Edukira joan

Ostadar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostadarra Galdio herriaren gainean, Nafarroa.
Ostadarra urjauzi baten gainean.
Ostadarraren antzerako haloa.

Ostadarra, halaber Erromako zubia edo uztargia, gertaera optiko eta meteorologiko bat da, zeruan, jarraikako argi zerrenda bat eragiten duena, eguzkiaren izpiek Lurreko atmosferan aurkitzen diren hezetasun tanta txikiak zeharkatzen dituztenean. Forma, arku kolore anitz batena da, gorria kanpoalderantz duena eta morea barnealderantz. Ez da hain ohikoa ostadar bikoitza, bigarren arku bat duena, ilunagoa, koloreen ordena alderantziz duena, hau da, gorria barnealderantz eta morea kanpoalderantz.

Ostadarrak, jarraikako kolore zerrenda bat erakusten duen arren, ohi, osatzen duten koloreak sei direla onartzen da: gorria, laranja, hori, berdea, urdina eta morea, argiaren maiztasunen deskonposaketen ondorio, eta hiru oinarrizko koloreek, eta hauek, euren arteko nahasketetan emandako beste hirurek emandakoek osatua, tradizionalki, 7 kolore aipatzen diren arren, urdina eta morearen artean anila jarriz.

Sarreran emandako izenez gain, hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkitzen ditugun beste aldaera batzuk: ortzadar (Ipar. eta GNaf.) eta ostarku (Bizk.), batzuetan ostilika.

Ostadarren zientziaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela hiru mende baino gehiago, Isaac Newtonek, prisma baten bidez, Eguzkiaren argi zuriak, gorritik abiatutako koloreak zituela frogatu ahal izan zuen. Gorritik abiatu eta laranja, horia, berdea, urdina eta aniletik pasatuz, morera iritsi arte. Argiaren banaketa honek, eratzen duten koloreetan, argi zuriaren deskonposaketa izena jasotzen du.

Newtonen esperimentua, errepikatzeko nahiko erraza da, ez baita tresna zientifiko berezirik behar aurrera eramateko. Gaur egun ere, lehen, bigarren eta goi hezkuntzako optika ikasleentzako esperimenturik eder eta hezitzaileenetako bat da.

Baina Newton jaio baino mende mordo bat lehenago, naturak jada deskonposatu zuen eguzkiaren argia behin eta berriz gure arbasoen begien aurrean. Batzuetan, zirimiri baten ondoren, beste batzuetan, ekaitz baten ondoren. Egia esan, ostadarra, denbora luzez, gertaera harrigarri zein beldurgarria izan zen. Batzuetan, iragarpenen ekarle bezala hartua, beste batzuetan elezaharren inspiratzaile bezala, eta beti arte lan bat bezala, beti izan da miragarria gizakiarentzat.

Ostadarraren oinarrizko Teoria, baina, Newtonen aurrekoa izan zen. Lehenik Antonius de Deminik garatua 1611n, ondoren, René Descartesek berriz hartu eta findua izan zen. Ondoren, Ostadarraren Teoria Osoa, hasiera bezala, Thomas Youngek proposatu zuen, eta beranduago, xehetasunez Potter eta Airyk landua.

Bibliako istorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Zaharraren arabera, ostadarra, Jainkoak sortu zuen Uholde Handiaren ondoren. Istorioan, ostadarra, jainkoaren borondatearen adierazgarri bezala agertuko zen, gizakiei, Jainkoak berak Noeri eginiko promesa gogoratzeko, non Lurra, sekula gehiago eurite batekin ez zuela suntsituko zioen

"Nire arkua jarriko dut lainoetan, lurra eta nire arteko adostasunaren seinaleagatik izango dena. Eta lainoak lurrerantz etorraraziko ditudanean, orduan ikusi ahal izango da nire arkua lainoen artean. Eta gogoratu nire adostasunaz, ni, zuek eta bizidun ororen artekoa, eta ez dut berriz euriterik bidaliko bizitza suntsitzeko" (Hasiera 9:13,15 RVA).

