Pavel Txerenkov
Pavel Alekseievitx Txerenkov, (errusieraz: Павел Алексеевич Черенков; 1904ko uztailaren 28agreg./uztailaren 15ajul. -1990eko urtarrilaren 6a), ospe handiko fisikari sobietar bat izan zen. 1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Txerenkov erradiazioa aurkitu eta interpretatzeagatik
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1904ko uztailaren 28an jaio zen, Novaia Txigla errusiar herrian, Voronezh oblastean kokatua. Fisika eta matematiketan lizentziatua Voronezheko Unibertsitatean 1928an, jada 1930ean, Sobietar Batasuneko ospetsuenetako bat den Lebedeveko Fisika Institutuan ikertzaile bezala sartu zen.
Txerenkov, 1990eko urtarrilak 6an hil zen, Moskuko bere egoitzan.
Aurkikuntza zientifikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sergei Ivanovitx Vavilov fisikariaren agindupean, bonbardaketa erradiaktibo baten mende jarritako ur botila baten argi urdin igorpena ikusi zuten. Fenomeno hau, argiaren abiadura baino azkarrago mugitzen diren partikula atomiko kargatuekin lotua, oso garrantzitsua izan zen fisika nuklearrari buruzko eta izpi kosmikoen azterketan, Txerenkoven erradiazioa deritzonari buruzko lan esperimentalean. 1953an, Institutuko fisika esperimentaleko irakasle bihurtu zen, non Lebedeven laborategia zuzendu zuen partikula azeleragailuei buruzko ikerketetan, baita fotoi eta mesoiei buruzkoetan ere.
1958an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Ilia Frank eta Igor Tammekin batera, Txerenkoven erradiazioa deritzonaren aurkikuntza eta interpretazioagatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]