiboa merkatu orokor bat eratzea zen, non lanaren truke dirua lortzea zuen helburu, non ez zegoen babes sozialik, langileak babesgabetuta zeuden.
Baina XIX. mendearen amaieran, langileen mugimenduei esker, erreformak sozialak asteari ekin zuten. Non langile klasea soldata igotzea, segurtasuna edo babes soziala eta parte-hartze politikoa eskatzen zuten. Hori ikusita, instituzio liberalek behartuta ikusten dira liberalismo Manchesteriano bat ezartzeari, non demokrazia unibertsala eta sistema liberal sozial bat ezartzen dute. Erreforma ohiekin, Gizarte-Aseguruen edo Gizarte-Segurantzaren jaiotza ematen dute, lehenengoz Alemanian eta geroago beste herritara zabalduko da; Europako herrialdetara, Estatu Batuetara…. urte hauetan langileen zerbitzu sozialak areagotu egiten dira. Horri esker hainbat motatako ongizate-estatu sortu ziren, herrialde bakoitzean bere eratara aplikatu zuten.
Urtea | Egilea | Ongizate estatu motak | ||||||||||
1963 | Titmuss | Hondakinezkoa | Lorpen pertsonala | Birbanatutako Erakunde | ||||||||
1964 | Willensky eta lebaux | Hondakinezkoa | Erakundekoa | |||||||||
1984 | Milshra | Ongizate estatua kontserbatzailea | Ongizate estatua birbanatuta | |||||||||
1985 | Jones | Ongizate estatua | Kapitalismoa oso eraldatuta | |||||||||
1987 | Therbom | Merkatuaren inguruan (Kanada,
Australia, USA, Ingalaterra) |
Ongizate estatua konpentsatuta Belgika,
Danimarka, Irlanda, Japon, Alemania, Frantzia, Norvegia, Suitza eta Italia) |
Enplegu betea (Japon,
Suitza) |
Esku-hartzailea (Suediar,
Norvegia, Finlandia y Austria) | |||||||
1990 | Esping Andersen | Liberala (USA,
Kanada eta Australia) |
Korporatibo kontserbadorea (Austria,
Frantzia eta Alemania) |
Sozialdemokrata (Suedia, Norvegia) | ||||||||
1993 | Leibfried | Anglosaxoiak Britainiar handia,
Zeelanda berria, Australia, USA |
BISMARCKIANOS Alemania, Austria | Eskandinaviar
Eskandinaviar herrialdeak |
Latinoak España, Grezia eta
Portugal | |||||||
1997 | Rodríguez
Cabrero |
Liberalak
Erresuma Batua |
Kontserbadoreak
Alemania |
Sozialdemokratak
Suedia |
Latinoak
España | |||||||
Krisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongizate-estatuaren krisia 1975ean hasi zen, krisi ekonomikoaren ondorioz, hain zuzen. Dena dela, krisiaz hitz egitean aipamen bat egin behar da, atzeraldi batzuk izan diren arren (1974-75, 1979-83 eta 1990-94), bidea goranzkoa izan baita, oro har. Datu batek egokiago argituko du aipatutakoa: hamabosten Europaren BPG %2,4 hazi zen, batez beste, 1985 eta 1995 bitartean.
Nolanahi ere, krisiaren interpretazioaren inguruan alde handiak daude. 1980az geroztik, tesi neoliberalak nagusitu dira munduan, bai politikan bai ideologiaren mailan.
Tesi horien mamia gastu publikoa murriztea da, eta horren barruan, gastu soziala batik bat. Ondorioz, ongizate-estatuaren aurka jo dute bereziki. Hala eta guztiz ere, eraso horiek ez dute aldaketa adierazgarriegirik eragin babes sozialeko sistemetan; esate baterako, ez Thatcher administrazioak Erresuma Batuan, ez Reagan administrazioak Estatu Batuetan, ez zuten lortu gastu soziala nabarmen murrizterik, nahiz eta gogotik ahalegindu ziren esparru errentagarrienak pribatizatzen, eta gizarte talde ahulenak, berriz, egoera kaskarragoan uzten. Izan ere, gastu publikoan erretiroko pentsioek daramate zatirik handiena, eta gai hori ukiezina da ikuspegi politikotik.