Azalpen zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki argiak euri tantak zeharkatzen dituenean, hauek, norabide guztietan zabaltzeaz arduratzen dira, baina batzuetan, besteetan baino gehiago. Ostadarren eraketarekin zerikusia duten eguzki izpiak, euri tantetatik, bertan sartu aurretik zeramaten norabidearekiko 138 graduko angelu batekin irteten dira. Hau da "ostadarraren angelua", René Descartesek 1637an aurkitua. Argia 180 graduko angeluarekin irtengo balitz, orduan, etorri den tokitik itzuliko litzateke. Irteera angelua 138 gradukoa bakarrik denez, argia, ez da zehatz-mehatz bere jatorrirantz islatzen. Honek, ostadarra guretzat ikusteko modukoa izatea eragiten du, ez baikara zehazki Eguzkia eta euriaren artean aurkitzen. Honela, beti, ostadarrari begira jartzen bagara, eguzkia gure atzean egongo da.

Zehatzago esateko, argi horia da bere jatorrizko ibilbidearekiko 138 gradutara zabaltzen dena.. Gainontzeko koloreen argia, pixka bat ezberdinak diren angeluetan zabaltzen da. Ostadarreko kolore gorria, 138 gradu baino zertxobait gutxiagoko norabide batean zabaltzen da, argi morea, tantetatik, angelu handixeago batean irteten den bitartean.

Ostadarra "egiten" duten moduko eguzki izpi batek, bere norabidea hiru aldiz aldatzen du euri tanta batean zehar mugitzen ari den bitartean: Lehenik, tantan sartzen da, pixka bat errefraktatzea eragiten duena. Orduan, tantaren kontrako muturrerantz mugitzen da, eta honen barne aurpegian islatzen da. Azkenik, berriz errefraktatzen da, euri tantatik banandutako argi bezala irteten denean. Koloreetan deskonposatzea posible da, ur tantaren errefrakzio indizea, uhin luzera bakoitzerako, ostadarraren kolore bakoitzerako, pixka bat ezberdina baita.

Eguzkiaren argia, euri tanta askotatik irteten da aldi berean. Eragin konbinatua, euri tanta askok zabaldutako argi distira txikien mosaiko bat da, zeruan arku bat bezala zabaldua. Tanten forma eta tamaina ezberdinek, ostadarren koloreen intentsitateagan eragina dute. Tanta txikiek, ostadar zurbil bat eta pastel tonalitateak dituzten kolorekoak egiten dituzte; tanta handiek, kolore oso biziak eragiten dituzte. Gainera, tanta handiak, airearen erresistentziagatik zanpatuak dira erortzen diren bitartean. Distortsio honek, ostadarraren "isatsa"k, tontorrak baino kolore biziagoak izatea eragiten duena. Beharbada, hau izango da, ostadarraren amaieran urrezko txanpon distiratsuz betetako pertz bat dagoela dioen elezaharraren jatorria.

Ostadar bikoitza.

Batzuetan, posible da bigarren ostadarra deritzona ikustea, zeina ahulagoa den eta koloreak kontrako ordenan dituen. Lehen ostadarra, soilik "ostadar" deitzen dena, beti barne arku bat da, eta ikusleagandik, bigarrena baino hurbilago dagoena. Bigarren arku hau, errefraktaturiko argia, eta ikus daitekeen espektroko kolore ezberdinetan banatua, atzeko ur gortina batean berriz errefraktatzen denean gertatzen da, honela, uhin luzeraren arabera, koloreak alderantzizko ordenan agertzen dira, uhin luzera handiagoa gorrian eta txikiagoa urdin eta morean.

Interesgarria da, lehen eta bigarren ostadarren artean dagoen tartetik argirik ez dela agertzen aipatzea. Hau, zenbait behaketekin bat dator; hauek, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela diote, bigarren arkuaren kanpoaldeko zatian eta lehenaren barnekoan, argi kopuru handi bat ikus daitekeen bitartean; hau, ostadarra eratzeko errefraktatu aurretik kontzentraturiko argi zuriaren islagatik da. Bi arkuen arteko toki ilun hau, ur gortinaren intentsitateagatik da, bere barnerantz, ahal duen argi guztia xurgatzen duena, eta, beraz, bigarren arkua, lehenaren isla da ikuslearen norabidean eta "Alexandroren Zerrenda" bezala ezagutzen da.

Teorikoki, eguzki izpiak hiru, lau edo bost aldiz euri tanten barnean islatu ondoren, beste hainbeste ostadar sor daitezke. Hirugarren eta laugarren arkuak, ikuslea eta eguzkiaren artean daude, baina, eguzki argi zuzena, ostadar ahulekin alderatuz oso distiratsua denez, beharbada, gertaera hau ez da sekula ikusiko. Baina, bosgarren ostadarra, lehena eta bigarrena gertatzen diren zeru toki berean gertatzen da, eta ikusi beharko litzateke, bere argi ahulagatik ez balitz. Posible da, laborategiko esperimentu batean, 13 ostadar ikusgarri lor daitezkeela frogatzea, baina, logikoki, bere intentsitatea nabarmen jaisten da.

