Pavlos Kountouriotis
Pavlos Kountouriotis (grezieraz: Παύλος Κουντουριώτης; Hidra uhartea, 1855eko apirilaren 9a - Atenas, 1935eko abuztuaren 22a) greziar militar eta politikaria izan zen. Greziako presidentea izan zen 1924tik 1926ko apirilera eta 1926ko abuztutik 1929ra.
1875ean Greziako Itsas Armadan sartu zen. 1897ko Grezia-Turkia Gerran esku hartu zuen. 1908tik 1911ra Jurgi I.a Greziakoa erregearen landa-laguntzailea izan zen.
Bi garaipen garrantzitsu lortu zituen turkiarren aurka Elli eta Limnosko itsas guduetan Balkanetako Lehen Gerran eta almiranteorde mailara igo zuten.
Herrialdeko erregeorde izendatu zuten 1920an Alexandro Greziakoa erregea hil ondoren, baina hilabete geroago dimisioa eman zuen. 1924an, Jurgi I.a erregea kargutik kendu ondoren, Greziako Bigarren Errepublikako lehen presidente hautatu zuten. 1926ko martxoan dimisioa eman zuen Theodoros Pangalos jeneralaren diktaduraren aurka. Lau hilabete geroago, kargua berreskuratu zuen eta 1929ko abenduan dimisioa eman zuen, osasun arrazoiengatik.