Egiaz, urte horietan europar gizarteek egokitu egin dute gizarte gastuaren hazkundea –hamabikoen Europan BPGren %24,1 hartzen zuen 1980an, eta %27,7 1994an–, hazkunde ekonomikoaren moteltzea kontuan hartuta. Salbuespen bat edo beste bada, hala ere. Adibidez, Espainiak aurrerapen handiagoa egin zuen laurogeiko hamarraldian, 1980ko %18,2tik 1994ko %23,6ra igaroz. Jauzi handia, baina oraindik Europako batez bestekotik lau puntu beherago. Azaldutako datuen argitan ikusten denez, Espainiako ongizate- estatuaren azken bi hamarraldietan eratu da, krisi ekonomikoaren epe latzenean, hain zuzen; aldiz, bere Ongizate-estatua oparotasuneko urteetan eratu zuten europar herrialde gehienak ahalegin bizian ari dira bere gastu soziala murrizteko. Eta Espainiaren denbora-gorabehera horren ondorioz, ongizate-estatuaren egitura ahula da, eta gestio-arazo asko ditu.
Aipatu behar da ongizate-estatuak egitura-krisi bat baduela; are gehiago, krisi hori batetik, eta elkartasunezko instituzioak deslegitimatu nahi dituen eraso neoliberala bestetik, hainbat erreforma gertatzen ari da egituran, gizarte prestazioetako batzuk pribatizatuz eta horien kopurua eta kalitatea murriztuz.
Krisiaren hiru eragile nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri finantzen aurrekontu krisia, gizarte babeseko sistemetan ez dagoelako kotizatzen dutenen eta onuradunen arteko orekarik; lanaren ekarpenak beherantz doaz, eta pentsioak, osasun gastuak eta gastu sozialak, berriz, gorantz. Kultura, demografia eta ekonomia joerak ere kontuan izan behar dira, eta horien artean nagusiak hauek dira: jaiotza-tasa murriztea; bizi-itxaropena luzatzea, 77 urtera heldu baita dagoeneko; lanbide bizitza aktiboa murriztea (langabezi egoera luzeak, ezintasunak, garaiaz aurretiko erretiroak, aurre-erretiroak, etab), 25 eta 55 urte bitartera mugatzen ari da-eta, eta langileak hogeita hamar urtez kotizatzen du, eta 45 urtez bizi da prestazioetatik; enplegu tasa txikia emakumezkoen artean, 15en Europan %45,3koa baitzen 1997an, eta gizonezkoena, berriz, %66koa; eta langabezi tasa altua –1997an %10,7–, ezen kotizatzen egon behar zuen taldea langabetuena izanik, horren ordez areagotu egiten du gizarte gastua, langabeziagatiko prestazioak direla eta. Azken bi puntu horietan, Espainiaren egoera oso larria da: enplegu tasarik baxuenetakoa du emakumezkoen artean, eta langabezi tasa orokor altuena ere bai; hau da, gizarte gastuaren oinarria kotizatzen duen talde txiki bat da.
Lehiakortasun ekonomikoaren krisia, agente ekonomikoen jarduera ekonomia global batean gauzatzean, enpresen, herrialdeen eta lurraldeen arteko lehiakortasunaren egitura aldatu egin baita. Munduko edozein tokitan produzitzeko eta saltzeko ahalmena izatean, batzuek abantaila handiak dituzte produkzio kostuetan, bai babes sozial kaxkarra eskaintzen duten herrialdeek, bai elkartasun mekanismoak familian oinarritzen dituztenek. Hala, enpresek herrialdez aldatzen dituzte lantegiak eta bulegoak, kosturik txikienak bilatuz hain zuzen. Enpresa-estrategia horien eraginez, Europako enplegu eskaintza murrizten ari da, eta ongizate-estatuaren krisia areagotzen.
Legitimitate krisia, Ongizate-estatua oinarri sozial eta politikoa galtzen ari da. Arrazoi nagusiak bi dira: produkzio egitura aldatu egin da, eta alde batean dira oso langile gaituak behar dituzten lanak, eta bestean, berriz, gaitasun berezirik behar ez dutenak; azkeneko horien egoera, gainera, behin behinekoa izaten da. Erdi mailako lanak desagertu egin dira, automatizazioaren eraginez, eta lanbide-jarduera batetik beste batera igarotzea ohiko kontua da gaur egun, teknologia aldaketa bizkorrak horretara bultzatzen gaituelako.