Batzuetan, lehen eta bigarren arkuak oso distiratsuak direnean, lehenaren barnean hirugarren bat eta bigarrenaren kanpoaldean laugarren bat ikus daitezke. Arku hauei, arku supernumerario deritze eta argi interferentziazko efektu bereziengatik gertatzen dira.

Ostadar bat ikusten duen norbaitek, egia esan, ez dabil toki finko batean dagoen zer edo zer ikusten. Ostadarra, mamu bat, irudi bat baino ez da. Esaten denez, hegazkin txiki bateko bidaiari batek, behin, pilotuari, ostadarraren erdialdea zeharkatzeko eskatu zion. Ostadarra sekula ez zen hazten hegazkina harengana zihoan heinean. Handik denbora batera, ostadarra desagertu egin zen, hegazkinak, euriak ostadarra eragiten zuen tokitik kanpo hegan egin baitzuen. Honela, bidaiari inuzente hau, ostadarraren artetik hegan egiteko gogoarekin geratu zen.

Pertsona batek ostadar bat ikusten duenean, benetan ikusten duena, euri tanta batzuek zabaldutako argia da. Lehen ikuslearen ondoan dagoen beste pertsona batek, beste tanta batzuek zabaldutako argia ikusiko du. Honela, eta xelebrea dirudien arren, bakoitzak bere ostadar propioa ikusten duela esan daiteke, beste batzuek ikusten dituztenekiko ezberdina (literalki ezberdina).

Baldintza atmosferikoak eta behaketa tokia bikainak badira, orduan, euriak eta Eguzkiak elkarrekin lan egiten dute argi eraztun oso bat eratzeko, ostadar biribila deitua, 2007ko abuztuak 6an Malasiako Langkawi uhartean ikusi zena bezala. Ohiko ostadarretan, gorria da kanpoaldeko kolorea, eta morea barnekoa, baina biribiletan, kontrako ordenan daude.

Argiaren deskonposaketa ur tanta batean

Ostadar bat ikusteko baldintzei dagokionez, ikuslea, euria eta tanta esferikozko euri baten artean (euri uniformea) egotera mugatzen da. Posible da ikusleak, euria, bera dagoen tokian uniformea ez dela uste izatea, baina bai izan behar du ostadarra egongo litzatekeen tokian. Eta noiz dira tantak esferikoak? Tantak, esferikoak dira, abiada konstante edo uniforme batean erortzen direnean. Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. Tanten abiadura uniformea dela betetzen denean, tantak, orduan, gutxiengo azaleran gehiengo bolumen bat hartzen du (esfera). Bakarrik baldintza hauetan da posible tanta barneko argi zabaltzea, eta, beraz, ostadarra, baina, esferaren aldaketa arinek, ostadar batean aldaketa ezberdinak eman ditzakete. Beraz, euria ez da bizia izan behar, ezta aireak eragindakoa ere. Horregatik ez da ikusten ostadarra euria eta eguzkia dagoen oro.

Garrantzitsua da Eguzkiaren altuera ikustea, batek ostadar bat ikusten duenean, batek, ostadar horretaz zenbat ikus dezakeen jakiten laguntzen baitu: eguzkia zenbat eta beherago egon, altuagoa izango da ostadarraren tontorra, eta alderantziz. Lurrazaletik pixka batt altxa daitekeen batek, ostadar batzuk ostertzetik behera jarraitzen dutela ikusiko luke. Mendi altuak eskalatzen dituztenak, batzuetan, ostadar biribil osoen zati handi bat ikusi ahal izan dute. Baina mendiak eurak ere ez dira ostadar biribil oso bat oso-osorik ikusteko haina altuak.

Hegazkin pilotuek, batzuetan, ostadar biribil osoak ikusi izana aipatu dute, baina bitxia baldin bada ere, gainerako bidaiarientzat oharkabean pasatu izan dira. Hau, hegazkineko leihoak oso estuak direlako izan daiteke, eta, beraz, ikuspen eremu txikia eskaintzen dute, pilotuak duen ikuspen eremu handia ez bezala.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]