Panamerikar Jokoak
Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa Mexikoko Guadalajara hirian ospatu zen 2011n.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panamerikar Joko batzuk ospatzeko ideia 1920ko hamarkadatik ospatzen diren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetatik dator. 1932an lehen proposamen bat egin zen. Lehen edizioa 1942an ospatu behar zen Buenos Airesen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar zen, 1951raino atzeratuz eta egoitza mantenduz. Ordutik etenik gabe ospatu dira lau urtetik behin, kontinenteko alde guztietako hirietatik pasatuz.
Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.
Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.
Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Domina taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Ameriketako Estatu Batuak | 1.861 | 1.379 | 933 | 4.173 |
2 | Kuba | 839 | 566 | 527 | 1.932 |
3 | Kanada | 377 | 586 | 733 | 1.696 |
4 | Brasil | 287 | 319 | 460 | 1.066 |
5 | Argentina | 279 | 305 | 407 | 991 |
6 | Mexiko | 199 | 259 | 459 | 917 |
7 | Venezuela | 84 | 183 | 257 | 524 |
8 | Kolonbia | 82 | 134 | 195 | 411 |
9 | Txile | 39 | 85 | 133 | 257 |
10 | Puerto Rico | 27 | 79 | 121 | 227 |
11 | Dominikar Errepublika | 26 | 52 | 105 | 183 |
12 | Jamaika | 22 | 42 | 58 | 122 |
13 | Ekuador | 21 | 21 | 46 | 88 |
14 | Guatemala | 14 | 14 | 37 | 65 |
15 | Uruguai | 11 | 24 | 43 | 78 |
16 | Trinidad eta Tobago | 8 | 20 | 27 | 55 |
17 | Bahamak | 7 | 13 | 11 | 31 |
18 | Peru | 5 | 30 | 59 | 94 |
19 | Holandarren Antillak | 5 | 9 | 17 | 31 |
20 | Costa Rica | 5 | 6 | 8 | 19 |
21 | Panama | 3 | 23 | 31 | 57 |
22 | Surinam | 3 | 2 | 5 | 10 |
23 | Guyana | 2 | 4 | 12 | 18 |
24 | El Salvador | 1 | 7 | 12 | 20 |
25 | Bermuda | 1 | 4 | 3 | 8 |
26 | Kaiman uharteak | 1 | 4 | 1 | 6 |
27 | Antigua eta Barbuda | 1 | 0 | 3 | 4 |
28 | Nikaragua | 0 | 4 | 7 | 11 |
29 | Birjina uharte amerikarrak | 0 | 4 | 6 | 10 |
30 | Barbados | 0 | 3 | 9 | 12 |
31 | Haiti | 0 | 2 | 5 | 7 |
32 | Saint Kitts eta Nevis | 0 | 2 | 0 | 2 |
33 | Paraguai | 0 | 1 | 6 | 7 |
34 | Bolivia | 0 | 1 | 4 | 5 |
34 | Honduras | 0 | 1 | 4 | 5 |
36 | Dominika | 0 | 1 | 2 | 3 |
37 | Grenada | 0 | 1 | 2 | 3 |
38 | Belize | 0 | 0 | 2 | 2 |
Santa Luzia | 0 | 0 | 2 | 2 | |
40 | Saint Vincent eta Grenadinak | 0 | 0 | 1 | 1 |
Guztira | 4.208 | 4.080 | 4.749 | 13.037 |
Neguko Panamerikar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990eko irailak 16 eta 22 artean ospatu zen Argentinako Mendoza probintziako Las Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.
Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.
Kirol ospakizun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atletismoa Panamerikar Jokoetan
- Saskibaloia Panamerikar Jokoetan
- Eskubaloia Panamerikar Jokoetan
- Beisbola Panamerikar Jokoetan
- Eskrima Panamerikar Jokoetan
- Futbola Panamerikar Jokoetan
- Futbol sala Panamerikar Jokoetan
- Gimnasia artistikoa Panamerikar Jokoetan
- Belar hockeya Panamerikar Jokoetan
- Judoa Panamerikar Jokoetan
- Karatea Panamerikar Jokoetan
- Igeriketa Panamerikar Jokoetan
- Taekwondoa Panamerikar Jokoetan
- Errugbia Panamerikar Jokoetan
- Tenisa Panamerikar Jokoetan
- Mahai-tenisa Panamerikar Jokoetan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olinpiar Jokoak
- Hego Amerikako Jokoak
- Bolibartar Jokoak
- Frankofoniako Jokoak
- Iberoamerikako Jokoak
- Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak
- Erdialdeko Amerikako Jokoak