Horren ondorioz, lanbide sekuentziak oso aldakorrak dira, ezin dira aurrez ikusi, eta zeharo indibidualizatuta daude; indibidualismoa gero eta sendoagoa da gure gizartearen balio sisteman, eta gizabanakoa da aberastasuna, boterea eta desirak metatzeko prozesuen erdigunea. Aipatutako bi arrazoi horiek direla-eta, irtenbide indibidualak bilatzen dira (osasun-sistema pribatuak, pentsio fondoak, eskola pribatuak, etab.), eta galtzen ari dira elkartasun arau unibertsalak; gogoan izan hauexek direla Ongizatearen Estatuaren oinarria. Gizarte estratifikazio berri bat agertzen ari da, eta dagoeneko ez dira “aberatsak” eta “pobreak”, baizik eta “produktoreak” eta “ez-beharrezkoak”. Ongizate-estatua babes hutsa da, gero eta ospe txarragoa duena gainera, eta sisteman galtzaile gertatzen direnak, batez ere hiri handietan, haren estalpean babesten dira.
Etorkizunari buruzko eztabaida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongizate-estatuaren etorkizunari buruzko eztabaida behin eta berriro agertzen da azken bi hamarraldietan.
Iritzi gehienak bat datoz: gaur egungo diseinuaren arabera ezin zaio estatu mota horri eutsi, baina alde handiak daude jorratu beharreko bideak zein diren erabakitzeko. Batzuek desegitea proposatzen dute, argudio ekonomikoetan oinarriturik; instituziorik errentagarrienak pribatizatzea proposatzen dute, Ongizate-estatua mailarik minimoenean mantenduz, egoerarik larrienak besterik ez estaltzearren.
Horien arabera, Ongizate-estatuaren finantzaketak inbertsiorako aurrezkia murritzarazten du, ez baita aurreztu behar etorkizuneko beharrak asetzeko, Estatuak berak aseko baititu; gainera, lan-merkatuaren funtzionamendua ez da egokia, lan-kostuak areagotzen direlako, eta marjinazio egoerak betikotu egiten dira, pobreziaren tranparen bidez; izan ere, pobreei nahikoa zaizkie laguntzak eta onura publikoak, eta ez dira egoera txar horretatik irteten ahalegintzen. Iritzi horren beste muturrean daude Ongizate-estatua mantentzearen aldekoak, egin beharreko aldaketak eginik betiere.
Gizarte-berdintasun eta justiziako argudioak aipatzen dituzte, eta horien ustez, giza kapitala ez da bakarrik langile-sorta bat, behar dituen ezagutzaz hornitua, baizik eta langile produktiboz osatutako talde bat, osasuna eta hezkuntza ahalbidetzen dizkioten bizi baldintzak dituena. Horregatik, hainbat erabaki hartzea ari dira proposatzen:
Estatuaren parte-hartze estrategikoa, produktibitatearen baldintza sozialetan, batez ere hezkuntza eta prestakuntza jarraituko sistemen bidez (helduen hezkuntza eta lanbide-birziklatzea).
Enpleguaren eta lanaren erreforma, behin-behinekotasunaren kontra joz eta lanordu-kopurua murriztuz, soldatak neurri berean txikiagotuz, eta ordu horiek betetzeko lanpostuak sortuz. Produktibitatea areagotzeko eta lanpostu gehiago sortzeko, eskaria beharko da, hau da, kontsumo kolektiboa mantentzea ezinbestekoa da.
Zahartzarorako politika berria, neurri kuantitatiboak baino gehiago kualitatiboak landuz. Esate baterako, edadeko langileak lanean mantendu, nahiz eta ordu gutxiagoz izan, birziklatze politiken bidez, eta langileak egokitzea, daukaten lan-esperientzia erabiltzearren. Edadeko pertsonek ospitaletan denbora luzez hartzen dituzten ohe gehienen ordez, kostu txikiagoko baliabideak erabiltzea, hala nola etxeko laguntza-zerbitzuak, egoitza-sistema berriak, edo familiaren laguntza.
Muga-zergak murriztea eta mundu-merkatuko interbentzioa, babes-mailak eta gizarte-eskubideak kontuan izanik betiere; esate baterako, GATT Akordioari itun sozial bat eranstea.
Elkartasunezko instituzioak deszentralizatzea, atzera legitimazioa lor dezaten laguntzeko; hau da, laguntza-instituzio sare askotarikoa antolatzea, onuradunen eta gizarte-agenteen parte-hartze gero eta handiagoa izan dadin, bai gestioan bai garatuko diren gizarte-programei buruzko eztabaida nagusietan.
Elkartasunezko mekanismoak gizarte zibilari hedatzea. Hala eta guztiz ere, honek ez du berekin ekarriko Estatuak bere ardurak bazterrean uztea. Gizarte zibilaren lana bultza daiteke, bere arazoak azter ditzan; eta horretarako, ezinbestekoa da aurrekontu publikoaren zati bat bideratzea, ekimen pribatua susper dadin elkartasunaren gestioaren arloan. Horrela, eskuzabaltasun indibidualak leku gehiago izango luke, eta baita ardura kolektiboak ere boluntarioez osatutako laguntzari bidez, gorantz doan fenomenoa baita. Neurri horietako batzuk dagoeneko gauzatzen ari dira Europar Batasunean azken urteotan, gobernu aurrerakoien babesean. Edonola ere, hainbat joera dago: batzuek zerbitzuak deszentralizatzera eta hauek lurraldea esparruka banatzera jotzen dute; beste batzuek, berriz, zerbitzu horiek integratzera, gehiegizko espezializazioa eta koordinazio falta gainditzeko; horiez gain, zenbaitek areagotu egin nahi du alor publikoaren eta pribatuaren arteko laguntza; eta ez da falta prebentzioaren ikuspegi estrategikoa garrantzitsuagotzat jotzen duenik; azkenean, gizarte baitako elkar laguntza handitzea proposatzen dutenak daude. Dena dela, joera guzti-guztiak gizarte-zerbitzuen barruan daude, eta finantzaketa mugatua dute, eta izango dute, harik eta bi atal nagusiei heltzen ez zaien arte: lan-munduaren eta beronen kotizazio egituraren erreformari batetik, eta bestetik, mundu-merkatuaren testuinguruan gutxieneko baldintza sozial batzuk finkatzeari.(Wikipedian dagoen informazioa)
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, ongizate estatua bizirauteko borrokan ari da hainbat esparruetan. Lehenengoa borroka intelektuala da. Guztiok ados gaude ongizatea behar dugula (gauzak ondo doazen edo ondo egiten ari garen egoera), baina behar dugun ongizate-estatua behar al dugu? Ba al dago jendearen ongizatea bermatzeko beste bide batzuk? Bigarrenik, borroka politikoa dago ongizate estatua merkeagoa den edo ez, batez ere krisi garaietan, austeritate garaietan eta hazkunde motela bezala. Mendebaldeko mundua 2008ko finantza kraskaduraz iraun duen bezala. Ongizate-estatuaren paradoxak zera da: gizarte aberatsagoek gobernu ahalmen gutxiago edo borondate gutxiago bihurtzen dutela ongizatea kolektiboki finantzatzeko. Hirugarrena, borroka politika dugu. Ongizate-estatua aldatzeko zirkunstantzia eta joeretara egoki al daiteke, edo instituzio eta egitura propioak ezinegabeak izan eta beren burua erreformatu ezin duten gizarteak etengabe aldatzen dituzten erronkak asetzeko?
Borroka hauek aspalditik ari dira. Horietako bat ez da bereziki berria, baina horietan habia egiten duten galderek garrantzi berria eskuratu dute. Badirudi duela denbora asko T. H. Marshall-ek gerra ostean ongizate estatua ezarri zuela hiritartasun demokratikoaren garaipen gisa, eskubide sozialak aurreko eskubide zibil eta politikoei gehituz. Ongizate-estatu bat sortzea arrakasta ekonomikoaren eta heldutasun politikoaren, gogoeta instituzionalaren eta Mendebaldeko demokrazia kapitalisten desintegrazioa eragotzi zuten konpromiso printzipioen adierazle izan zen. Ongizate-estatuek demokrazia eta kapitalismoa bateratzeko bitartekoak izan ziren, ekonomia kapitalisten instituzioak babestuz, bereziki jabetza pribatuak, baina baita herritar guztien interesak hornitzeko baliabideak metatuz ere. horietako bakoitzari oinarrizko minimoak eta aukerak bizitzako zikloan zehar. Gutxieneko eskuzabala izan behar zen gatazka zegoen oraindik, baina printzipioa oso onartuta zegoen eta kapitalismoaren demokrazia aurreratu guztientzako gidaritza markoaren parte bilakatu zen.
Hala eta guztiz ere, aldi hori dirudienez, efimeroa da. 1970eko hamarkadan izandako uholde krisia geroztik, zerbitzu publikoei dagokienez, austeritate eta krisi fiskal amaigabeak egon dira. Zerbitzu publikoek finantzaketa eskasa jaso dute eta eskubide, kostu eta kalitate mailen inguruko eztabaidak izan dira. Horrek gaur egungo zerbitzuen hornikuntzan egitura berregituratzeko, berrantolatzeko eta eraginkortasuna bilatzeko presio handia eragin du. Lehen zerbitzuak ematean parte hartzen duten pertsona askoren ustez, ongizate estatua setiatuta egon da beti.[8]
Interpretazioa eta ongizate-estatuen konparaketentzako irizpidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ongizate estatua kontzeptu orokor gisa ulertzen da Estatuari edo gizarteari dagokio bere kideen ongizate sozial eta ekonomikoaren erantzukizuna bere gain hartzea. Erantzukizun hau orokorrean integrala eta unibertsala dela ulertzen da, "ongizatea" guztientzat aplikatzen den kontzeptu zabala delako. Gainera, batzuentzat ongizatea eskubidea da, zentzu horretan jatorrizko proposamena argudio xumean oinarrituta zegoen, hala nola, herritarren edo herritarren eskubideak bezalako onurak kudeatzea modu sinpleagoan eta kostu txikiagoa izango litzateke nolabait administratzea baino. Beste modu batera, gai honen inguruan eztabaida zabaldu zen eskubide sozialen beste alderdi eta oinarri asko aztertzeko, Beatrice Webb-en lanaren funtsean eragin handia izan zuen. Azkenean, Thomas H. Marshall soziologoak sortu zuen eztabaida sortu zen. "hiritartasun soziala" kontzeptua, eta horrek iradokitzen du herritartasun kontzeptua eskubideak dakartela ulertu behar dela.
Konparaketa irizpideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deborah Mitchell-ek 5 irizpide ezarri zituen:
Lehengoa konparaketa politikoak dira, non konparatzen diren definizio zehatz batzuk. Briggs-ek buru belarri jartzen da ongizate kontzeptuaren jatorria eta historian bai Europan bai Estatu Batuetan. Bigarren konparaketan diru-sarrerak ditugu. Errekurtso batzuk dira zeinek sistema onuragarrian sartuta dauden. Maynard-ek bi sistema basiko azaltzen ditu: Ordainketa zergen bidez (Ordainketa derrigorrezkoa) eta ordainketa sistema seguruen bitartez5 (ordainketa boluntarioa). Wilensky-k erakusten du gastu horien maila gizarte egituraren araberakoa dela batez ere (adina barnean) herriarena. Hirugarrenez produktu konparaketak ditugu. Estatu desberdinak neurri desberdinak ezartzen ditu. Esping Andersenek erabiltzen ditu hurrengokoak: desberdintasunak zerbitzu zehatzak eta hipotesi orokorrak ematearekin lotutako sailkapen sistema ezartzeko. Laugarrenez zerbitzu konparaketak ditugu non kontuan hartzen den zerbitzuak eta prestazioak ematen direnen arabera: Zer egiten duten, nola finantzatzen diren, nork kontrolatzen dituen...a.b
Bukatzeko lortutako emaitzen konparaketak daude: Sistema arlo hauetan garrantzitsuena ez da saiakerarik egoten diren edozein dan prozesua baizik eta kontuan hartzen da ia herria onurak ateratzen dituenetz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estado de bienestar - Definición, qué es y concepto» Economipedia 2016-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Ingelesez) «ONGIZATE ESTATUA» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ «10 Características del Estado de bienestar» www.caracteristicas.co (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) BBVA. «Los cuatro modelos de Estado de Bienestar europeos» BBVA Mi jubilación (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Ingelesez) Bruegel | The Brussels-based economic think tank. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Manuel V.. (2019-11-15). «Entre el buen trabajo y el empleo basura en la era de los robots» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- ↑ Txantiloi:Gaztelaniaz Cabrero, Rodriguez. (PDF) Temas para la educación. (Noiz kontsultatua: 2019/11/28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andrew Gamble. «El estado de bienestar y las políticas de austeridad» OpenMind (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).